(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 322.000 euro bideratuko ditu Nafarroako nekazaritzako elikagaien kalitate figurak kudeatzeko entitateentzako laguntzetara asteartea, 2019.eko urtarrilak 29


Kontrol eta ziurtapenerako jarduerak diruz lagunduko dira


Gobierno Foru Gobernuak 322.000 euro bideratuko ditu Nafarroako nekazaritzako elikagaien kalitate figurak kudeatzeko entitateentzako laguntzetara, kalitatea segurtatzea xede duten "de minimis" arabidearen babespeko jarduerak diruz laguntzeko asmoz. Halaxe jaso da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean astelehenean argitaratutako Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi Ignacio Gilen ebazpenean.

Nafarroako Landa Garapeneko Programaren barnean, kalitatezko ekoizpenak sustatzea xede duten zenbait laguntza lerro ezarri dira lehen sektore produktiborako, nekazaritzako elikagaigintzarako, eta elikagaiak merkaturatzeko azpisektorerako. Horren bitartez, beharrezko sendotasuna eman nahi zaio Nafarroako nekazaritzako elikagaien kate osoari, ekoizpen ahalmena mantendu eta garatuko duela bermatzeko eta lanpostuak indartu eta sortuko dituela eta Nafarroako Foru Komunitateko BPGari dagokion ekarpena ematen jarraituko duela segurtatzeko.

Laguntza hauen onuradunak izaten ahal dira dira Nafarroako jatorri deitura babestuak eta adierazpen geografiko babestuak kudeatzeko entitateak, baldintza agiriak betetzeari lotutako kontrol eta ziurtapen jarduerak gauzatzen badituzte beren kabuz, baimendutako kontrol erakundeak diren aldetik, edo baimendutako kanpoko kontrol erakundeak kontratatzen badituzte jarduera horietarako. Aurrekontua 2,5 milioi eurotik beherakoa duten kudeaketa entitateek baino ezin izanen dute laguntza lortu.

Diruz lagungarriak izanen dira kudeaketa entitateek baldintza agiriak betetzen direla egiaztatze aldera zerbitzu profesionalak kontratatzeko egiten dituzten gastuak, Europar Batasunaren arauen arabera.

Kudeaketa entitate bakoitzari aplikatu beharreko laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, portzentaje bat aplikatuko zaio fakturaren zenbatekoari. Pprtzentajea % 40koa izanen da Nafarroako Aratxea eta Nafarroako Arkumea AGBetako kudeaketa entitateen kasuan; % 20koa "Nafarroako Olioa" JDBko eta "Nafarroako Patxarana" AGko kudeaketa entitateen kasuan; eta % 30ekoa gainerako kudeaketa entitateentzat.

Onuradun bakoitzari, gehienez ere, 66.000 euro emanen zaio urte bakoitzeko. Beste autonomia erkidego batzuetan ere ezarrita dauden kalitate figuren kasuan, muga hori gutxituko da, Nafarroan ziurtatutako produktuak kasuan kasuko kalitate figura osoarekin alderatuta daukan pisuaren edo bolumenaren arabera. Horretarako, deialdia argitaratzen denean bukatu den azken kanpainako datuak hartuko dira aintzat.

Enpresa bakar bati “de minimis” eman beharreko laguntzaren guztizko zenbatekoa 200.000 eurokoa izanen da, gehienez ere, hiru zerga ekitaldiko edozein alditan. Hala bada, indarrean dagoen deialdian ordaindu beharreko laguntzak muga hori izanen du. Laguntzen pagamendua konturako ordainketa baten bidez eginen da, dirulaguntzaren %100 sartuta, edo ordainketa bakarrean, betiere egindako jardueren ondoriozko gastu eta ordainketa guztiak frogatzen dituen dokumentazioa eta eskatzen ahal zaion ezarritako gainerako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 27an bukatuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa