(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Maiatzaren 26ko foru eta kontzeju hauteskundeak antolatuko dituen batzordea sortu da asteazkena, 2019.eko otsailak 6


Beaumont kontseilaria buru izango duen organo iragankorra da, eta sei kide izango ditu


logoa

2019ko hauteskundeen logotipoaren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaurko (asteazkena) bileran onartutako akordioaren bitartez, Nafarroako Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeak antolatuko dituen batzordea sortu da. Hauteskunde horiek maiatzaren 26an izango dira udal-hauteskundeekin eta Europako Parlamenturako hauteskundeekin batera (horiek Estatuari dagozkio).

Organoa iragankorra izango da, eta hauteskundeak egin aurreko hilabeteetan eratzen da, hauteskunde-prozesuen prestaketan inplikaturiko agenteak koordinatzearren. Horren baitan, Hauteskunde Bulego bat egongo da.

Partaideak eta funtzioak

Batzordearen buru Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont, izango da, eta bertako partaideak lan horietan zuzenago inplikaturiko unitate organikoetako arduradunak izango dira; zehazki, honako hauek: Lehendakaritza eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Edurne Eginoa; Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikokoa, Mikel Sagues; Toki Administraziokoa, Xabi Lasa; Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendaria, Pello Pellejero; Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuko idazkari nagusia, Olga Artozqui; eta ondoren Hauteskunde Bulegoaren koordinatzaile izendatuko den pertsona, idazkari bezala arituko dena.

Organoaren helburua izango da hauteskundeak antolatzea, prozesu konplexuak baitira, garatzeko “organo ezberdinen eta haien baliabide naturalen eta pertsonalen parte-hartzea, lankidetza eta koordinazioa” behar izateagatik. Hartutako akordioan, halaber, sortzen diren premien arabera, batzordearen bileretan kide berriak sartzeko aukera jasotzen da.

Horrez gain, batzorde horren mende, Hauteskunde Bulegoa izeneko lan-taldea sortuko da. Horko kideak organo honetan ordezkatutako zuzendaritza nagusien zerbitzura dauden edo beste unitate batzuetako langileen artean izendatuko dira, eta koordinatzaile batek koordinatuko ditu.

Hauteskunde-egutegia

Emango diren urrats nagusien eta maiatzaren 26ko emaitzen berri herritarrei emate aldera, Nafarroako Gobernuak 2019ko hauteskundeei buruzko web orria aktibatu du. 

Gaurko akordioarekin hauteskunde-prozesua abian da, eta egutegia ondorengoa izango da:

- apirilak 2, Parlamentua desegitea eta hauteskundeen deialdia egitea. 

- apirilak 17-22, hautagaien aurkezpena.

- apirilak 24, behin-behineko hautagaien argitalpena.

- apirilak 29, hautagaitzen jakinarazpena.

- apirilak 30, behin betiko hautagaitzen argitalpena.

- maiatzak 10-24, hauteskunde-kanpaina.

- maiatzak 26, hauteskunde-eguna.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa