(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak nekazaritzako elikadura-industriako kooperatibak integratzeko 2018-2022ko esparru estrategikoa onartu du asteazkena, 2019.eko urtarrilak 30


Entitateen neurria handitu eta horien lehiakortasuna hobetzea du helburu nagusi


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Nafarroako nekazaritzako elikadura-industriako kooperatibak integratzeko 2018-2022ko esparru estrategikoa onartu du gaurko bileran, bat-egiteak sustatu eta sektorearen dimentsioa eta lehiakortasuna areagotzeko asmoz.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako nekazaritzako elikadura-industriako kooperatibak integratzeko 2018-2022ko esparru estrategikoa onartu du gaurko bileran, bat-egiteak sustatu eta sektorearen dimentsioa eta lehiakortasuna areagotzeko asmoz.

Ayerdi lehendakariordeak Gobernuaren bilkura osteko prentsaurrekoan, dokumentuaren gako nagusiak aurkeztu ditu.

Estrategiak gogoratu duenez, elikadura katea da Espezializazio Adimenduneko Estrategian (S3) bildutako lehentasunezko sei ardatzetako bat, berealdiko garrantzia baitu lurraldea antolatu eta landa-ingurunean kalitateko enplegu egonkorrari eusteko.

Hala ere, lehen sektoreak munta handiko erronkei aurre egin behar die egun; hala nola, soberako atomizazioa gainditu eta nekazaritzako elikadura-industriaren balio-katea egituratzea, banatzaile handiei aurre egiteko lehiakortasuna lortzeko asmoz.

128 kooperatiba, zuzeneko 2.040 enplegu

Nafarroako kooperatibismoa berregituratzeko premia ez da berria. 2006an, 44 kooperatiba 18tan integratzera bultzatu zituen mugimendua hasi zen, fusioa edo antzeko prozesuen bitartez. Halaber, ehun bat kooperatibak kooperatiben arteko edo integrazioaren aldeko akordioak sinatu dituzte harez geroztik.

Nafarroako Nekazaritzako Elikadura arloko Kooperatiben Batasunaren (UCAN) datuen arabera, 2007etik 2017ra bitartean, kooperatiba kopurua %30 gutxitu da (194tik 137ra), baina entitate hauen fakturazioaren bolumena bikoitzetik gora igo da (512,5 milioitik 1.155 milioira).

Egun, jardunean diharduten nekazaritzako elikadura-industriari atxikitako 128 kooperatiba daude Foru Komunitatean, eta 2.040 lanpostu dituzte guztien artean.

Agiriak, Garapen Ekonomikoko Departamentuak nekazaritzako elikadura arloko 70 kooperatibaren egoera aztertzeko INTIAri eskaturiko azterlan baten emaitzak ere bildu ditu. Datu horien arabera, kooperatiba gehienak nekazaritza arlokoak dira, eta gutxiago abeltzaintzari loturikoak, eta lehendabizikoen artean, zerealak, barazkiak eta ardoa ardatz dituztenak dira nagusi. Batez besteko azalera 2.933 hektareakoa da, baina % 32ren kasuan, 500 hektareatik beherakoa da. % 30 emakumeek kudeatzen dute. Horrekin batera nabarmendu behar da Nafarroak Estatu mailan aitortuta dagoen autonomia-erkidegoz gaindiko Lehentasunezko Elkarte Entitate bat duela, AN Taldea.

Helburu eta neurri nagusiak

Kooperatiben integrazioa sustatzea da gaur onartutako esparru estrategikoaren helburua, egungo mundu globalizatuan sistema lehiakor eta eraginkor horren etorkizuna bermatzeko asmoz, landa ingurunean lurraldea egituratzen eta genero berdintasuna sustatzen laguntzen duen enpresa ehuna mantentzeaz gain.

Helburu orokor hauek ondoko helburu zehatz hauetan islatu dira:

1. Integrazio prozesuetan biltzeko moduko kooperatiben balizko lurralde eremuak identifikatzea.

2. 20 milioirik gorako fakturazioa duten kooperatiben kopurua areagotzea.

3. Esparru estrategikoaren indarraldian fakturazio bolumena igoko duten kooperatiben kopurua areagotzea.

4. Gerentzia partekatua tarteko duten kooperatiben arteko akordioak abian jartzea.

5. Egun dagoen enplegua finkatu eta funtzioen birbanaketan lan egitea.

6. Eraldaketa teknologikoaren aldeko integrazio proiektuen garapena sustatzea.

Horiek lortzeko, esparru estrategikoak bost jarduera-ildo planteatu ditu, zein bere neurriekin, hiru esparrutan banatuta: integrazioari lagundu eta kultura kooperatiboa sustatzea; garapenari, hedapenari eta hazkundeari laguntzea; eta genero berdintasuna sustatzea.

Proposaturiko neurrien artean, kooperatibetako kudeaketa planak lantzeko laguntzen eskaintza mantendu da, baita fusio, integrazio eta interkooperazio prozuesuetarako zuzeneko zein zeharkako pizgarriak ere.

Kooperatiben eredua produktu osasungarrien eta hurbilen hornitzaile gisa sustatzea da beste neurri-multzo baten ardatza, horien teknifikazio maila handia LHko zein unibertsitateetako ikasleen artean ezagutzera emanez, sektorera erakartzeko asmoz. Horrekin batera, entitateei buruzko informazioa hobetzeko eta tramiteak zein eta belaunaldien arteko erreleboa errazteko (formakuntza, nekazari gazteak finkatzeko laguntzak, aurretiko erretiroak, etab.) ekintzak deskribatu dira

Azkenik, hazkundeari eta hedapenari laguntzeko zenbait neurri ere proposatu dira, lehiakortasuna zein eraldaketa digitala hobetuz eta komertzializazioa eta nazioartekotzea zein I+G+b arloko proiektuak bultzatuz, emakumea laneratzeko neurriekin batera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa