(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak 950.000 euroko diru-laguntzen deialdia egin du, “koordainketa farmazeutikoa” finantzatzeko astelehena, 2019.eko otsailak 4


2018an, Gobernuak 462.594 euro baino zertxobait gehiago itzuli zituen, eta 3.034 pertsona izan dira onuradunak.


Nafarroako Gobernuak Servicio Navarro de Salud-Osasunbideko (SNS-O) langileek agindutako eta finantzaketa publikoari atxikitako tratamendu medikoak errazteko diru-laguntzetarako deialdia ireki du. Edizio honetarako  950.000 euroko ekarpena egingo da. Pasadan urteko deialdian 462.594 euro baino gehiago itzuli zituen eta 3.034 pertsona izan ziren onuradunak.

Deialdiaren onuradunak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Lehenbizi, Osasun Txartel Indibidualaren titularrak eta Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea berme-emailetzat eta 18.000 eurotik beherako errenta duten Gizarte Segurantzan pentsiodun edo asegurudun aktiboak direnak eta 18.000 euro/urtero baino errenta txikiagoa deklaratzen duten jardunekoak. Eta, horien atzetik, MUFACE, MUGEJU eta ISFAS mutualitateetan aktibo dauden eta beste baldintza guztiak betetzen dituztenak, betiere aurrekontuan kreditu nahikoa badago hasierako onuradunen txostenak ebatzi eta gero.

Beraz, 6.000 euroko urteko errenta gainditzen ez duten onuradunek sendagaiak eta osasun-produktuak ordaintzeko hilero ordaindutakoaren aldea + 2,6 euroko diru-laguntza jasoko dute. Eta beste onuradunek, 6.001 eta 18.000 euro arteko errentak dituztenek, alegia, hilero ordaindutakoaren aldea + 8,3 euroko diru-laguntza jasoko dute.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko irailaren 30ean amaitzen da. Interesatuek eskaerak aurkez ditzakete internet bidez, SNS-O osasun-zentroetan edo SNS-Oren Prestazio Farmazeutikoko Kudeaketa Zerbitzuan eta legeak aurreikusitako beste edozein eratan.

Tratamenduak uztea ekiditea

16/2012 Errege Dekretu- Legearen bidez Osasunbidearen jasangarritasuna bermatzeko premiazko neurri gisa ezarri zen koordainketa-sistema, finantzaketa publikoari lotutako sendagaien kostua agindutako tratamendu medikoa betetzeko oztopo bat izan ez dadin, pertsona ahulenentzat. Horregatik, zenbait alderdi aintzat hartzen ditu, errenta-maila eta jardunekoa edo pentsioduna izatea esaterako, eta zenbait talde koordainketatik kanpo uzten ditu.

Diru-laguntzak internet bidez eska daitezke, ayudasmedicamentos.navarra.es eta botiketarakolaguntzak.nafarroa.eus helbideetan. Bai batek eta bai besteak jarraibideak eta lotura zuzena dituzte Nafarroako Gobernuaren Izapideetarako on-line Katalogora. Administrazio-langileak dituzten osasun-zentro eta -kontsultategietan eta Iruñeko Conde Oliveto Osasun Zentroko Prestazio Farmazeutikoko Kudeaketa Zerbitzuan (Bakearen plaza z/g, 4. solairua) ere zuzenean egin daiteke eskaera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa