(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGek Europako erreferentziazko zentroen maila teknologikoa lortu du erradioterapiarako azeleragailu lineal berri abian jartzean ostirala, 2019.eko otsailak 1


Burezurreko eta burezurraz kanpoko erradiokirurgiarako prestazio espezifikoak dituen ekipamendua da, tumorearen erradiazioa maximizatu eta inguruko ehun osasuntsuen esposizioa minimizatzen duena  


Transcripción textual del video

Nafarroako Ospitaleguneak (NOG) azken aurrerapen teknologikoez hornituta dagoen erradioterapiarako azeleragailu lineal berria abiarazi du, erradioterapiako teknikarik aurreratuenak tarteko dituzten tratamenduak egin ahal izateko. Burezurreko eta burezurraz kanpoko erradiokirurgiarako prestazio espezifikoak dituen tratamendu erradioterapikoa egiteko ekipamendua da, NOGi onkologia erradioterapikoaren arloko Estatuko zein Europako erreferentziazko zentroen maila teknologikora iristea ahalbidetu diona. Halaxe jakinarazi du gaur goizean Osasun kontseilari Fernando Domínguezek, erositako aparatu berriaren ezaugarriak ezagutzeko egindako bisitaldiaren barnean.

Dominguez kontseilaria radioterapiako ekipoarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleguneak (NOG) azken aurrerapen teknologikoez hornituta dagoen erradioterapiarako azeleragailu lineal berria abiarazi du, erradioterapiako teknikarik aurreratuenak tarteko dituzten tratamenduak egin ahal izateko. Burezurreko eta burezurraz kanpoko erradiokirurgiarako prestazio espezifikoak dituen tratamendu erradioterapikoa egiteko ekipamendua da, NOGi onkologia erradioterapikoaren arloko Estatuko zein Europako erreferentziazko zentroen maila teknologikora iristea ahalbidetu diona. Halaxe jakinarazi du gaur goizean Osasun kontseilari Fernando Domínguezek, erositako aparatu berriaren ezaugarriak ezagutzeko egindako bisitaldiaren barnean.

Kontseilariarekin batera izan dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko (O-NOZ) zuzendari kudeatzaile Oscar Moracho; NOGeko zuzendari kudeatzaile Antonio Merino; NOGeko Osasun Zainketen arloko zuzendari Maite Soria; eta Prozesu Anbulatorioetako eta Diagnosietako asistentzia arloko zuzendariorde María Zandio.

Azeleragailu lineal berriak 3,6 milioi euroko kostua izan du eta Amancio Ortega Fundazioak ordaindu du 2017ko martxoan sinaturiko protokoloaren arabera. Proiektu osoak 5,7 milioi euroko aurrekontua du, eta azeleragailuarekin batera, bi eskaner (1M/€), azken belaunaldiko mamografo digital bat (309.000 euro) eta brakiterapia ekipo bat (650.000 euro) ere izanen ditu, NOGen kalitatearen eta bertako pazienteen segurtasun eta erosotasunaren mesedetan.

Teknikarik aurreratuenak tarteko dituzten tratamenduak

Azeleragailu lineal berria goi mailako prestazioak eskaintzen dituen “TrueBeam STX” deritzon gailua da, VARIAN MEDICAL SYSTEMS enpresak komertzializatzen duena. Tumorearen gaineko errazioa maximizatu baina, aldi berean, inguruko ehun osasuntsuen esposizioa minimizatzea da aparatu berriaren ezaugarri nagusia. Gainera, segurtasun osoz erabil daiteke paziente pediatrikoengan.

Ekipamendu berri honi esker, erradioterapiako teknikarik aurreratuenak tarteko dituzten tratamenduak eskaini ahal izango dira; hala nola, burezurreko erradiokirurgia, eragozpenak eragin ohi dituen burezurraren gaineko finkatze inbasiborik egin beharrik gabe. Tumore onberetan (meningiomak, schwannoma bestibularrak, neurinomak, tumore glomikoak, hipofisiko adenomak eta kraneofaringiomak), tumore gaiztoetan (garuneko metastasiak, garuneko gliomak eta meduloblastomak) eta patologia baskularretan (malformazio arteriobenosoak, malformazio leizetsuak eta fistula dural arteriobenosoak) erabiliko da.

Era berean, SBRT (Gorputzeko Erradioterapia Estereotaktikoa) tratamenduetan erabiliko da, burezurraz kanpoko bolumenei tarte kopuru laburretan erradiazio dosi altuak emateko. Ondoko kasu hauetan ere erabiliko da: birikako minbiziaren hasierako estadioetan, birikako metastasietan, gibeleko metastasietan, bizkarrezurreko metastasietan, gongoiletako metastasietan, prostatako minbizian, gibeleko tumore primarioetan edo pankreako minbizian; baita erradioterapia eman aurretik lesioa kokatu eta tratamenduan duen mugimendua kontrolatzea ahalbidetzen duten IGRT (Irudi bidez Gidaturiko Erradioterapia) tratamenduetan; eta eraginkortasuna, pazientearen erosotasuna eta dosien osaera nahiz segurtasuna hobetzen duten VMAT (Arkoterapia Bolumetriko Modulatua) tratamenduetan.

Sistemaren egonkortasuna eta doitasuna egiaztaturik, lehenengo pazienteak modu programatuan tratamendua hartzen hasiak dira dagoeneko.

Hurrengo erronka: patologia funtzionalerako erradiokirurgia

TrueBeam STX” azeleragailua abian jartzean, NOGek erradiokirurgiako zerbitzuen zorroaren kalitatea eta segurtasuna hobetu eta patologia funtzionalean erradiokirurgia erabiltzeko erronkari ekin ahalko dio, tumorerik nahiz baskularerik gabeko patologiei aurre egiteko. Hortaz, nerbio trigeminoko neuralgian, nerbio glosofaringeoko neuralgian, mugimenduaren asalduretan, epilepsia farmako-erresistentean eta asaldura psikiatrikoetan erabiliko da, besteak beste.

Berritze teknologikoa

Programa osoak, Amancio Ortega Fundazioak ordainduta, NOGen berritze teknologikoa ekarri du, eta eraldaketa honi esker, Foru Komunitateak europar esparruan finkaturiko eskakizuen araberako kalitate eta segurtasun protokoloak bete ahal izango ditu.

Azken bi urteotan erositako ekipamenduei esker, Nafarroa erreferentziazko postuetan kokatu da onkologia erradioterapikoari dagokionez. Aipatutako azeleragailu linealaz gain, programak honako hauek ere barne hartu ditu:

· Ebakuntza barneko eskanerra brakiterapia tratamenduaren plangintza hobetzeko. Doitasun handiagoa eskainiko du inplantean ezartzeko lanetan eta pazienteak manipulatu edo mobilizatu beharra saihestuko du tratamendua planifikatzen behar diren irudiak lortzeko, tratamendua hasi arteko denbora nabarmen murriztuz.

· Brakiterapia ekipoa, dianaren gaineko dosi tasa altukoa eta baxukoa, gerturatzean dosia azkar murriztea ahalbidetzen duena, organo osasuntsuen babes handiagoa bermatuz. Erradiazio-iturria tumorearen gainean jar daiteke zuzenean, edo zeharka aplikatzaileen laguntzaz, tasa altuko dosia emateko.

· Eskanerra kanpo erradioterapiaren plangintzarako, 4Dko irudiak lortzeko aukera erraztuz.

· Mamografo digitala tomosintesiarekin eta irudi sintetizatuarekin, doitasun diagnostiko handiagoa eskaintzeko, bereziki paziente gazteen kasuan, 3Dko irudiak eskaintzen baititu. Gainera, erosotasun handiagoa eskainiko die pazienteei, antsietate handia eragin ohi duten bestelako esplorazio osagarriak saihesten baititu.


Kontseilariak ekipamendua frogatu du. ( irudia handitu )

1.500 paziente berria urtean

Onkologia erradioterapikoa etengabe bilakaeran diharduen arloa da, aurrerapen teknologikoen begi-bistako inpaktuari esker. Bilakaera teknologiko honek tratamenduak sofistikatu eta emaitza klinikoak hobetzea ahalbidetu du, erradioterpiaren toxikotasuna murriztuz eta pazienteen erosotasuna areagotuz, tratamenduaren eraginkortasunaren mesedetan.

Herritarren zahartzearen ondorioz, erradioterapiaren beharra gero eta handiagoa izango da, datozen 20 urteotarako espero den minbiziaren intzidentziaren goranzko joeraren eraginez. Egungo kalkuluen arabera, pazienteen % 60 inguruk tratamendu erradioterapikoa beharko dute gaixotasunak dirauen bitartean, sendatzeko nahiz mina arintzeko, eta % 20-25 inguruk tratamendu erradioterapiko bat baino gehiago beharko dute eritasunaren bilakaeran zehar.

2017an, NOGeko Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzuak, Erradiofisika Zerbitzuarekin batera, kanpo erradioterapiako 1.600 tratamendu berri egin zituen, gehienak 3Dko plangintzarekin, baita intentsitate modulatuko erradioterapia zuten 342 tratamendu eta 145 tratamendu estereotaktiko ere.

Tratamendu mota horren barnean, NOGek Errioxako zein Euskal Autonomia Erkidegoko pazienteak ere artatzen ditu, dagozkien hitzarmenen bitartez.

2018an, jarduera dexente areagotu da eskakizun handieneko tratamendurik konplexuenetan, eta datozen urteotan igoera hori bere horretan mantentzea espero da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa