(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bihar epea irekiko da Maisu-Maistren Kidegoko oposizioan izena emateko astelehena, 2019.eko otsailak 4


Guztira 643 plaza deitu dira; azterketak ekainaren 22an hasiko dira  


Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu da urtarrilaren 22ko 260/2019 ebazpena;  horren bitartez, Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko oposizioaren deialdiko plaza- eta espezialitate-kopurua gehitu da. Izena emateko epea bihartik hasi eta datozen 20 egun naturaletan luzatuko da (otsailaren 5etik 24ra, biak barne). Azterketak 2019ko ekainaren 22an (larunbata) hasiko dira.

Ebazpenean jasotzen den moduan, prozeduran jada izena emanda dauden pertsonek ez dute berriro izena eman beharrik izango, nahiz eta epe berri horren barnean meritu berriak aurkeztu edo beste espezialitate batzuek aukeratzeko aukera izan. Eskaera guztiak nahitaez telematikoki aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Atariaren bitartez. Programazio didaktikoa Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan, Nafarroako Erregistro Orokorrean edo Erregistroko gainerako edozein bulegotan aurkeztu ahal izango da, 2019ko maiatzaren 13tik 31ra bitartean. Programazio didaktikoa epearen barruan aurkezten ez dutenak prozeduratik kanpo geratuko dira.

Plazen banakapena

Espezialitateka deitutako plazak hauek dira: Haur Hezkuntza, 41 euskaraz eta 47 gazteleraz; Lehen Hezkuntza, 78 gazteleraz eta 75 euskaraz; Atzerriko Hizkuntza, ingelesa, 18 plaza euskaraz eta 18 gazteleraz; Gorputz Hezkuntza, 59 plaza gazteleraz eta 21 euskaraz; Musika, 26 gazteleraz eta 12 euskaraz; Pedagogía Terapeutikoa, 88 gazteleraz eta 30 euskaraz; Entzumena eta Hizkuntza, 52 gazteleraz eta 20 euskaraz; eta Euskara, 58 plaza euskaraz.

2016ko kalifikazioak kontserbatzea

Iaz onartutako 51/2018 Foru Aginduan sartutako moduan, Departamentuak 2016ko oposizioetako nota gordeko die pertsona hautagai guztiei, aurtengo deialdiko kontratazio-zerrendetan egoteko, erabakitzea aurkeztu ala ez.

Modu horretan, deialdira aurkeztu eta plaza lortzen ez dutenek, kontratazio-zerrendetara igaroko dira, dagokien espezialitatean eta hizkuntzan, aurten lortutakoaren eta 2016an lortutakoaren artean onuragarriena den kalifikazioarekin.

Informazioa deialdiaren Web Fitxan argitaratu da, azken astean gai horren inguruan sortutako zalantzak argitzearren.

Neurri hau aplikatuko den lehen aldia izango da, 2018ko ekainean bitartekoen zerrendak kudeatzeko Foru Agindu berria onartu ondoren, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ordura arte indarrean zen araudia baliogabetzen zuen epaia eman eta gero, plazarik gabeko gainditutakoen zerrenda edo lehentasunezko zerrenda bertan behera uztearen ondorioz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa