(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Emakume nafarrek gaztelaniaz idatzitako gaur egungo poesiaren gakoak bildu dira liburu batean astelehena, 2019.eko otsailak 4


Egileak, Isabel Logroñok, 17 idazle garaikideren lana aztertzen du, idazle horiek lotura bat baitute: demokraziaren hasiera Espainian


Isabel Logroño eta Dori López Jurío, liburuaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

2018aren amaieran Exekutiboak argitaratu zuen liburu batek gaztelaniaz idatzitako gaur egungo poesiaren gakoak aztertzen ditu, 17 poeta nafarren lanean oinarrituta. Egileak, Isabel Logroñok, azken 40 urteotan emakume horiek sortutako poesiaren zati bat biltzen du 500 orrialdetan baino gehiagotan. Nahiz eta belaunaldi desberdinetakoak izan, guztiek lotura bat dute: demokraziaren hasiera.

Búsqueda de identidad. Poesía en castellano escrita por mujeres en Navarra (1975-2017) gaur aurkeztu dute Kulturako zuzendari nagusi Dori López Juríok eta egileak berak, eta 400 aleko tirada izan du. Egilearen arabera, «gero eta emakume gehiago agertzen dira literaturako askotariko generoetan (narratiba, lirika, antzerkigintza, didaktika, etab.) lurralde nazional osoan»; eta horregatik da interesgarria proiektua. Dioenez, «haiei esker, haustura eta, aldi berean, jarraitutasuna ikus dezakegu, bai formari, bai edukiari begiratuta; emakume horiek pentsamolde-aldaketa adierazten digute, eta, aldi berean, konstantzia erakusten dute nortasuna eta kontzientzia bilatzen eta bizitzaren eta munduaren errealitatea salatzen».

Hiru zatitan banatzen da liburua: lehenengoan, poesiaren testuingurua azaltzen da, bai nazioan, bai autonomia-erkidegoan; bigarrenean, liburuko poeta bakoitzaren biobibliografia aztertzen da; eta hirugarrenean, egileen arteko harremanak eta loturak ezartzen dira, hainbat alderditan oinarrituta (esaterako, gaiak, hizkera eta estiloa, bertsogintza eta pertzepzio-kontuak, presentzia, eragina eta motibazioak).

Eranskinean, Nafarroan jaio ez baina Nafarroan bizi diren hiru poeta aztertzen dira. Isabel Blanco Ollero, Fátima Frutos Moreira eta Ana Jaka García.

20 euroko salmenta-prezioa du argitalpenak.

Egilea

Isabel Logroño Carrascosa Filologia Hispanikoan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da. Gaur egun, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko irakaslea da, eta Gaztelaniako eta Literaturako eskolak ematen ditu. Horretaz gain, ikertzailea ere bada unibertsitatean, eta emakumeek idatzitako poesia ezagutarazten jardun du bere ibilbidearen zatirik handienean.

2017an, Poesía femenina actual de Navarra en castellano (1975-2015) doktore-tesia defendatu zuen, eta hartan oinarrituta idatzi du liburua; bertan, demokraziaren hasieratik egon diren poeta nafar nagusien ibilbide biobibliografikoa biltzen du, baita nazioko emakumeen ekoizpen poetikoarekin izan duten erlazioa ere.

Horretaz gain, poeta berberen antologia bat ere badago eskuragarri, 2018ko otsailean Torremozas argitaletxeak argitaratua: Poesía femenina actual de Navarra en castellano. Antología poética. Selección de la Dra. Isabel Logroño Carrascosa.

Kontakizun laburren eta poemen egile gisa, 2012ko abenduan, gaztelaniazko poesiako lehenengo saria irabazi zuen Berriobeitiko Udaleko IV. Literatura Lehiaketan. Hari esker, aurkeztutako obra paperean aurkeztu ahal izan zuen, Erotismo petulante , gortesauen ikuspegitik azalaren eta arimaren misterioak aztertzen dituen poema-liburu erotiko-metafisikoa.

Halaber, urte bereko abenduan, poesiako lehenengo saria lortu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutakoSormen Sarien Lehiaketan.

Beste sari batzuk ere lortu ditu kontakizun laburren eta poemen egile gisa: bigarren saria «Residencia de mayores Campiña de Viñuelas» kontakizun laburren I. Lehiaketa Nazionalean, Lo que quieras ver lanarengatik (2017); aipamen berezia Premio Miguel Gutiérrez García poesia gaztearen II. Lehiaketa Nazionalean, Epidermis . Poema en la piel lanarengatik (2012); eta lehenengo saria «Harvey Milk» kontakizun laburren Nazioarteko I. Lehiaketan, El Máscara lanarengatik (2011).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa