(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Proactiva Open Arms GKEak inplikazio handiagoa eskatu diete Europako erakundeei errefuxiatuak artatzeko asteartea, 2019.eko urtarrilak 29


Halaxe adierazi dute Civican aretoan antolatu den "Bizitzak salbatzeko erabakia Europaren deshumanizazioaren aurrean" izenburuko jardunaldian


Ezkerretik eskuinera, Laparra lehendakariordea, Uxue Barkos Lehendakaria eta Óscar Camps, Proactiva Open Arms-ekoa. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak eta Proactiva Open Arms GKEko zuzendari Óscar Camps-ek errefuxiatuek Europara iristeko dituzten arazoak eta Egeo nahiz Mediterraneo itsasoetan egin beharreko errefuxiatuen erreskate lanak aztertu dituzte, Iruñeko Civican entzungelan antolatutako “Bizitzak salbatzeko erabakia Europaren deshumanizazioaren aurrean” izenburuko jardunaldian.

Ekitaldia Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiak antolatu du “Behatokiaren hitzaldiak” zikloaren barnean, eraldaketa sozialeko prozesuei eta gizarte-arazoei buruzko eztabaidak herritarrengana hurbiltzeko xedez. Hitzorduaren aurretik, Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakariak, Laparra lehendakariordearekin batera harrera egin diote Nafarroako Jauregian Oscar Campsi.

“Europako erakundeen erantzuna ez da egon, ez lehen eta ez orain, gatazken larritasunaren maila berean. Gainera, gatazken ondorioei kasu egiteko konpromiso humanitarioa mugatua eta berandukoa izan da”, Miguel Laparra lehendakariordearen hitzetan. Gaineratu duenez, “Nafarroako Gobernuak inplikazio handiagoa eskatu die Europako erakundeei eta estatu kideei, gatazka belikoen ondorioz harat-honat dabiltzan pertsonak artatzeko”.

Bestetik, Óscar Camps-ek Mediterraneoan bizitzak salbatzera bultzatzen dituen erabakiari buruz hitz egin eta migratzen diren pertsonen giza-eskubideetan behin eta berriz izandako urratzeak salatu ditu, baita haren erakundeak eta beste batzuek jasan beharreko jazarpena ere, eskuin-muturrak Europan izandako gorakadaren ondorioz.

“Bi urte daramatzagu Libian eta nazioarteko uretan gertatzen ari dena salatzen. Guk ihesi dabiltzan pertsonen bizitzarako eskubidea zaintzen dugu, eta horren kariaz babesten ditugu, itsasoan inor ez baita legez kanpokoa”, adierazi du Óscar Camps-ek. Horrekin batera, argi utzi du “gure esku dagoen guztia egin behar dugula, itsasoan botata eta eskubide guztiak urratuta utz ez ditzaten, nondik ihesi datozen eta nora doazen kontuan hartu gabe”.

2015eko adierazpen instituzionala eta 2018ko maiatzeko harrera-protokoloa

2015eko udan, Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzionala zabaldu zuen Europan sortutako errefuxiatuen krisiari buruz, zenbait alde politiko eta humanitariotan dituen eraginen harira: elkartasuna, bakearen bilaketa, giza-eskubideekiko errespetua eta zirkulazio librerako eskubidea bezalako balioak kolokan jarri ziren.

Egoera hau gainditzeko, foru Exekutiboa krisi honen kudeaketan laguntzeko prest azaldu da hasiera-hasieratik, zenbait ekintza bultzatu dituelarik; hala nola, guztira 180 plaza dituen harrera-dispositiboaren garapena, sentsibilizazioa, giza-laguntza indartzea eta harrera prozesuak hobetzeko informazio saioen antolaketa. Halaber, harrera eta gizarteratze prozesuak ebaluatu ditu, gizarte-ekimeneko entitateentzako dirulaguntzan banatu ditu PFEZ funtsen bitartez, eta harrera prozesuen jarraipena egiteko batzordea eratu du Nafarroako Gobernuak 2018ko maiatzean onarturiko errefuxiatuen arretarako protokolo integralaren elaborazioan parte hartu duten erakundeekin batera.

Azkenik, urtarrilaren 21ean, Bozeramaileen Batzordeak onartutako adierazpen instituzionalaren bitartez, Nafarroako Parlamentuak Aita Mari eta Open Arms itsasontziei Mediterraneoan zaintza lanak egin eta naufragoak jasotzeko baimena ukatu izana errefusatu zuen. Gainera, onarturiko agiriak, itsas zabalean jasotako pertsonen eskubideak bermatzeko erreskate-eredua lehenbailehen diseina daila eskatzen zuen, porturik hurbilenean lehorreratzeko aukera izan dezaten.

Nafarroak 448 errefuxiaturi asiloa eman die orain arte, 2019ko urtarrilaren 29ra arte, guztira 720 errefuxiaturi harrera egiteko aukera duelarik, baita 254 familia unitateri, gehienez har ditzaken 363 familietatik, eta 168 adingaberi ere, gehienez 269 jasotzeko aukera duelarik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa