(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernua Nafarroako Memoria Historikoko Lekuak babesten hasi da ostirala, 2019.eko otsailak 1


Memoria Historikoaren arloko Koordinazioko Batzorde Teknikoak lehen zerrenda bat onartu du, eta zerrenda horretan beste leku batzuk sartzen joango dira


Instante de la reunión de este viernes.

Ostiral honetan egin den Batzordearen bileraren momentuetako bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Memoria Historikoaren arloko Koordinazioko Batzorde Teknikoaren bilera berri bat egin du gaur goizean, eta Nafarroako Memoriako zenbait Leku era horretan aitortzeko prozedurari hasiera eman zaio, espazio horiek babestu, kontserbatu, seinaleztatu eta hedatzeko lana egitearren.

Bilera Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria den Ana Ollok zuzendu du, eta honako hauek hartu dute parte: Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendari nagusia, Alvaro Baraibar; Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendaria, Josemi Gastón; Eloísa Ramírez (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Patxi Caspistegui (Nafarroako Unibertsitatea), Olga Alcega eta Ana Barrena (memoria-elkarteen ordezkari gisa), Martin Zabalza (Nafarroako Parlamentuaren ordezkari gisa) eta Iñaki Pradini (historia, auzitegiko medikuntza eta arkeologia arloekin zerikusia duten erakunde profesionalen ordezkaria).

Azken bilera urriaren 2an egin zuten, eta ordutik hona Memoria Historikoaren inguruan Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Memoriaren Institutuak bultzatutako eta egindako aurrerapenak ezagutu ahal izan ditu Batzordeak. Beste ekimen batzuen artean, Gorpuak hobitik ateratzeko 2019ko Planaren berri eman dute, Nafarroako Memoriaren Institutuak koordinatua memoria-elkarteekin edota lapurtutako haurtxoen inguruan emandako urratsen berri ere eman dute, arrazoi hori medio Memoria Historikoaren Legean aldaketa bat egin zen.

Memoriaren lekuak

Batzorde hau da Nafarroako Memoria Historikoko Lekuak aitortzeko eskumena duen organoa. Aurreko bilera batean, Batzordeak Memoriako Lekuen Behin-behineko Errolda onartu zuen, eta guztira 23 leku bildu ziren, 1936ko kolpe militarraren ondoren gertatutako Giza Eskubideen urraketekin edo biktimen memoria eta erreparazioarekin duten harreman ezberdinarengatik. Gaurko bileran, Batzordeak erabaki du ondorengo espazioak memoriako lehen leku bezala aitortzeko prozesuak abian jartzea:

1. Sartagudako Memoria Parkea. Parkea memoria-elkarteek eraiki zuten Sartagudako Udalaren lankidetzarekin, eta biktimen oroitzapenaren eta memoriaren ikur bilakatu da haren 10 urteko bizitzan.

2. Alfontso XII.aren edo San Cristobalen gotorlekua (Ezkaba). Frankismo garaiko errepresioaren ikurra da. Presondegian pertsona asko hil ziren, eta 800 bat presok ihes egin zuten 1938ko maiatzaren 22an.

3. Teileriako hobia (Elo). Nafarroako hobi arrunt handienetarikoa da, eta memoria aldarrikatzeko memoria-mugimendu garrantzitsua bultzatu du.

4. Valcarderako hobia (Cadreita). Halaber, hobi oso anitza. Han lurperatutako biktimak bigarren berbiktimazio baten xede izan ziren, 50eko hamarkadan Erorien Haranera eraman baitzituzten.

5. Otsaportilloko amildegia (Urbasa Mendilerroa). Amildegi horretan oraindik ez dakigu zenbat biktima bota zituzten. Hamaika pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu ahal izan dira, eta lekuak hainbat eraso jasan ditu.

6. Olabeko hobia. Orain arte ugariena (16 biktima), Ezkabako 1938ko iheseko pertsonak, eta Nafarroako mugak gainditzen ditu, penintsulako beste puntu batzuetako presoei eragitean.

7. Igaritik Bidankozerako errepidea. Frankismoaren erabileraren eszenatokirik esanguratsuena, presoak erabili zituztelako obra publikoak eraikitzeko.

8. Erreniegako Hilobien Memoriala. memoria-elkarteek sortua; 36ko biktimen memoriaren eta erreparazioaren lekurik sinbolikoenetarikoa da.

9. GR-225, Ezkabako ihesaren ibilbidea (San Kristobaleko presondegitik Urepeleraino). Nafarroako Gobernuak elkarteekin eta herritarrekin elkarlanean bultzaturiko mendiko ibilbidea da, Ezkabako presoen urratsak jarraitzen dituena Frantziara ihes egiteko ahaleginean.

10. Emakumearen errepresioaren memoriaren eskultura (Azkoien). Kolpe militarraren ondoren eta diktadura frankistan zehar emakumeak jasandako errepresioa sinbolizatzen duen obra da.

Lekuen hautapen hau frankismoaren errepresioaren errealitate ezberdinak kontuan hartu nahi izan dituen lehen urrats bat da, Nafarroako Memoria Historikoko Lekuak babesteko, kontserbatzeko, seinaleztatzeko eta hedatzeko lanean hasteko unean. Ekimen horren helburua da leku horiek ez ezik, pixkanaka sartzen joango diren beste leku batzuek ere memoriaren eta bake eta bizikidetza balioen transmisioaren espazio bilakatzea, gertatutakoa gogoratu eta gertaera haiek berriro ez daitezen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa