(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa da langabezia gehien jaitsi den komunitatea, % 8,4 behera urtebetez astelehena, 2019.eko otsailak 4


Gizarte Segurantzako afiliazioa % 3,16 igo da 2018an, Estatuan izandako % 2,94ko batez besteko gorakadaren aldean


Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NL-NEZ) agentzietan 33.579 langabe erregistratuta zeuden urtarrilean.

Langabeziak gora badu ere, eta igoera hori berez negatiboa dela kontuan harturik, datuek argi utzi dute gorakada aurreko urteetakoa baino dexente txikiagoa eta krisia hasi aurreko urteetan izandakoak baino are txikiagoa izan dela.

Adierazi izan denez, urtaroen araberako ohiko joerak bultzatuta, langabeziak gora egin ohi du urtarrilean. Egia esanda, urteko lehen hilabetean islatzen da ongien urtaroen arabera joera horren eragina, bereziki eragin negatiboa. Normalean, hauxe izaten da sasoirik txarrena langabeziaren hilabeteko hazkundeari dagokionez, eta ziklo ekonomikoa zeinahi dela gertatu ohi da. Oraingo helburua, beraz, 2019ko urtarrilean gertaturikoa aurreko urteetako urtarrileko datuekin erkatzea da, datuak dagokien neurrian baloratu ahal izateko.

Konparazio horretik ondoriozta daitekeenez, langabeziaren hilabeteko igoera albiste txarra izanda ere, igoera horri eutsi dion joera edo testuingurua aldekoak izan dira, oro har. Horrela, aurreko urteetan gertaturiko aldakuntzen arteko konparazioa eginik, hauxe izan da azken hamalau urteotako hileko igoerarik txikiena. Hiletik hilerako hazkundea % 2,2koa izan da (737 langabe gehiagokoa), baina 2016ko urtarrilean izandako hileko igoera % 4,6koa izan zen (1.970 langabe gehiagokoa), 2017an % 3koa (1.197) eta 2018ko urtarrilean % 2,6koa (925). Areago, krisiaren aurreko urteak arakatuz gero, 2006 eta 2007ko hazkundeak ere handiagoak izan ziren: % 5,2koa (1.156 langabe gehiagokoa) eta % 6,9koa (1.449 gehiagokoa), hurrenez hurren.

Bestetik, alderdi arras positibotzat nabarmendu behar da langabeziak urtetik urtera izandako jaitsiera handia, % 8,4koa, urtebeteko epean 3.078 langabe gutxiago daudela esan nahi baitu.

Ildo horretan gogoratu behar da Nafarroako langabezia-kotarik handiena 2013ko otsailean izan zela, 56.524 langaberekin. Harez geroztik, guztizko jaitsiera % 40,6koa izan da, 22.945 langabe gutxiago erregistratuta daudelarik.

Bestalde, Estatuaren hileko igoera handixeagoa izan da, % 2,61ekoa. Gainera, urtetik urterako kopuruetan, langabeziaren jaitsiera dexente zorrotzagoa izan da Nafarroan, -% 8,4koa, Estatuan izandako -% 5,5eko beherakadaren aldean.

Bilakaera honi esker, Nafarroa da langabeziaren urtebeteko jaitsierarik handiena izan duen autonomia erakidea. Hortaz, jaitsiera hori gure inguruko autonomia erakidegoetakoa baino handiagoa izan da (Aragoian jaitsiera % 4,2koa izan da, % 5,9koa Euskadin eta % 6,55ekoa Errioxan).

Bereziki garrantzitsua da langabeziagatiko estatuko babes-sistemaren estaldura. Aurkeztutako azken datuek garbi erakusten dute estatuko sistemak mugak dituela, nahiz eta hobekuntzaren bat izan den estaldura emateko prozeduran. Azken datuaren arabera (abendua), langabeziagatiko estaldura-tasa % 52,01ekoa izan da. Bestela esanda: azarokoa baino 1,5 puntu handiagoa da, eta duela urtebetekoa baino 2,5 puntu handiagoa.

Laburbilduz, estaldurak zertxobait gora egin duen arren, langabeen erdiek baino gehiagok (hain zuzen ere, % 52,2) oraindik ez dute estaldurarik sistema horretan. Hortaz, langabe guztiak kontuan hartuta, Nafarroan estaldurarik ez duten langabeak 17.142 dira.

Bestetik, Estatuan, estaldura-tasa % 60,4ra igo da; hau da, 8,4 puntu handiagoa da.

Gizarte Segurantzako afiliazioa eta kontratazioa

Urteko lehen hilabetean ohikoa denez, langabezia igotzearekin batera, afiliazioak behera egiten du. Urtarrila kontrakoa izaten da zentzu horretan.

Datuei erreparatuta, Nafarroan Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonen kopurua batez beste 280.133 lagunekoa izan da urtarrilean; beraz, aurreko hilabetean baino 2.509 gutxiago, baina duela urtebete baino 8.571 gehiago. Igoera horiek ehunekoetan -% 0,89ko jaitsiera erakusten dute hilabetean eta % 3,16ko urteko hazkundea.

Estatuaren aldean, afiliazioaren hileko jaitsiera txikiagoa izan da Nafarroan, eta aldi berean, lanaren urteko sorkuntza handiagoa izan du, izan ere, Estatuan izandako aldakuntzak hileko -% 1,08koa eta urteko % 2,94koa izan dira.

Erregistratutako langabeziaren kasuan bezala, urtarrileko datua, afiliazioaren jaitsiera negatiboaren barnean, azken hamalau urteotan lortutako urteko lehen hilabeteko daturik onena da. Hau da, 2006-2019ko epealdiari dagokion azterturiko serie osoan, geroztik urtarrilean izandako igoerarik txikiena da.

Bestetik argi utzi behar da, gure inguruko autonomia-erkidegoen konparatuta, Nafarroako afiliazioaren hazkundea handiagoa izan dela, % 3,16koa. Horrela, Aragoin igoera % 2,21eko izan da, Euskadin % 1,88koa eta Errioxan afiliazioaren urteko gorakada % 2,41ekoa izan da.

Kontratazio-kopuruei dagokienez, baita ere positiboa da kontratazioak izandako igoera esanguratsua. Modu horretan, lantokia Foru komunitatean duten 33.655 kontratu erregistratu dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuan-Nafar Lansaren, 2019ko urtarrilean zehar. Beraz, aurreko hilabetean (2018ko abenduan) baino 7.395 kontratu gehiago egin dira, hilabetean % 28,2 gehitu dira. Gainera, urteko kopuruari erreparatuta, kontratu-kopurua % 7,7 gehitu da; hau da, 2018ko urtarrilean baino 2.403 kontratu gehiago egin dira. Kontuan hartu behar da urte horretan kontratazio-mailan kopuru historikoa lortu zela.

Orobat, azpimarratu beharreko beste elementu positiboa da hilabetean kontratu mugagabe gehiago egin direla aldi baterakoak baino. Lan-kontratu mugagabeen kopurua hilabetean % 39,3 igo da; aldi baterako kontratuak, aldiz, % 27,4 igo dira.

Aldaketa horiek medio, kontratazio mugagabearen pisua egindako kontratazioaren %7,1 ingurukoa da.

Bestetik, kontuan izan behar da 2018an ez zela bakarrik igo guztizko kontratazioa, izan ere, kontratazio mugagabeari buruzko datuek ere goranzko joera handiagoa izan dute, aldi bateko kontratuena baino are handiagoa. Hartara, kontratatu mugagabeek % 19,4 gora egin dute 2018an, eta aldi bateko kontratuen jaitsiera % 2,7koa izan da.

Gainera, aldi bateko kontratuei buruzko datu metatuen arabera, aldi bateko kontratazioaren iraupena hobetu da. Hartara, urtetik urterako aldakuntzari erreparatuta, se hilabetetik gorako aldi bateko kontratuen kopurua % 7,4 igo da 2018an, eta astebetetik beherako iraupena dutenek % 0,8 egin dute behera. Nolanahi ere, alderdi negatibo gisa, kontratazio horrek oraindik duen pisu nabarmena aipatu behar da, kontratazioan dagoen “malgutasun” handiaren seinale.

Horren harira, 2019ko erregistratutako kontratuen iraupenari dagokionez, aldi bateko kontratuen % 43k astebete edo gutxiegoko iraupena dute; % 31,6k ez dute iraupen zehatzik; % 12,1 hilabete bat eta sei hilabete bitarteko aldi bateko kontratuak dira; % 10,9 hilabeteko astebetetik gorako kotratuak, eta gainerako % 2,4 sei hilabete edo gehiagoko aldi bateko kontratuak dira.

Langabeziari buruzko datuen banakapena

Enplegu Agentzien eta hileko datuen arabera, langabeziak gora egin du Agentzia guztietan, Lodosakoan izan ezik, % 1 jaitsi baita.

Hilabeteko igoerak hauek izan dira: Doneztebe (% 13), Agoitz (% 5,5), Tafalla (% 3,8), Tutera (% 2,8), Lizarra (% 2,8), Iruñeko agentziak (% 1,6) eta Altsasu (% 0,5).

Urteko aldakuntzari dagokionez, langabezia bulego guztietan jaitsi da: Iruñeko agentzietan (% -9,5), Agoitzen (-% 8,5), Tuteran (-% 8,4), Donezteben (-% 6,3), Lizarran (-% 6,3), Altsasun (-% 5,4), Lodosan (-% 5,0) eta Tafallan (-% 4,0).

Langabeziaren ezaugarriak kontuan hartuta, sexuaren arabera, 19.783 langabe emakumezkoak izan dira, hileko kopurua % 4,8 igota (908 emakume gehiago) eta 13.796 langabe gizonezkoak izan dira; hau da, % 1,2 gutxiago (171 gizonezko langabe gutxiago). Beraz, hilean batik bat emakumeak izan dira langabeziaren igoeraren protagonista, ohiko gorabehera izanik urtearen lehen hilabetean.

Bestalde, urteko aldakuntza generoaren ikuspegitik aztertuta, krisiaren urterik latzenen ondoren, non banaketa antzekoa izan baitzen ("beheranzko berdintasuna"), orain berriro ere modu desorekatuagoan dago banatuta langabezia. Gizonezko langabeen kopurua % 10,9 jaitsi da urtean; emakumezkoen kasuan, berriz, jaitsiera txikiagoa izan da, % 6,6. Modu horretan, gaur egun, emakume langabeen kopurua langabezia osoarenarekin alderatuta % 58,9koa da; 2009aren bukaera aldera, aldiz, % 49koa izatera iritsi zen.

Adin-taldeen arabera, hilean 114 gazte gehiago geratu dira langabezian; hots, % 4 gehiago. Bestalde, 25 eta 34 urte arteko langabeei dagokienez, hilabetean % 3,6 gehitu dira (219 gehiago); 35 eta 44 urte arteko langabeak % 0,4 gehitu dira (34 gehiago); 45 eta 54 urte arteko langabeei dagokienez, % 2,3 gehitu dira (hilabetean 182 pertsona gehiago). Azkenik, 55 urtetik gorakoen taldeak hilabetean % 2,4 gora egin du (188 langabe gehiago hilabetean).

Modu horretan, 25 urtetik beherako langabeak 2.961 lagun dira (kopuru osoaren % 8,8), 25 eta 34 urte arteko langabeak langabezia osoaren % 19ra iristen dira (6.375), 35 eta 44 urte arteko langabeak % 24,2 dira (8.132) eta 45 eta 54 urte arteko langabeak % 24,1 (8.106 pertsona). Azkenik, 55 urteko edo gehiagoko langabeak % 23,8ra iristen dira; hots, 8.005 pertsona.

Urteko aldakuntzari dagokionez, gazte langabeen kopuruak izan du jaitsierarik handiena, % 13,5ekoa; 25 eta 34 urtekoen artean, % 7,9 jaitsi da langabezia; eta 35 eta 44 urte arteko langabeen urteko jaitsiera % 9,9koa izan da. 45 eta 54 urte arteko langabeen kopuruak, berriz, % 8,2 egin du behera urtebetean; eta 55 urtetik gorakoen artean, % 5,3 jaitsi da.

Ikasketa-mailari dagokionez, oinarrizko hekzuntza mailak nagusi dira oraindik langabezia kopuruetan; hartara, hamar langabetatik zazpik ez dute Bigarren Hezkuntzako lehen etapatik gorako prestakuntzarik; hau da, langabe guztien % 70ek (23.653). Unibertsitate-ikasketak dituztenen langabezia-tasa, berriz, % 9,8koa da (3.282 pertsona). Unibertsitate-ikasketak dituzten biztanleei dagokienez, adierazgarria da hamarretatik zazpik emakumeak izaten jarraitzen dutela (% 70,1).

Horren harira gaineratu behar da, 25 urtetik beherako gazte langabeen ikasketa maila kontuan harturik, % 7,1ek oinarrizko ikasketak ditu, % 61,5ek Bigarren Hezkuntzako ikasketak, % 6,1ek Batxilergoko ikasketak, % 7,8k Gradu Ertaineko Lan Heziketa, % 7,2k Goi Graduko LHko ikasketak eta % 10,3k unibertsitateko ikasketak.

Bestalde, langabeen nazionalitatearen arabera, Nafarroako ia hamar langabetatik bik atzerriko nazionalitatea dute; hots, 6.444 pertsonak. Hilabeteko eta urteko aldakuntzei dagokienez, langabezia % 3,2 gehitu da atzerritarren artean abenduaz geroztik, hots, igoera osoa baino puntu bat gehiago, eta urtetik urterako jaitsiera % 6,6koa izan da. Kasu honetan, jaitsiera osoa (% 8,4) baino txikiagoa izan da.

Iraupen luzeko langabeziari erreparatuta, urtebetetik gora lanik gabe 12.162 lagun daude; hau da, langabezia osoaren % 36,3. Alderdi positibo bezala adierazi behar da urteko jaitsiera langabezia osoaren jaitsiera baino handiagoa izan dela, %11,3koa aipaturiko % 8,4ko jaitsieraren aldean. Hilabeteka, arinki gehitu da, % 0,6, langabezia osoa % 2,2 gehitu den bitartean.

Azkenik, sektore ekonomikoen arabera, langabeziak gora egin du lehen sektorean eta zerbitzu sektorean, eta behera egin du industrian eta eraikuntzan. Horrela, lehen sektorean, % 3,9 igo da langabezia hilean 74langabe gehiago), eta zerbitzu sektoreak % 3,2 (abenduan baino 695 langabe gehiago). Bestalde, industrian jaitsiera % 1,1ekoa izan da (52 langabe gutxiago), eta eraikuntzan % 1,7koa (29 langabe gutxiago hilabetean).

Urteko datuak kontuan hartuta, aipagarria da langabeziaren jaitsiera sektore guztietan gertatu izana. Lehen sektorean, jaitsiera % 9,5ekoa izan da (205 langabe gutxiago urte batean), industrian % 6,0koa (303 langabe gutxiago) eta eraikuntzan % 21,5ekoa, 2018ko urtarrilean baino 462 langabe gutxiago dituelarik. Azken zerbitzu sektoreko langabeziak % 7,2ko jaitsiera izan du urtetik urtera (1.754 langabe gutxiago). Bestetik, auretik lanik ez zutenen kasuan, langabeziaren urteko jaitsiera % 11,6koa izan da, 354 langabe gutxiagokoa. Aldakuntza hauen bitartez, langabeziaren banaketa sektoriala honelakoxea urte hasieran: zerbitzu sektoreko langabezia erregistratutako langabeziaren % 66,9 da, industriakoa % 14,2, lehen sektorekoa % 5,8 eta eraikuntzakoa % 5. Gainerako % 8,1a aurretik lanik ez zuten langabeei dagokie. Kontuan izan behar da langabeziak industria sektorean duen pisua % 23koa ere izan zela 2009ko urtarrilean eta % 20koa 2007ko urtarrilean.

Azpisektore ekonomikoen arabera azterturik, langabeziaren hileko igoera aurreko urteetako urtarrilean langabezia gehitu ohi duten adar beretakoa da, baina oraingoan, urte hasieran beheranzko joera izan ohi duten adarretako langabeziaren jaitsierarekin orekatu da.

Era horretan, langabeziaren hileko igoeraren foku nagusi bezala ondorengo adarrak nabarmendu dira: osasun-jarduerak (266 gehiago), eraikinetarako zerbitzuak eta lorezaintza-jarduerak (193 gehiago), janari eta edari zerbitzuak (152 gehiago), txikizkako merkataritza (127 gehiago) eta ostaturik gabeko gizarte-zerbitzuen jarduerak (105 gehiago). Osasun jardueretan izandako langabeziaren igoera ohikoa izaten da urte hasierako oporren ondoko garaietan.

Adierazi denez, langabeziak zenbait adarretan izandako igoera beste adar batzuetan izandako jaitsierak orekatu ohi du. Adierazkorrena, enpleguari lotutako jardueretan gertaturikoa izan da: 454 langabe gutxiago hilabetean. Adar horretan sartzen dira enplegu-agentziak nahiz aldi baterako lan enpresak, eta jarduera hau da azken urteotan abenduan gertatu ohi den langabeziaren igoeraren arrazoi nagusietako bat. Kasu horretan, urte bukaerako oporren ondoren, enpresetan berriz lanean hasteko era horretako enplegu zerbitzuetara jotzen da. Joera hau estu-estu lotuta dago aldi bateko kontratazioak duen pisu handiarekin.

Langabeziaren urteko aldakuntzari dagokionez, langabezia jaitsi den jarduera nagusien artean ondorengoak nabarmendu dira: txikizkako merkataritza (220 langabe gutxiago urte batean), janari eta edari zerbitzuak (255 gutxiago), eraikuntza espezializatuko jarduerak (348 gutxiago), enpleguari lotutako jarduerak (206 gutxiago), eraikinen eraikuntza (201 gutxiago), nekazaritza eta abeltzaintza (188 gutxiago) eta elikagaien industria (157 gutxiago). Nabarmentzeko modukoa da, halaber, aurreko enplegurik gabeko pertsonen kopuruan izandako jaitsiera (354 gutxiago urtebetean). Aitzitik, langabeziak zertxobait gora egin duen jarduera gutxien artean, metalurgiako jarduerak aipatu behar dira: burdinazko, altzairuzko eta burdin-aleaziozko produktuen fabrikazioa (2018ko urtarrilean baino 58 langabe gehiago) eta motordun ibilgailuen fabrikazioa (53 gehiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa