(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zabalik da Nafarroako Zirkuitua errentan hartzeko hautagaiak aukeratzeko prozesua asteartea, 2019.eko urtarrilak 29


NICDO sozietate publikoak bere webgunean (www.nicdo.es) eta Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu ditu prozesuaren oinarri arautzaileak


Nafarroako Zirkuitua, atzean kontrol-dorrea duela. ( irudia handitu )

Iruña, 2019ko urtarrilaren 29a – Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio, S.L. (NICDO) sozietate publikoak gaur argitaratu ditu 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, bost urtez, Nafarroako Zirkuitua errentan hartu nahi duten eta hura salerosteko aukera izango duten hautagaiak aukeratzeko prozesuaren oinarri arautzaileak. Prozesu hori 2013. urtearen amaieran egindakoaren antzekoa izango da.

Aurkezten diren hautagaietatik, NICDOk gehienez lau aukeratuko ditu, ezarritako baldintzei eta oinarri arautzaileetan adierazitako irizpideak aplikatuta lortutako puntuazioari jarraikiz.

Hautagaiak aukeratu ondoren, negoziazio-fase bat egingo da haietako bakoitzarekin, eta, gero, behin betiko eskaintzak aurkeztuko dira, eta instalazioa bost urtez errentan hartzeko kontratua sinatu. Negoziazio-prozesuan zer adosten den, salerosteko aukerarekin edo hura gabe formalizatuko da errentamendu-kontratua.

Prozeduran parte hartu nahi duten pertsona edo erakundeek 2019ko otsailaren 15eko (ostirala) 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dituzte hautagaitzak, NICDOren bulegoetan (Baluarte plaza, zk. g., Iruña) edo posta elektroniko bidez (nicdo@nicdo.es).

Prozesuari buruzko informazio guztia eta oinarri arautzaileak NICDOren webgunean (www.nicdo.es) kontsulta daitezke, baita Nafarroako Kontratazio Atarian ere, hura baita Foru Komunitateko lizitazioak argitaratzeko bitarteko ofiziala.

AURREKARIAK

Nafarroako Zirkuitua Nafarroako Gobernuaren Navarra de Infraestructura de Cultura, Deporte y Ocio, S.L. (NICDO) sozietate publikoarena da.

Zirkuituaren proiektua 2007an hasi zen, eta 2010eko ekainean amaitu ziren hura eraikitzeko lanak; urte berean jarri zen martxan. 2010eko ekainetik 2014ko otsailera, NICDOk (hasieran Circuito Los Arcos, S.L. deiturikoa) kudeatu zuen Nafarroako Zirkuitua. 2014ko otsailaren 14tik, deialdi publikoaren bidez, Los Arcos Motorsport, S.L. (LAMS) merkataritzako sozietatea hasi zen instalazioa kudeatzen, 2019ko abenduaren 31n amaituko den errentamendu-kontratuaren arabera.

Instalazioari buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu Zirkuituaren webgunea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa