(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezeguneak klima aldaketaren eraginei aurre egiteko ezinbestekoak dira eta hala Nafarroak bat egin du Munduko Hezeguneen Egunaren ospakizunarekin ostirala, 2019.eko otsailak 1


Foru Erkidegoak bereziki babestutako sei ditu eta horietako bik, Las Cañas eta Pitillasek, nazioarteko garrantzia dute


Las Cañas urmaela, Vianan. ( irudia handitu )

Larunbat honetan, hilak 2, Munduko Hezeguneen Eguna ospatuko da eta 2019an ekosistema hauek klima aldaketari aurre egiteko duten garrantzia azpimarratuko da. Zehazki, muturreko fenomemo metereologikoen aurrean babesteko duten ahalmena gogoraraziko da, uholdeak gutxituz, lehorteak leunduz edota karbonoa era naturalean bilduz.

Eremu horretan, Foru Erkidegoa hezeguneetan aberatsa izanik jai egun honekin bat egin nahi izan du Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa Departamentuak, Nafarroak balio handiko hogeinaka ekosistema dituela kontuan hartuz, horietarko sei Natura 2000 sarearen baitan Babes Bereziko Eremu (BBE) izanik eta bi, Nazioarteko Garrantzizko Hezeguneak izaki.

Zehazki, Zarrakasteluko ‘Dos Reinosko Aintzira’, Tafallako ‘Juncaleko aintzira’, Tutera eta Cascante arteko ‘Pulguerko urmaela’ eta Villafrancako ‘Escuderako Putzua’. Nabarmenenak berriz eta Namsar, Nazioarteko Garrantzia duten Hezeguneak, Pitillaseko urmaela eta Vianako Las Cañas urtegia. Guztiek erabilera eta kudeaketarako plana dute.


Koartzatso txikia. ( irudia handitu )

Ura bildu eta karbonoa xurgatzen duten aliatu naturalak

Munduko Hezeguneen Eguna otsailaren 2an ospatu ohi da Iraneko Ramsar hirian, 1971n Hezeguneen konbentzioaren baitan, hezeguneen erabilera arrazionala eta mantentzea jaso zuen gobernu artean sinatutako akordioa oinarritzat hartuz. Aurten, egunak “Hezeguneak eta aldaketa klimatikoa” ditu ardatz eta “Klima aldaketaren aurrean ez gaude ahul” lemapean, hezeguneak eragin horiei aurre egiteko dituzten ezaugarri naturalak azpimarratzea da xedea.

Zehazki, hezegune kontinentalak, ureztatze lurrek, ibai, laku eta urtegiek uholdeak gutxitzen dituzte eta lehorteak arindu, ura belakiek bezela xurgatuz eta ura bildu eta askatuz, lehorteak berandutuz.

Hezeguneek karbonoa modu naturalean xurgatu eta biltzen dute, izan ere zohikaztegi, mangladi eta uretako larreek lurrak karbonoa xurgatzeko dituen baliabide onenak dira, gainera, kantitate handiak batzen dituzte. Zohikaztiegiek zehazki, lurreko karbono guztiaren %30a biltzen dute, munduko baso guztiek jasotzen dutenaren bikoitza.

Bestalde, kostako hezeguneek muturreko fenomeno metereologikoen aurrean babesten dute, izan ere itsasoko padura, mangladi, itsasoko larre, koralezko arrezifeek indargetzaile moduan lan egiten dute, olatuen indarra gutxitzen dute, marea bortitzak eta tsunamiak murriztuz eta fenomeno horiek eragin ditzaketen kalteak %60an murriztuz.

Nafarroan babestutako hezeguneen inguruko informazio guztia Naturgune sarearen webgunean kontsulta daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa