(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 207.000 euro emango dizkie laguntzetan adingabeak babesten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei ostirala, 2019.eko otsailak 1


Eskaerak aurkezteko epea gaur, otsailak 1, ostirala, zabaldu da eta martxoaren 7an amaituko da


Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak 207.767 euro emango dizkie laguntzetan haurrak eta haien eskubideak babesten aritzen diren hirugarren sektoreko irabazi-asmorik gabeko erakundeei 2019an prebentzio-programak finantzatzeko, banaka edo elkarlanean. Atzo, urtarrilak 31, osteguna, argitaratu zen deialdia NAOn.

Laguntzak eskatzeko epea gaur, otsailak 1, ostirala, zabaldu da eta martxoaren 7an, osteguna, amaituko da. Eskaerak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari zuzenduak. Eskatzaileek Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzaren erregistroetan ere aurkez ditzakete eskaerak, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren erregistroetako edozeinetan. Dokumentazioa Exekutiboarenak ez diren erregistro ofizialetan edo Correos-en bulegoetan aurkezten bada, erakunde eskatzaileek Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari jakinarazi behar diote, barrastia@navarra.es helbidera idatzita.

Kanpaina hiru talde zehatzi zuzenduta dago:

a) Abegi-familiak sentsibilizatzen, prestatzen eta laguntzen diharduten erakundeak (abegi-familien elkarteak).

b) Familia adoptatzaileak sentsibilizatzen, prestatzen eta laguntzen diharduten erakundeak (familia adoptatzaileen elkarteak).

c) Gizartea eta hezkuntza-arloa sentsibilizatzen, prestatzen eta laguntzen diharduten erakundeak (haurrekin eta nerabeekin jarduerak egitea aisialdian, adingabeekin komunitatean esku hartzea, etab.).

207.767 euro horietatik, 30.000 euro lehenengo taldearentzat izango dira; beste 30.000, bigarrenarentzat, eta gainerako 147.767 euroak, berriz, azkenekoarentzat.

Deialdi honek norgehiagokan parte hartzeko eredu bat ezartzen du; bertan, erakundeek proiektu bakarra aurkeztu ahal izango dute, aurten garatu beharrekoa. Halaber, urtean gehienez 15.000 euro jaso ahal izango dituzte programako, 2018an emandako zenbatekoa baino handiagoa (hots, 12.500 euro).

Diruz lagunduko diren programak gauzatzeko epea urtebetekoa izango da, eta 2019ko abenduaren 1a baino lehen amaitu behar dira.

Laguntzak eskatzeko baldintzak eta aurkeztutako erakundeen balorazioa

Erakunde eskatzaileek baldintza hauek bete behar dituzte: legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta bidezkoak diren erregistroetan inskribatuta egotea; diru-laguntza jasoko duen jarduera Nafarroako Foru Komunitatean egitea; irabazi-asmorik ez izatea; erakundearen xedea babesgabetasun-arriskuan dauden adingabeekin edo babesgabetasuna prebenitzearekin lotutako jardueren prestakuntza izatea; zerga-arloko betebeharrak egunean izatea; eta Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako gainerako debeku-egoeretan ez egotea.

Laguntzak emateko, alderdi hauek baloratuko dira: erakunde eskatzaileak (helburuak, aldez aurreko esperientzia, azpiegiturak eta kofinantzaketa), gehienez 15 punturekin; aurkeztutako programak (lanaren koherentzia, koordinazioa beste entitate batzuekin, erabiltzaileen partaidetza, etab.), 75 punturekin; eta erlazionatutako beste alderdi batzuk (proiektuaren eraginkortasuna aurreko urteetan eta berrikuntza-maila), gehienez 10 punturekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa