(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua pozik Toki Administrazioaren Erreforma Legea Parlamentuan onartu ondoren osteguna, 2019.eko urtarrilak 31


Elizalde kontseilariak agente politiko eta sozial askoren hiru urteko parte-hartzearen lana nabarmendu eta eskertu du


Foru Gobernua pozik agertu da gaur goizean Nafarroako Toki Administrazioa Aldatzeko Foru Legea onartu delako, Foru Parlamentuko Osoko Bilkuran bozketa egin eta gehiengo osoarekin onartu ondoren, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin.

Legea onartuta, hiru urtetik gora garatutako parte-hartze eta lan prozesuari amaiera eman zaio. Prozesu horren agente nagusiak alkateak eta Nafarroako toki-erakundeetako hautetsiak izan dira, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Isabel Elizalde kontseilariak adierazi duenez.

Bilkuran, in voce zuzenketa bat eta boto partikular bat eztabaidatu eta onartu dira, Geroa Bai, EH BIldu eta I-Ek proposatuta, langileen inguruan, eta, zehazki, Nafarroako Toki Administrazioen negoziazio-mahai orokor bakarra eratzeko, “borondatez, funtzionarioen edo lan-kontratudun langileen baldintzen negoziazio kolektiboa zentralizatzeko” helburuarekin. Enplegatu publikoen lan-baldintzak bermatze aldera, talde politikoek lege-proposamen bat aurkezteko konpromisoa hartu dute, gaur proposatutako in voce bi zuzenketaren (UPN eta PPren oposizioarengatik izapidetzeko onartu ez direnak) edukia jasoko duena.

Komunikabideei egindako adierazpenetan, Elizalde kontseilaria pozik agertu da bozketaren emaitzarengatik, eta "historikotzat" jo du, aurreko araua onartu zenetik ia hogeita hamar urte igaro baitira.

Toki Erreformaren onarpena “kohesionatua nahi dugun Nafarroarako lehen urratsa da, lurralde-orekarekin eta herritarrengandik hurbil dauden zerbitzuekin” adierazi du.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa buru duten toki-erakundeek nahiz adituen taldeek, langileen taldeek, sindikatuek eta gobernuaren departamentu ezberdinek parte hartuta testua egin izanaz “harro” agertu da Elizalde, eta horiek prozesu horretan egindako lana eskertu du bene-benetan.

Mapa berria eta finantzaketa-sistema berria

Toki Administrazioaren Erreformaren Foru Legean, lau alderdiren gobernuaren akordio programatikoan sinaturiko erreforma giltzarrienetariko bat, eskumen-esparru berri bat ezartzen da, finantzaketa-eredu berriaren oinarriak definitu eta 12 eskualdetan oinarrituta toki-mapa berria planteatzeaz gain.

Testuan, udalerriaz gaindiko eskumenak bideratzen dira, tokiko mapa berrantolatzen da, eta finantzaketa-sistema berriaren oinarriak finkatzen dira, Foru Komunitateko lurralde-eremu ezberdinen arteko desoreka murriztearren eta Nafarroako herritarrekiko zerbitzuen estaldura hobetzearren.

Gaur Nafarroako Parlamentuak onartu baino lehen, legeak Toki Erakundeen %62aren babesa jaso zuen, testua ekainean NUKFeren batzarrean bozkatu baitzuten.

Erreforma onartzearekin, prozesu berri bat irekiko da, legeak diseinatzen dituen aldaketak sakontzeko; aldaketa horiek Nafarroa osoko toki-agenteen parte-hartzearekin eraiki behar dira.

Lurralde-orekarako lankidetza

Funtsezko ildoen artean, Lege berrian udalerriak Nafarroako toki-instalazioaren oinarri bezala agertzen dira, eta kontzejuen eta udalerriaren arteko lankidetza bultzatzen du, udalerri txikien iraunkortasuna bermatzeko eta kasu guztietan zerbitzu egokiak emateko.

Halaber, bi erakunde-mota berri sortzea proposatzen du, Toki Instalazioaren egitura arrazionalizatze aldera: Plangintza Orokorreko mankomunitateak -toki-erakundeen eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza beharrezkoa duten zerbitzuetarako- eta eskualdeak -udalerriez gaindiko zerbitzuak bateratzeko-.

Lehen aldiz, lege honen bitartez, udalerriez gaindiko erakundeetan eskumenen banaketa zehaztuko da, legea zehatz-mehatz betetzea bermatuaz. Eskualdeek gutxienez bost eskumen izango dituzte: gizarte-zerbitzuak, altako ur-hornidura, hondakinen kudeaketa, lurralde-antolamenduaren diseinua eskualde-mailan eta zerbitzu administratiboak, udalerriak legeak ezarritako biztanle-kopuru txikienera iristen ez diren kasuetan. Horrez gain, eskualdeek beste eskumen batzuk beren gain hartzeko aukera ematen du, inplikaturiko udalerriek delegatuta.

Bestalde, Legeak finantzaketa-sistema berria proposatzen du, aurrerantzean Toki Ogasunen Funtsa Toki Ogasunen partaidetzaren kopuru finkoa izango baita Nafarroako zerga-sarreretan; era berean, finalista izeneko diru-laguntzak Nafarroako Gobernuak Udalen esku utzitako zerbitzuak ehuneko ehun finantzatuko dituzten moduluek ordezkatuko dituzte; eta transferentzia arrunten funtsa banatzeko formula berria ezarriko da, lurralde-orekaren eta gizarte-kohesioaren inguruko irizpideen garrantzia indartuko duena.

Gogoratu behar da, Legea onartu ondoren, Nafarroako Toki Administrazioa berritzeko prozesuak aurrera jarraitzen duela, eta etorkizunean erabaki beharreko alderdi garrantzitsuenen artean nabarmendu daitezke finantzaketa-sistema berria zehaztea eta hainbat lege sektorial erreformaren proposamenetara egokitzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa