(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

LHko bi ikastetxe nafarrek hitzarmena sinatu dute Alemaniako Geldern hiriko lanbide heziketako ikastetxe batekin asteazkena, 2019.eko urtarrilak 30


Iruñeko Virgen del Camino eta Maria Ana Sanz ikastetxeek eta Alemaniakoek aurretik zeukaten elkarlanean sakontzea da asmoa, ikasle nahiz irakasleek berrikuntza proiektuak garatu eta formazio-egonaldiak egin ditzaten


Directora y directores de los tres centros suscriben el acuerdo de colaboración.

Hiru zentroetako zuzendariek kolaborazio-akordioa izenpetzen dute. ( irudia handitu )

Geldern hiriko (Dusseldorfetik 50 km.ra) eta Iruñeko hiru ikastetxeen arteko akordioari esker, ikasle zein irakasleek proiektuak garatzeko bi herrialdeetako ikastetxeen arteko elkarlana sendotuko du. Egunotan, gainera, Hezkuntza departamentuaren mugikortasun planari esker egonaldia egiten ari diren 8 irakasle ere han izan dira.

Nafarroako Hezkuntza departamentuaren ordezkaritza bat izan da egunotan Geldern hirian. Elkarlanerako hitzarmena ixtea eta sinatzea izan da bisitaren helburua, Berufskolleg Geldern hiriko ikastetxe baten eta Iruñeko Virgen del Camino eta María Ana Sanz lanbide heziketa ikastetxeen artean. Orain arte hiru ikastetxeak era ez formalean egiten zuten lana finkatuko du akordioak. Iazko urtarrilean, Hezkuntza departamentuan izan ziren alemaniarrak; hura akordioaren lehenengo urratsa izan zen. Orain, akordio berri honek ikasle eta irakasleak gehituko ditu dagoeneko bi herrialdeen artean egiten diren egonaldietara. Izan ere, ikasturte honetan bi egonaldi luze egin dituzte goi mailako graduko ikasleek eta beste hiru daude antolatuta, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Erdi Mailako graduko 21 ikaslerentzat.


Visita al centro de FP en Geldern.

Geldern lanbide heziketa zentroaren bisita ( irudia handitu )

Alemaniara egindako bisitan zehar lanbide heziketa ordezkari nafarrek, gainera, bilerak izan dituzte enpresen eta lanbide heziketa zentroen arteko loturaren inguruan, enpresetan egiten den lanbide heziketa formazioaren egiaztatze moduaz eta enpresaren tutoreari lana aitortzearen inguruan.

Nafarroako 8 ikastetxetako 8 irakasle

Hezkuntza departamentuko kideekin bat egin dute Departamentuak sustatzen dituen LHko irakasleentzako ERASMUS+ Mugikortasuna programan parte hartzen ari ziren 8 irakaslek. Bigarren mugikortasuna izan da Alemaniakoa; industria robotikaren industria 4.0 ezagutzeko Danimarkara egin zen beste bat. Oraingoan, Berufskolleg Geldern ikastetxean izan dira irakasle nafarrak astebetez. Tartean Geldernko eskolarekin lanbide heziketa dualean parte hartzen duten hainbat enpresetara (Mercedes, Langard, inprentak…) eta zerbitzu sektorearen zentro espezializatu batera bisitak egin dituzte. Aurrerantzean ikasleek zentro horietan egingo dituzte egonaldiak.

Halaber, apirilean 32 ikasle eta 4 irakasle etorriko dira Alemaniatik Nafarroako ikastetxe eta enpresetan egonaldiak egitera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa