(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza SKOLAE ezarrita duten ikastetxeekin elkartu da familiekiko komunikazioan aholku emateko
asteartea, 2019.eko urtarrilak 29


Goizean dagoeneko SKOLAE programaren baitan dauden zentroetako zuzendaritza taldeei, familiek egin ohi dizkieten galdera ohikoen erantzunak azaltzen diren dokumentua eman zaie


Hezkuntza Departamentuak informazio jardunaldia egin du goizean SKOLAE programa ezarrita dauden ikastetxeekin familiek eduki ohi dituzten zalantzen aurrean nola erantzun jakin dezaten. Topaketa hau Departamentuak SKOLAEren jarraipena eta kudeaketaren inguruan egiten dituen ohiko bileren barruan gauzatu da. Zita honen helburua familiei informazio zehatza helaraztea da familiak zuhurtziaz eta hezkidetza programaren benetako edukiarekin informatu ditzaten.

Hezkuntzako zuzendari orokorrak, Roberto Perez, ebaluazio, kalitate, hezkuntza, berdintasuna eta elkarbizitza zerbitzuko zuzendari, Aitor Lakasta eta berdintasuna eta elkarbizitza ataleko zuzendari, Pilar Mayok hartu dute parte ikastetxeetako arduradunekin eginiko topaketan. Bileran, zerbitzuan eta programaren tutoretzan jasotako galdera ohikoak biltzen dituen dokumentua azaldu eta eman da. Dokumentu honek ohiko galderei erantzuna ematen die, esaterako: zergatik ikasi behar dago berdintasunean bizitzen? zertan datza SKOLAE programa? zer gertatzen da ikastetxean ikasten denak etxeko sinismen, erligio eta arau moralekin kontraesana sortzen badu?

Dokumentua Hezkuntza Departamentuaren webgunean egonen da eskuragarri hezkidetza programan interesa duen edonork kontsulta dezan eta eguneratuz joango da, horretarako zerbitzuak berak kanal bat sortu du gai honen inguruko galderak egin ahal izateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa