(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kanalaren lehen fasea zabaltzeko kontratua baliozkotzea eta aldatzea onartu da asteazkena, 2019.eko urtarrilak 30


Arga eta Ega ibaiadarrak barne hartzen ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaur erabaki du Nafarroako kanalaren lehen fasea zabaltzeko proiektuaren administrazio-prozedurak antolamendu juridikora egokitzea, hari jarraipena emateko ezinbestekoak diren aldetik.

Nafarroako Gobernuak gaur erabaki du Nafarroako kanalaren lehen fasea zabaltzeko proiektuaren administrazio-prozedurak antolamendu juridikora egokitzea, hari jarraipena emateko ezinbestekoak diren aldetik.

Hain zuzen, Nafarroako Gobernuak gaurko bileran Nafarroako kanalaren lehen fasea zabaltzeko azpiegituren eraikitze eta ustiapenerako kontratua aldatzeko eta proiektuak baliozkotzeko espedientea onartu du.

Erabakiak Arga eta Ega ibaiadarrei eragiten die, zehazki, Argaren ibaiadarraren XXII -Arga 1A, Arga 1B, Arga 2, Arga 3, Arga 5 y Arga 6-, XXIII, XXIV, XXV sektoreei eta Ega ibaiadarraren XXVI-Ega 1 sektoreari.
 
Akordio horren bidez lortu da proiektuaren aurreko administrazio-onarpenak erregularizatzea eta haren segurtasun juridikoa bermatzea eta gehiegizko kostuak kontrolatzea eta haren administrazio-antolakuntzan aurrera egitea.

Akordioan aipatzen denez, “ kostu-igoera batzuk sektore bakoitzaren eraikuntza-proiektuetan barne hartu ziren, baina kontratu-aldaketatzat jo gabe”. Beraz, administrazioaren bidetik aspektu horri erreparatu gabe onartuak izan zirenez, haien onarpena baliozkotzea ezinbestekoa da proiektuarekin aurrera jarraitu ahal izateko.

Gaur onartu diren kontratuaren aldaketa eta baliozkotzeari esker, proiektu bakoitzaren kostu-igoera zenbatekoa den jakingo dugu zehatz-mehatz. Dena dela, Kontratu Publikoen Foru Legeak jasotakoa betez, ezingo da % 20tik gorakoa izan. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa