(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Argi berdea Nafarroan lagun egiteko animaliak babesteko foru-legearen proposamenari asteazkena, 2019.eko urtarrilak 30


Helburua tratu txarrak edo abandonatzea bezalako egoerak desagerraraztea


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako akordioaren bitartez argi berdea eman zaio Nafarroan lagun egiteko animaliak babestearen inguruko foru-legearen proposamenari, eta horren helburua da nahi ez diren egoerak errotik kentzea, batez ere tratu txarrak edota abandonatzea bezalakoak. Ekimena parlamentuko talde hauetatik atera da: Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Izquierda-Ezkerra.

Gogoratu behar da Nafarroako Parlamentuak 1994. urtean onartu zuela animaliak babestearen inguruko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legea, baina arau hori gainditu egin da denborak aurrera egin ahala eta eremu horretan izandako bilakaera soziala medio.

Premisa hori kontuan hartuta, proposamenean lagun egiteko animaliak babestea azpimarratzen da, komunitate edo estatu mailan lege-esparru espezifikorik ez izateagatik eta tratu txarrak edo abandonatzea bezalako egoerak desagerrarazteko dagoen premiagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa