(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 13,5 milioi euro jarriko ditu nekazaritza-ustiapenen modernizazioa eta belaunaldi-aldaketa finantzatzeko astelehena, 2019.eko otsailak 4


10 milioi jarriko dituzte ustiapenetan inbertsioak egiteko eta 3,5 milioi sektorean gazteak sartzeko


Elizalde kontseilaria eta zuzendari nagusia, prentsaurrekoan zehar.

Nafarroako Gobernuak 13,5 milioi euro jarriko ditu lurraldeko nekazaritza-ustiapenetan inbertsioak egiteko eta gazteak lehen sektorean sartzeko, nekazaritza-sektorea modernizatzea eta belaunaldi-aldaketa lortzearren. Laguntzak Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programan sartzen dira, 2018ko deialdiari dagozkio, eta Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsak (FEADER) batera finantzatzen ditu.

Foru Exekutiboak 10 milioi euro jarriko ditu nekazaritza-ustiapenetan inbertsioak egiteko, eta horietatik 8 ustiapenak modernizatzeko eta beste 2 milioi Nafarroako Kanalaren eremuan ureztatze-ekipamendurako izango dira, gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratutako ebazpen banatan jasotzen den moduan. Gainera, horiei gehitu behar zaizkie nekazari gazteak finkatzeko 3,5 milioi euro (NAO, urtarrilak 24). Laguntzak Gobernuak 2018ko uztailaren 25ean hartutako erabakiaren barnean sartzen dira; erabaki horren bitartez, zuzendari nagusiari baimena eman zioten 13,5 milioi euroko hainbat urtetarako gastua egiteko.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilaria den Isabel Elizaldek eta Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi Ignacio Gilek neurri horien berri eman dute prentsaurrekoan.

Elizaldek ondorengoa adierazi du: “aurrekontu-ahalegin hau bat dator Nafarroako Gobernuaren politikako lehentasunezko ardatz batekin; alegia, nekazaritza-sektorea modernizatzea eta gaztetzea. 2015eko deialdiarekin, eta 2012an eta 2014an deialdirik egin ez zenez, agerian geratu zen sektorean erritmo inbertsiogilea berreskuratzeko eta gazteak finkatzeko zegoen beharra”.

Kontseilariak belaunaldi-aldaketaren helburuak azpimarratu ditu. “Gure ustez, deialdi honekin beste 92 gazte sartu ahal izango dira. Esan dezakegu helburua bete dela, eta sektorean lanean hasi nahi duten eta baldintzak betetzen dituzten gazte guztiek laguntza izango dute”.

Emakumeei dagokienez, Landa Garapeneko titularrak adierazi du “ratioa nahiko altua dela beste komunitate batzuekin alderatuta. Emakumeak gehiago hasten dira abeltzaintzan lanean, eta kopurua handiagoa da Ipar-mendebaldeko eta Pirinioetako nekazaritza-eskualdeetan”.

814 espediente

Elizaldek adierazi du legegintzaldi honetan nekazaritza-ustiapenak modernizatzeko finantzaketa ere handiagoa izango dela; hau da, urteko 10 milioi euro. Beraz, 2015etik hona %40 gehitu da. “Azken hiru deialditan, 8 milioi euro jarri ditugu ustiapenetarako eta 2 Nafarroako Kanaleko eremuko ureztatze ekipamendurako”, azpimarratu du.

Legegintzaldi honetan zehar, Nafarroako Gobernuak sektorearen eskura jarritako 36 milioi eurori esker, Nafarroako nekazaritzan 100 milioi eurotik gorako inbertsio pribatua aktibatu da.

Kontseilariaren hitzetan, “gaur onartutako deialdiarekin, 814 bat espediente artatzera iritsiko gara. 135 (2015), 241(2016), 213 (2017) eta 225 bat deialdi honetan", adierazi du.

8 milioi nekazaritza-ustiapenetan inbertsioak egiteko

Eskaerak aurkezteko epea 90 egunekoa izango da NAOn argitaratzen denetik aurrera, eta laguntza 2020ko ekitaldian ordainduko da. Laguntzaren zenbatekoa oro har %30 eta nekazari gazteen kasuan %40 artekoa izango da; hots, gehienez 300.000 euro deialdi bakoitzeko. Inbertsioak gauzatzeko epea 2020ko irailaren 15era bitartekoa izango da, eta azaroaren 1era bitarte luzatu ahal izango da.

Horrez gain, gehienez lagundu daitekeen inbertsio-bolumena 100.000 eurokoa izango da ustiapenaren Urteko Lan Unitate (ULU) bakoitzeko, 800.000 euroko mugarekin programazioaren denboraldi osoan.

Laguntzei esker, ondasun higiezinak eskuratu edo eraiki ahal izango dira, labore iraunkorrak ezarri edo berregituratu, nekazaritzako makineria eta zama-ibilgailuak edo garraiorako ibilgailuak erosi. Modu berean, laguntza eman da produktuak egokitzeko, merkaturatzeko eta eraldatzeko ekipoetan inbertsioak egiteko, ustiapenaren jardueraren ingurumen-inpaktua murrizten edo horien energia-eraginkortasuna gehitzen duten instalazioetarako edota lursailak erosteko, plan bakoitzaren barruko inbertsioen zenbateko osoaren %10era bitarte gehienez.

Berrikuntzak

Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia den Ignacio Gilek deialdiaren berrikuntzen berri eman du. Hain zuzen ere, gehienez %20 laguntza izango da abeltzaintza intentsiboko ustiapenetarako, “izan ere, instalazio horietan egiten diren inbertsioek aurrekontuaren funtsezko zati bat hartzen dute, eta inbertsio-unitate bakoitzeko sortutako enplegu-ratioa baxua da”. Helburua da laguntzak ahalik eta ustiapen gehienek eskuratzea.

Bestalde, lehentasuna emango zaie natura aldetik zailtasun handiagoak dituzten zonetan kokatutako ustiapenei: 20 puntu izango dituzte goi mendietako zonetakoek, 16 mendiko zonetakoek eta 12 muga natural espezifikoko zonetan kokatutako ustiapenek.

Gainera, ustiapen-sistema iraunkorren irizpideari erreparatuta, erlezaintza sartu da abeltzaintza-sistema estentsibokoen edo bertako arrazetan oinarritutakoen baremo berarekin.

2 milioi euro ureztatze-mailako inbertsioetarako, Nafarroako Kanalaren eremuan

Laguntzaren helburua da Nafarroako Kanalaren jarduera-eremuan, partzelako ureztatze-ekipamenduak modernizatzea edo instalatzea. Diru-laguntza lagungarri bera eta aurreko gehienekoak eta gutxienekoak izango ditu.

Gazteak finkatzeko laguntzak

3,5 milioi euroko laguntza izango da. Urtarrilaren 24tik hasita, onuradunek bi hilabeteko epean aurkeztu behar dute eskaera. Laguntzaren %50a 2020ko ekitaldian ordainduko da eta beste %50a 2021eko ekitaldian. Enpresa-plana 2021eko azaroaren 1ean gauzatuta egongo da. Modu horretan, 92 profesional sartu ahal izango dira nekazaritza-sektorean. Laguntzen barnean, 37.276 euroko hobaria emango da bi ordainketa berdinetan. Laguntza eskuratzeko aukera izango dute Nekazaritzako Ustiapenen Erregistroan inskribatuta dauden 18 eta 40 urte arteko pertsonek.

Deialdi honetan bi aldaketa nabarmendu behar dira. Alde batetik, lehentasuna emango zaie zailtasun natural handiagoko zonetan kokatutako ustiapenei. Eta bestetik, trebakuntza profesionala egiaztatu ahal izango da, INTIAren ikastaro espezifikoez gain, Europako beste eskualde batzuetako erakunde homologatuek emandako ikastaroen bitartez.

Baremoa igoko da titularra emakumea den lehen instalazioen kasuan. Halaber, derrigorrezko tutoretza-sistema egoten jarraituko da. Horren bitartez, Departamentuak tutore bat izendatuko du gazteari finkatzeko prozesuan laguntzeko. %40ko igoera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa