(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

C Hepatitisaren birusaren gaineko infekzio aktiboak erdira murriztu dira Nafarroan hiru urtetan asteartea, 2019.eko urtarrilak 29


CIBERESPean integratutako NOPLOI eta NOZEKO ikerlariek adierazi dute birusen kontrako zuzeneko ekintzako tratamenduek inpaktu positiboa dutela, ia %100 sendatzen baitira


Ezkerretik eskuinera, Ramón San Miguel (NOZ), Regina Juanbeltz (NOPLOI) eta Jesús Castilla (NOPLOI), azterketako ikerlarien ordezkari gisa. ( irudia handitu )

Osasun Publikoaren Institutuko ikerlariek, CIBERESPean integratuek, Nafarroako Ospitale Guneko Farmazia, Mikrobiologia, Digestio eta Infekzioen Zerbitzukoekin elkarlanean, adierazi dute C Hepatitisaren birusaren gaineko infekzio aktiboak erdira murriztu direla hiru urtetan, birusen kontrako zuzeneko ekintzako tratamenduak hasi direnetik, sendatutakoen kopuruak soberan gainditu baitu diagnostiko berrien kopurua.

Plos ONEn argitaratutako lan batean, Nafarroan bizi diren eta VHCeren infekzio aktiboaren diagnostikoa duten pertsonen egoera aztertu eta alderatu dute ikerlariek; hots, 2015eko hasierako egoera eta 2017ko amaierakoa. Jesús Castillak, Nafarroan CIBERESPeko ikerlariak, zuzendu du lana, eta "C hepatitisaren tratamendu berrien inpaktua bizitza errealean ebaluatu nahi izan dutela" adierazi du.

Faktore sozio-ekonomikoak

2015. urtearen hasiera aldera, C hepatitis aktiboarekin diagnostikatutako 1.503 gaixo zeuden, eta 2017. urtearen amaieran, nagusitasuna %47 murriztu zen. Azterketa-denboraldian, 984 kasu sendatzea lortu da, hasierako kasuen bi heren, eta infekzio aktiboaren beste 333 kasu detektatu dira. Kasu nagusiak eta diagnostiko berriak ohikoagoak izan dira gizonezkoengan; hots, 1950 eta 1979 urte artean jaiotakoengan, GIB duten pertsonengan eta baliabide ekonomiko baxuko estratuetan. Beraz, “faktore horiek kontuan hartu behar dira infekzio hori desagerrarazten joateko”, adierazi du CIBERESPeko talde-buruak.

Birusaren kontrako tratamenduaren analisia

Plos ONE aldizkarian argitaratutako beste azterketa batean talde berak aztertu du gaixoek nola jasotzen duten VHCeren infekzioa sendatzen ari dela. Regina Juanbeltzek, artikuluaren egile nagusiak, ondorengoa adierazi du: “tratamendua amaitu eta soilik 12 astetan, gaixoek hobekuntza nabarmenak ikusi zituzten morbilitatean, mina, antsietatea eta depresioa gutxitu zitzaizkien eta osasun-egoeraren balorazio subjektiboa hobetu zen; beraz, bizi-kalitate handiagoa nabari zuten”.

Birusen kontrako zuzeneko ekintzako tratamenduek eraginkortasun-maila handia erakutsi dute C hepatitis kronikoa duten gaixoengan infekzioa sendatzea lortzeko. Behaketa-azterketa horretan, 2015 eta 2016 urte artean tratatutako eta sendatutako gaixoen osasunarekin loturiko bizi-kalitatearen aldaketa ebaluatu dute. Gaixoek lehen galdetegia bete zuten tratamendua hasi aurretik eta berriro galdetegi bera erantzun zuten tratamendua amaitu eta handik 12 astera, infekzioa egiaz sendatuta zegoen jakin baino lehen. Emaitza nabarmenen artean, aipatzekoak dira mugikortasun-arazoak dituzten pertsonen kopurua murriztea (%35etik %24ra), mina eta egonezina murriztea (%60tik %42ra), antsietatea eta depresioa gutxitzea (%57tik %44ra) eta baliagarritasun-eskala oro har gehitzea. Era berean, gaixo zirrotikoen eta GIBarekin batera infektatutakoen puntuazioa hobetu zen.

Tratamenduaren kostua eta osasun-gastuaren aurrezpena

Nafarroako Osasun Publikoaren barruan dagoen CIBERESPeko taldeak, Biodonostiako Javier Marrekin elkarlanean, C Hepatitisaren Plan Estrategiko Nazionala Nafarroan aplikatzeak duen inpaktu ekonomikoa ere aztertu du. Birusen kontrako tratamenduaren kostua neurri handi batean konpentsatu da epe ertainera osasun-arloko gastua aurreztuta. Gainera, aurrekontu-inpaktuak aurrezpen garbia aurreikusten du hirugarren urtetik aurrera. Modu horretan, azaldu dute bi parametro erabakitzaileak izan direla tratamenduaren prezioa gutxitzea eta tratatutako gaixoen ia %100ek izandako erantzun birala.

Nafarroan tratatutako lehen 656 gaixotatik, %98ak erantzun birologiko jarraitua lortu zuen, eta tratamenduaren kostua batez beste 18.743 eurokoa izan zen gaixo bakoitzeko; dena den, kostu hori gutxitzen joan zen tratatutako gaixo-kopurua gehitzen zihoan heinean. Azterketa horretan, Nafarroako datu errealetan oinarritutako egoera birusen kontrako tratamendu berriak sartzearekin alderatu zen, ordezko beste aukera batean aurrean, tratamendu horiek sartzerik izan ez zen kasuan.

CIBERESP

CIBER (Sareko Ikerketa Biomedikoaren Zentroa Kontsortzioa, MP) Carlos III.a Osasun Institutuaren mendekoa da –Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateak Ministerioa–, eta FEDERen finantzaketa jasotzen du. Epidemiologia eta Osasun Publikoaren Arloa –CIBERESP– ikerketako 51 talde bikainek osatzen dute, diziplina anitzekoek eta multizentrikoak. Jarduerak bi alderdi giltzarritan oinarritzen dira: osasun publikoko arazoen tamaina eta banaketa ezagutzea eta horien faktore erabakitzaileak identifikatzea esku-hartzeen eraginkortasuna ebaluatzeko, horiek politika publikoen eremukoak edo prebentzio eta erresoluzioko ezarpen praktikokoak izan arren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa