(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jada izena eman daiteke SNE-NLk antolatutako jardunaldian: “Ibilgailu elektrikoa eta haren azpiegituren segurtasuna” osteguna, 2019.eko urtarrilak 31


Otsailaren 19an egingo da, CENIFERen instalazioetan, eta 1053/2014 Errege Dekretuaren ikuspen xehatua emango da bertan


Otsailaren 19an (asteartea), CENIFERen instalazioetan, Eskubide Sozialen Sailaren mende dagoen Servicio Navarro de Empleo – Nafar Lansareak (SNE-NL) Nafarroako Industria Graduatu eta Ingeniari Teknikoen Elkargokoarekin batera antolatu duen “Ibilgailu elektrikoa eta haren azpiegituren segurtasuna” prestakuntza-jardunaldia egingo da.

Saioak 8 orduko iraupena izango du eta 1053/2014 Errege Dekretuaren ikuspegi xehatua emango da bertan, zeinetan BT 52 Instrukzio Tekniko Osagarria onartzen den: “instalazioak xede bereziekin. Ibilgailu elektrikoak berriz kargatzeko azpiegitura”. Arauak arlo ezberdinetan du eragina: flota pribatuak, aparkaleku publikoak, bide publikoa, familia bakarreko etxebizitzak eta jabetza horizontaleko eraikinak.

Jardunaldira bertaratzen direnak Ibilgailu elektrikoak berriz kargatzeko instalazioak diseinatu, mantendu, erabili, ikuskatu eta kudeatzeko gai izan daitezen lortu nahi da, Errege Dekretu honen irismenaren barruan.

Jardunaldiaren publiko-xedea honakoa da: ekoizpen-, garraio- eta banaketa-enpresetako langile teknikoak; mantentze-enpresak; ingeniaritzak; ikuskapeneko enpresak; behe-tentsioko instalazio elektrikoen eremuko instalatzaileak; finka-administratzaileak; ibilgailuen kontzesionarioak, zamaren kudeatzaileak eta ibilgailu elektrikoaren azken erabiltzaileak.

9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara egingo da, eta eguerdian gosegarria eskainiko da, CENIFERen eraikin bioklimatikoan (Aduana kalea z/g 31119 Imarkoain, Nafarroa). Helburuak eta programak eskuragarri daude hemen.

SGS enpresa suitzarraren Ikuskapen eta Asistentzia Teknikoko Saileko eta Zerbitzu Elektrikoen Garapeneko arduradunen kontura izango da.

SNE-NLk eta NaVEACek,  emango diote hasiera. Azken hori Foru Gobernuak, Nafarroan ibilgailu elektrikoa, autonomoa eta konektatua sustatzeko xedez, Sodenaren bitartez sustatutako proiektua da eta 60 enpresa traktoreko plataforma bat du.

Foru Erkidegoak Espezializazio Adimendunaren Estrategia (S3) definitu du eta 24 erronka estrategikoen artean ibilgailu elektrikoa sustatzea lortu nahi du lehenen, “automozioaren industria-sektorearen ahalmena horrelako ibilgailuak eta osagaiak garatzera bideratzeko eta Nafarroan mugikortasun-soluzio berriak ezartzen eta garatzen laguntzeko, ibilgailu konektatuta eta gidatze autonomoa, kasu.

Jardunaldian parte hartu nahi duenak https://goo.gl/forms/VTxJeye5zBk9GzEh2 helbidean izena eman dezake.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa