(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

450.000 euroko laguntzen deialdia egin da teknologian eta basoko produktuen transformazioan eta merkaturatzean inbertitzeko astelehena, 2019.eko urtarrilak 28


Basoak ustiatzera eta lehenengo aldiz eraldatzera zuzenduta daude


Nafarroako Gobernuak guztira 450.000 euroko laguntzen deialdia egin du teknologian eta basoko produktuen eraldaketan eta merkaturatzean inbertitzeko. Laguntza horiek baso-lanetako enpresei eta basoko produktuen industriei zuzenduta daude. Otsailaren 15ean amaituko da eskaerak aurkezteko epea.

Horrela dio Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garcíaren ebazpen batek, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratutakoak.

Basoen titular diren pertsona fisiko eta juridikoak, publikoak zein pribatuak, izan daitezke onuradun, baita udalerriak, haien elkarteak eta ETEak (enpresa txiki eta ertainak) ere, Nafarroan kokatuta badaude eta basoak ustiatzeko lanetan eta lehen transformazioan aritzen badira.

Diru-laguntza hauek 2014-2020 Landa Garapenerako Programan jasota daude eta haien azken helburua da baso-eremuen garapenean inbertitzea eta basoen bideragarritasuna hobetzea, baita Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde-eremuan baso-aprobetxamendurako erabiltzen diren teknologiak, praktikak eta ekipamenduak hobetzeko jarduketetan inbertitzea ere.

Honako hauek dira kostu diruz lagungarriak: ondasun higiezinak eta haien kokaleku diren lurrak eraiki, eskuratu edo hobetzea (gehienez % 10); eta arkitekto, ingeniari eta aholkularien zerbitzu-sariak ordaintzea, baita ondasun higiezin horietako obrekin erlazionatutako bestelako azterlanak eta aholkularitza ere.

Hauek ere sartzen dira: makineria eta ekipamendu berria erostea; eta programa informatikoak, patenteak, lizentziak, markak, etab. eskuratu edo garatzea. Basoko zerbitzuetarako den makineria ez da diruz lagunduko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa