(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Agintariak eta langileak eramateko lau automobil elektriko eta hiru hibrido erosi dira asteartea, 2019.eko urtarrilak 29


Nafarroako Energia Planak Nafarroako Gobernuaren flotaren erdia berritzea eta 2030rako elektriko bihurtzea aurreikusten du


Ibilgailuen flota berria. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak agintariak eta langileak eramateko lau auto elektriko eta hiru hibrido erosi ditu, energia-kontsumoa murriztu eta Nafarroako 2030 Energia Planaren helburuaren bilaketan aurrerapausoak emateko. Aurtengo helburua Nafarroako Administrazioaren flota erdia berritzea eta ibilgailu elektriko bihurtzea da.  

Nafarroako Barne Zuzendaritza Nagusiaren Parke Mugikorrako sailak 41 ibilgailu kudeatzen ditu: bi furgoneta eta 39 turismo, horietatik 8 elektriko eta 3 hibrido. Ibilgailu guztien % 25, beraz,  ibilgailu eraginkorrak dira (% 18 elektrikoak eta % 7 hibridoak), Planak 2019rako zehaztutakoa baino % 16 gehiago.

Zehazki, automobil hauek erosi dira: Renault Zoe Life 40 R90 modeloko lau turismo elektriko, 92.870 €-ko kostuarekin (BEZ barne), eta motor elektrikoa eta gasolina konbinatzen dituzten Ford Mondeo Titaniun Híbrido modeloko hiru turismo, 76.859,20 euroko kostuarekin (zergak barne). Tamaina handiagoko berlinak dira, eta, nagusiki, agintariak eramateko erabiliko dira.

Sailak 16 turismo erosi ditu azken bi urteotan, eta, horrela, ibilgailuen antzinatasunari nahiz kilometro kopuruari dagokionean, ia erdiraino murriztu dituenak, flota modernizatzea lortu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa