(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako BPGa % 3,2 hazi da 2018an, Estatu osokoa baino zazpi hamarren gehiago osteguna, 2019.eko urtarrilak 31


Foru Exekutiboak % 2,7ko aurreikuspena mantendu du 2019rako, nazioarteko egoerak gomendatzen duen zuhurtziazko testuinguruaren barnean


Ayerdi, prentsaren aurreko agerraldian.

Ayerdi, prentsaren aurreko agerraldian. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik Nafarroako 2018ko Barne Produktuari buruzko datuak eman ditu ezagutzera, eta horien arabera, nafar ekonomiak % 3,2ko hazkundea izan zuen iaz, udaren ondotik eguneratutako aurreikuspenak baino hamarren bat txikiagoa eta Estatu osoan erregistraturikoa baino zazpi hamarren handiagoa. Honela, BPGaren % 3,2ko hazkundeak 2017ko hazkunde-tasa errepikatu eta “aurrerapen nabarmenan” ekarri du ondoz ondoko bosgarren urtez.

2018ko laugarren hiruhilekoaren buruan erregistratutako hazkundea % 0,4koa izan zen, aurreko hiruhilekokoa baino bi hamarren txikiagoa, foru ekonomia hedatzeko joera moteltzen ari zen seinale, Estatuko zein nazioarteko ingurunearekin bat etorriz iragarrita zegoenaren harira.

Urtetik urterako ikuspegiaren arabera, 2017ko azken hiruhilekotik 2018ko azken hiruhilekora, Nafarroako ekonomiak % 3ko hazkundea izan zuen, aurreko hiruhilekoetan hurrenez hurren izandako % 3,3, % 3,4 eta % 3,3ko igoerak leunduz.

Erlaxatze horren seinalerik argiena enpleguak eman du, aurrerapenaren abiadura moteldu duelarik, baina hala eta guztiz ere % 2,9 afiliazio gehiago erregistratu du azken hiruhilekoan. Joera bertsukoak dira industria eta kontsumoaren arloko aldian aldiko adierazle batzuk; autoen ekoizpena eta matrikulazioa, kasu. Bestetik, beste adierazle batzuk jarduera orekatzen ari dira; adibidez, kanpo-merkataritzaren bilakaera, txikizkako merkataritzaren indizea edota zerbitzuen negozio-kopurua.

Zuhurtziazko aurreikuspena

Urtearrilean, FMIk eta beste erakunde batzuek munduko ekonomiaren ahultzea nabarmendu era merkataritzarako mugapenak eta brexita aipatu dituzte kausa nagusitzat. Horren kariaz, Ayerdi lehendakariordeak “zuhurtziaz” jokatu du 2019rako aurreikuspenei buruzko balorazioak egiterakoan, eta ekonomia globaleko arriskuak gauzatu eta gure komunitatera iritsiko diren zain, % 2,7ko hazkundearen oinarrizko agertokia mantendu du aurtengo ekitaldirako. Ayerdi lehendakariordeak adierazi duenez, Nafarroako kopuruek “sendotasun eta erresistentzia nabarmena erakusten dute oro har, eta egungo datuekin, 2019rako egina dugun aurreikuspena bere horretan mantentzen ahal dela uste dugu”.

Exekutiboaren aurreikuspena bat dator beste erakunde batzuek Nafarroarentzat landutako aurreikuspenekin: Funcas (% 2,8) BBVA (% 2,7) edo Laboral Kutxa (% 2,6).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
310119dePIBppt.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa