(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

O-NOZren ospitaleek gaixoen baimen espresa beharko dute haien presentziaren eta kokapenaren berri emateko asteartea, 2019.eko otsailak 5


Araudi berria Datuen Babeserako Araudi Orokorrean (UE) 2016/679 eta Datu Pertsonalak eta Eskubide Digitalak Babesteari buruzko 3/2018 Lege Organikoan babesten da.


Araudi berriaren berri ematen duen kartela. ( irudia handitu )

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak (O-NOZ) araudi berria onartu du, eta, hemendik aurrera, sarrerako zerbitzuek gaixoaren baimena beharko dute haren presentzia eta kokapenari buruz informazioa emateko galdetzen duen pertsona orori, senideei nahiz gainontzeko bisitei. Modu horretara, Nafarroako ospitaleetako informazio-guneek informazio hori ahalbidetuko dute baldin eta ospitaleratua izan den gaixoak horretarako baimen espresa eman badu.

Datuen Babeserako Araudi Orokorraren (UE) 2016/679 eta Datu Pertsonalak  eta Eskubide Digitalak Babesteari buruzko 3/2018 Lege Organikoaren babesean,  araudi berria Nafarroako Ospitale Guneetan (Nafarroako Virgen del Camino ospitale zaharra eta Ubarmin klinika), Tuterako Reina Sofía ospitalean, Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalean eta San Francisco Javier zentroan aplikatuko da.

Beste osasun-zentroetan ospitaleratutako gaixoekin era berean jokatuko da, salbuespen-egoeretan izan ezik:

-Larrialdietan ospitaleratutako gaixoak: prozedura hori soilik gelara eramaten direnean aplikatuko da.

-Konorterik gabeko gaixoak

-Desagertutako pertsonak

-Hildako pertsonak

-Estatuko Segurtasun Indar eta Kidekoaren eskaerari erantzunez

Araudi berriak orain arteko prozedura aldatzen du, zeinetan ospitaleak gaixoari buruz informazio osoa ematen zuen, gaixoak berak idatzizko oharpen baten bidez kontrakorik adierazten ez bazuen behinik behin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa