(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak “Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente” sortu du eta langileei antolaketa eta zeregin berriak hornitu dizkie asteazkena, 2019.eko urtarrilak 30


Erregulazio berriak nabarmendu du orain arte Oihanzaingo deiturikoaren zereginen aniztasuna eta basozainen koordinazio eta parte-hartze mekanismoak sendotu ditu


Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, foru dekretu bat ontzat eman du. Haren bidez, orain arte deituriko Oihanzaingoaren langileei antolaketa eta zeregin berriak hornitu zaizkie, eta hemendik aurrera “Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente” deituko da.

Araubide berriak existitzen den araudia eguneratzea du helburu, 2005ean ontzat emana, kolektibo honi dagozkion zereginen garapena eraginkorrago bilakatzeko, bertako kideek dagozkien helburuak lortzearen aldeko ekarpena eginez.

Foru dekretuak koordinazio mekanismoak sustatu ditu eta lanpostuen egitura hierarkikoa kendu du. Zehazki, mugapen bakoitzean koordinazio unitate bat sortu da eta hiru hilez behiko bilerak ezarri dira Oihanzaingo arloko departamentuko unitate eskudunen eta mugapen bakoitzeko koordinazio unitateen artean.

Horrez gain, “Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente” izen berriarekin, baso ingurumena babestearekin eta aprobetxamenduarekin lotutakoaz gain, kolektibo honi dagozkion zeregin anitzak nabarmendu nahi dira, besteak beste: baso fauna eta florarekin lotutakoak, ibai ingurumenaren eta babestutako guneen babesa, industria esparruko ingurumen kalitatea eta ingurumen heziketa. Egiturak ingurumenaren arloan, eskudun den Nafarroako Gobernuaren Egiturari atxikita jarraituko du.

Zereginak eta antolaketa

Dekretu berriarekin, ingurumeneko guarda/basozainari eta koordinatzaileari garrantzia emango zaie, hartara, langile guztien parte-hartzea eta komunikazioa sustatuko dira. Antolaketa berri honekin, basozain nagusiaren eta alboko basozain nagusiaren lanpostuak desagertuko dira.

Foru dekretuan adierazitakoaren arabera, Basozainak/Guarderío de Medioambiente-ko langileei honako zeregin hauek dagozkie: baso fauna eta flora zaintzea, ikuskatzea, ikertzea eta kudeatzea, ibai ingurumena babestea, basoak babestea eta aprobetxatzea, babestutako guneen babesa eta kudeaketa, Nafarroako baso ondarearen lursailak kudeatzea, abelbideak babestea, jarduera zinergetikoaren kontrola eta arrain-hazkuntzaren jardueraren kontrola.

Horrez gain, bere lanaren barruan honakoa jorratu beharko dituzte: ingurumeneko larrialdietan kolaboratzea, salaketak eta ikuskapen aktak izapidetzea, euren eskumeneko berezko esparruei dagozkien arau-hausteak ikertzea ingurumen arloko araudia betetzearen alde egitea.

Dekretu berriak, halaber, mugapenen berrantolaketa ekarri du, garapen eraginkorragoa gauzatzeko helburuarekin, eta giza eta baliabide materialen banaketa arrazionalizatu egin du.

Lekuan bertako urteko jardunaldia 1.512 ordutan ezarri da eta igande eta jaiegunetako lana urteko ordu guztien %30era mugatu da. Horrez gain, aurreikusi da 55 urtetik gorakoek zerbitzu aktiboan jarraitzea edo administrazio egoera berezia pasatzea aukeran izatea.

Antolaketari dagokionez, koordinazio mekanismo berriak sortu direla azpimarratu behar da. Horrela, mugapen bakoitzean koordinatzaile bat ezarri da eta haren zeregin nagusiak langileen lana antolatzea eta ikuskatzea izango dira. Lanpostu hau merituen bidezko lehiaketaren bitartez beteko da, si urteko epe batez.

Era berean, langileek antolaketaren eta funtzionamenduaren alderdi garrantzitsuenetan barne esparruan gehiago parte hartu ahal izateko, bileren araubide bat ezarri da, gutxienez hiru hilez behingoa, departamenduko unitate eskudunen eta mugapen bakoitzeko koordinatzaileen artean. Azken horiek mugapeko langileekin batera parte hartu ahal izango dute.

Dekretua argitaratu eta hurrengo hilabetetan, eta xedapen gehigarrietan adierazitakoarekin bat eginez, Koordinazio unitate berriak sortu, Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente-rako Plan Zuzendari bat osatu, Prestakuntza Plan bat eta Zerbitzu Gutuna argitaratu beharko da. Azken hilabeteotan proiektu horietan guztietan lan egiten ari da konpromiso hauek guztiak betetzeko helburuarekin.

Dekretua ontzat emateari esker, aurrera pausu bat gehiago eman da Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kidegoa berritzeko prozesuan, Zerbitzu gisa konfiguratzearekin eta egindako deialdi berriekin batera, Basozainen 31 plaza, 15 txanda askean, 15 barne promozioan eta bat minusbaliotasuna dutenentzat erreserbatuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa