(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak “Camino a Gurs” dokumentalaren beste emanaldi bat programatu du, lehen saioa dena bete ondoren asteartea, 2019.eko urtarrilak 29


Bigarren emanaldia otsailaren 5ean izango da, eta sarrerak doan erreserba daitezke aretoa bete arte


Emanaldiaren kartela.

Emanaldiaren kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Bake, Elkarbizitza eta Eskubide Sozialetako Zuzendaritzaren bitartez, “Camino a Gurs” dokumentalaren bigarren emanaldia programatu du, lehen saioaren 250 sarrera agortu ondoren. Bi emanaldiak otsailaren 5ean izango dira, eta bigarren saiorako sarrerak pazyconvivencia@navarra.es helbide elektronikora idatzita edo 848 42 65 22 telefonora deituta erreserba daitezke.

Dokumentalean, 36ko Gerra ondoren Gurs-eko (Frantzia) kontzentrazio-eremuan sartutako nafarren memoria errepasatzen da. Emanaldia Golem Baiona zinemetan izango da, lehen saioa 19:30ean eta bigarrena 20:30ean. Lehen saiorako gonbidapenak agortu direnez, esan bezala, bigarren saioa antolatu da, eta sarrerak aipatu kanalen bitartez eska daitezke. Sarrerak soberan geratuz gero, zinemako leihatiletan hartu ahal izango dira emanaldia baino ordubete aurretik.

Dokumentalaren emanaldia "La Retirada"-ren 80. urteurrena gogoratzeko mugaren bi aldeetan batera egingo diren ekitaldien barnean kokatzen da. 1939ko otsailaren 5ean, agintari frantsesek muga ireki zuten erbesteratuak igarotzeko, eta horien artean nafar dezente aurkitzen ziren, lehendabizi Rosellóko hondartzetan konfinatuak izan eta ondoren Gurs-era eraman zituztenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa