(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa, aukeren lurraldea turismo arloko enpresentzat, Ekonomiaren Garapenari buruzko Ostiraletan astelehena, 2019.eko otsailak 4


Hitzaldi zikloaren aztergaia Foru Erkidegoan turismoaren sektorerako merkatu nitxoak sortzea izango da


Hitzaldi zikloaren ostiraleko hurrengo saioan Ekonomiaren Garapenari buruzko Ostiralean, turismo arloko enpresek Nafarroan izango dituzten negozio-aukera berriak aztertuko dira.

Saioa ohiko ordu eta tokian egingo da: Otsailaren 8an, 12:00etan, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Sarrera doakoa izango da, betiere izena aldez aurretik eman bada esteka honen bitartez.

Jardunaldiaren xede nagusia izango da Nafarroako turismoari lurralde osoan eta urteko aldi guztietan jarduera gauzatzea eta turista bakoitzeko batez besteko gastua handia izatea ahalbidetuko dizkioten segmentu berrien garapena aztertzea. Horixe da Nafarroako Gobernuaren erronka. Izan ere, beraren helburua turismoa nabarmen handitzea eta, bereziki, turismoaren kalitatea hobetzea da.

Saioan, Espainiako barnealdeko hiri-turismoa areagotuko denari eta eguzki- nahiz hondartza-oporrek apur bat behera egingo dutenari buruzko datuen ondorioak aterako dira. Alderdi horri dagokionez, asteburuetan datozen turisten kopurua edo ihesalditxoak 2018-2025 aldirako Turismoko Plan Estrategikoan daude jasota, eta Behatoki Turistikoak azterketa bat abiarazi du Iruñeko eta Tuterako turisten mugigarritasuna aztertzeko, betiere geolokalizazioari buruzko datuak erabiliz.

Egitaraua

Jardunaldiaren hasieran, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak, Maitena Ezkutarik, Behatoki Turistikoak egindako 2018ko balantzea aurkeztuko du.

Jarraian, José Luis Zoredak, Exceltur-eko lehendakariorde exekutiboak, enpresaren 2018ko balantzea aurkeztuko du, bai eta balantze hori antolatzeari buruzko 2019ko asmoak ere. Exceltur irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Turismo alorreko balio-kate osoaren barneko enpresarik nagusienek osatzen dute elkarte hori, eta haien helburu nagusien artean, aipatzekoa da Espainiako turismo jardueraren lehiakortasuna, errentagarritasuna eta jasangarritasuna sustatzea.

Azkenik, merkatu nitxo sendoenetako bat aztertuko da, alegia, City break delakoa, edo, beste modu batera esanda, Nafarroan egindako ihesalditxoak. Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusian diharduen Itziar Larrazak Iruñeko eta Tuterako mugigarritasunari lotutako emaitzak aurkeztuko ditu. Nagore Espinosak, In2destination-en diharduenak, turismo merkatuaren aukera-segmentu hori landuko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa