(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak 10,5 milioi euroko inbertsioa egingo du NOGeko Laborategi Bateratuaren eraikin berria eta komunikazio-galeria berria eraikitzeko asteazkena, 2019.eko urtarrilak 30


"Pabiloi Urdinaren" alboko partzelan kokatuko da, eta Analisi Kliniko, Hematologia eta Larrialdietako laborategiak egongo dira bertan


Eraikin berriaren irudia. ( irudia handitu )

Osasun Departamentuak 8.700.477 euro inbertituko ditu Nafarroako Ospitale Gunearen barrutian eraikin berria eraikitzeko, NOGeko laborategi bateratua (LUNA) izatearren, Foru Exekutiboak ohiko bilkuran gaur baimendu duen moduan.

Azpiegituran, Analisi Kliniko, Hematologia eta Larrialdietako laborategiak behin betiko kokatuko dira, egun Navarrabiomed-en eraikinaren lehen solairuan kokatzen baitira behin-behinean, modu desegokian eta funtzionalki espazio eskasarekin.

6.000 metro karratu

Higiezina "Pabiloi Urdinaren" alboko partzelan eraikiko da, eta 5.982 metro karratuko azalera eraikia izango du, honela banatuta: erdi-sotoa, behe eta lehen solairuak eta estalkiko solairua. Azalera egungoaren bikoitza da.

Eraikin berrian, Analisi Kliniko, Hematologia eta Larrialdien programa funtzionala garatu ahal izango da. Zehazki, behe solairuan, sarrerez gain, besteak beste, honako hauek egongo dira: idazkaritza, laginak hartzeko eta preanalitikorako eremuak, automatizazioa, Urianalisia, Hematologia eta Larrialdien laborategia.

Lehen solairuan eremu bereziak (Andrologiako laborategia, Biokimika berezia, Xurgapen Atomikoa, Proteinak eta Autoinmunitatea) eta Inmunologiako laborategia, bulegoak, bilera-gelak, biltegiak, hozkailuen gelak eta komonak egongo dira. Erdi-sotoan, berriz, ugalkortasun-laginak hartzeko gela, zaintzako logelak, aldagelak, komonak, hondakinak kudeatzeko lokalak eta instalazioen espazioak kokatuko dira.

Aipatzekoa da eraikitako azalerak erabilera-premiak gainditzen dituela; beraz, etorkizunerako erreserba-espazioak sortuko dira. Obrak udan hastea eta eraikina 2021eko bigarren seihilekoan amaitzea aurreikusten da.

Komunikazio-galeria berria

Halaber, Gobernuak baimena eman du aldi berean zerbitzuen lurpeko galeria berria eraikitzeko. 1.100 m2-ko azalera eraikia izango du eta 1.481.7930 €-ko kostua. Galeriak azpiegitura berria NOGeko gainerako eraikinekin konektatuko du, eta, era horretan, izugarri hobetuko da NOGeko oraingo galeria-sarea, bai zentroko gainerako zerbitzuekin konektatzeagatik, bai Ospitalearen eremu orokorraren barruan duen kokapen estrategikoarengatik, etorkizuneko konexioei ere irtenbide eraginkorragoa ematen lagunduko baitie.

Kontsumo ia nuluko eraikina

Laborategi Bateratuaren eraikin berria eraikitzeko proiektuak erabat betetzen ditu kontsumo ia nuluko eraikin bati energia-eraginkortasunaren aldetik eska dakizkiokeen araudi-eskakizunak. Eskakizun horiek nahiz eta eraikitzeko hasierako aurrekontua nabarmen igo, ingurumena errespetatzen dute, eta epe ertainera ekonomikoki errentagarriak dira.

Navarrabiomed, ikerketarako espazio gehiago

Esan bezala, laborategiko zerbitzuak funtzionalki hobetzeaz gain, eraikin berria eraikitzearekin 2011n inauguratutako Navarrabiomed eraikinean LUNAk egun hartzen dituen 2.637 metro karratu libre geratuko dira ikerketarako.

Gogoratuko duzuen moduan, ikerketa biomedikoaren zentro berria, Navarrabiomed, eraikitzeko lanen %50a Europar Batasunaren FEDER Funtsekin finantzatu zen, higiezina erabat osasun-arloko ikerketarako erabiltzeko baldintzarekin.

Osasun publikoaren ikerketarako espazio berriak izatea estrategikoa da une honetan; izan ere, Nafarroako Gobernuak osasun-arloko ikerketarako inbertsioa hirukoiztu egin du, Zientziaren Foru Lege berria onartu da, NOGeko Unibertsitate Ospitalearen izaera hartu du, Navarrabiomed "Ikerketa Biosanitario Publikoko Zentro Mistoa" bezala eratu da, Nafarroako Unibertsitate Publikoa partaide duela, Ingeniaritza Biomedikoa, Bioteknologia eta Datuen Zientziako gradu berriak ezarri berri dituen erakundea, eta ospitale-barruti berean Medikuntzako Fakultatea abian jartzearen aldeko apustua egin da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa