(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Martxoaren 8an amaituko da ehizarako lehenengo lizentzia eskatzeko epea osteguna, 2019.eko urtarrilak 31


Eskatzaileek prestakuntza-ikastaro bat egin behar dute, eta gaitasun-proba bat gainditu


Ehizarako lehenengo lizentzia administratiboa lortze aldera egin beharreko prestakuntza-ikastaroan eta azterketan izena emateko epea bakarra izango da, eta martxoaren 8an amaituko, gaur, urtarrilak 30, asteazkena, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu den deialdiaren arabera.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Sailaren Erregistroan (González Tablas kalea, 9. Iruña) aurkeztu behar da eskaera, edo legean aurreikusitako tokietan; eskaerarekin batera, NANaren eta 12 euroko tasa ordaindu izana frogatzen duen ordainketa-gutunaren fotokopiak ekarri behar dira. Eskaera, ordainketa-gutuna eta deialdiari buruzko informazio guztia Internet bidez eskura daiteke, Nafarroako Gobernuaren webgunean.

Martxoaren 22tik aurrera, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Sailak onartutako izangaien zerrenda argitaratuko du. Haietako bakoitzaren ondoan, prestakuntza-ikastaroa zer toki, egun eta ordutan izango den adieraziko da, baita lehenengo deialdiko azterketa zer toki, egun eta ordutan izango den ere. Maiatzaren 25etik aurrera, bigarren deialdiko azterketan onartutako izangaien zerrenda argitaratuko da; haietako bakoitzaren ondoan, zer toki, egun eta ordutan izango den adieraziko da. Zerrendak Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan (Karlos III. Noblearen etorbidea, 2. Iruña) eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Sailaren Erregistroan (González Tablas kalea, 9. Iruña) argitaratuko dira. Internet bidez ere kontsulta daitezke, Nafarroako Gobernuaren webgunean.

Ikastaroak 5 orduko iraupena du, eta «Nafarroako ehiztarien azterketa prestatzeko eskuliburuak (2013ko bertsioa) eta Galderen liburuak (2016ko bertsioa)» dituzten edukiak lantzea du xede, baita izangaiei eskuliburua ulertzen laguntzea ere, ezagutza handitu eta azterketa gaindi dezaten. Prestakuntza-ikastaroan eta azterketan, gai hauek aztertuko dira: ehizari buruzko alderdi legalak, basafaunari buruzko ezagutza, ehiza- eta segurtasun-metodoak, eta ehizarako arteak eta baliabideak eta haien erabilera. Nafarroako Gobernuaren webgunean kontsultatu eta deskarga daitezke (www.navarra.es).

Data eta ordu hauetan izango dira ikastaroak: apirilak 12, ostirala, 16:00etatik 21:00etara; apirilak 13, larunbata, 09:00etatik 14:00etara; maiatzak 3, ostirala, 16:00etatik 21:00etara; eta maiatzak 4, larunbata, 09:00etatik 14:00etara. Onartuen zerrendan adierazitako egun eta orduan, izangaiek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Sailaren bulegoetara etorri behar dute, eta NANa, papera eta bolaluma ekarri. Bertaratzen direnek ikastaroa egin izanaren ziurtagiria jasoko dute, ezinbesteko baldintza baita azterketa egin ahal izateko.

Izangaiek bi deialdi izango dituzte ehizarako lizentzia lortzeko gaitasun-azterketa gainditzeko. Izena eman bai baina lehenengo deialdiko azterketara (maiatzaren 10ean edo 11n) aurkezten ez direnek eta lehenengo deialdiko azterketa gainditzen ez dutenek prestakuntza-ikastaroa egin izanaren ziurtagiria aurkeztea beste baldintzarik gabe egin ahal izango dute bigarren deialdiko azterketa (ekainaren 14an edo 15ean).

Azterketak test moduko 30 galdera teoriko izango ditu, kalifikazio-epaimahaiak 500 galderako multzo batetik aldez aurretik aukeratuak. Gutxienez 23 galderari zuzen erantzuten dieten izangaiek gaindituko dute proba.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa