(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Foru Berria Aldatu eta Eguneratzeko Foru Lege proiektua onartu du asteazkena, 2019.eko otsailak 6


31 urteren ondoren, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bilduma erreformatu da, egungo gizartearen errealitatera moldatzeko


Nafarroako Gobernuak, martxoaren 1eko 1/1973 Legearen bitartez onartutako Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bilduma edo Foru Berria Aldatu eta Eguneratzeko Foru Lege proiektua onartu du gaurko bileran. Testua Nafarroako Parlamentura igorriko da eztabaidatu eta onartzeko.

Halaber, Parlamentuko Mahaiari presazko prozeduraren bitartez tramita dezala eskatzea erabaki du, Ganberaren Erregelamentuko 110. eta 111. artikuluaren aurreikusitakoaren arabera, eta Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María José Beaumont Parlamentuaren aurrean ager dadila proiektua defendatzeko.

Beaumont kontseilariak Gobernuaren bilkura osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, Foru Berria izenaz ezagutzen den Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bildumaren aldaketa, Nafarroak Foru Zuzenbide Zibilaren arloan duen izaera historikoko eskuduntza esklusiboaz baliatuta egin da.

Testua aldatu eta egungo gizartearen errealitatera egokitzeko premia begien bistakoa da, izan ere, duela 45 urte onartu eta duela 31 urte aldatu zen, zatika aldatu ere, apirilaren 1eko 5/1987 Foru Legearen bitartez, konstituzio-esparrura egokitzeko. Egokitze horrek aldaketa eta garapen zabalagoa egiteko aukera ireki zuen arren, hori ez zen aintzakotzat hartu 2006an Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Aholku batzordea sortu zen arte, baina lau urte jardunean aritu ondoren, ez zuen ezein proposamen zehatzik egin.

Iaz, filiazioari buruzko presazko aldaketa puntuala egin behar izan zen, Parlamentuan aho batez onarturiko maiatzaren 17ko 9/2018 Foru Legearen bitartez eta Auzitegi Konstituzionalaren apirilaren 24ko 41/2017 epaia betez, 69, 70, 71 eta 72 Legeak aldatzeko.

Nafarroako Zuzenbide Zibilaren Bilduma zuzenbide zibilaren ohiko banakapenari dagozkion gaiei buruzko (pertsona, familia, ondorengotzat, jabetza eta kontratuak) xedapenak biltzen dituen testu betea da, hots, herritarren harreman pribatu guztiei eragiten diena.

Nafarroako gizarteko esparru pertsonalean, familiarren nahiz ekonomikoan gertatu diren eraldaketek ez zuten konponbiderik zuzenbide pribatuan, eta horrek instituzioen erregulazioaren eta harreman pertsonalen errealitatearen artean sortutako etena gainditzea da, hain zuzen ere, Foru Lege aurreproiektu honen helburua.

Irekiera eta hurbilketa nafar zuzenbidearen instituzio historikoen kontserbazioaren bitartez egin da (salbu eta izaera diskriminatzaileagatik kendutakoren bat edo beste), baina egun dauden familia eredu desberdinak aintzat hartuz, harreman pertsonaletan nahiz ondareari eta ekonomiari dagozkien ondorioetan, betiere hasierako arauen eraketari eutsi zioten ereduak estrapolatuz eta nafar zuzenbidearen oinarrizko printzipio tradizionalak eta gizabanakoen zein erabaki-ahalmenaren eremuetan duen askatasun zibil zabala eredu guztietara hedatuz eta Legeari buruzko itunaren nagusitasuna.

596 lege eta 5 liburu

Pertsona guztien indibidualtasuna eta familia, bizikidetza zein ondare arloko harremanak babestea da eguneratzearen helburu nagusia eta Foru Berriaren ardatza, betiere herritarren askatasun zibilarekiko errespetuan oinarrituta eta adingabeei, desgaitasunei, mendekotasunei, adinekoei eta beharrizana duen bizitzako edozein beste egoerari erreparatuta arreta berezia emanik. Hartara, Foru Berriak bere horretan mantendu ditu orain arteko 596 legeak, baina orain Atariko Liburuaren eta lau Libururen artean banatuta daude.

Eguneratzearen espitua Atariko Liburuan zehaztu da, lehenengo legetik hasita, eta bildumaren izaerari jarraiki, nafar errealitate sozialera egokitzeko ahalegina islatu eta testuan lege berezietan araututa dauden instituzioan sartzea aurreikusi du.

Lehenengo Liburua, “Nafarroako pertsonei, familiari eta etxeari buruzkoa”, desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonei familia esparruan bereziki babestu beharreko ondarei buruzko figura berri batez hornituta dago.

Halaber, familia egitatearen heterogeneotasuna aitortu da, errealitate sozial pluralaren eta pertsonen funtsezko eskubide zein askatasun indibidualen adierazpen gisa, eta honako hauek arautu dira: ezkontza, bikote egonkorra (figura honi segurtasun juridikoa emanez), bikote egonkorrak osatu ez dituzten “more uxorio” bizikidetza harremanak, berriz osatutako familiak eta guraso bakarrekoak.

“Guraso-agintea” “guraso-erantzukizun” bihurtu eta gurasoen arteko gurasotasun-ituna sustatu da familia harremanak arautu eta gatazkak saihesteko lehen aukera gisa.

Bigarren Liburuan egindako aldaketa nagusiak, oinarri izan dute, Konstituzioaren ikuspegitik zalantzagarriak diren eta familia giroko gatazka handiak zein familiakideen babes eza, eragin dituzten zenbait instituzio indargabetu eta askatasun osoz erabakitzeko eskubidea aitortzea da Bigarren Liburuaren eduki nagusia, baita behar bereziak dituzten senitartekoak babesteko ezintasunaren aitorpena ere, anai arteko testamentua egiteko gaitasuna eta honen balizko galera zein zentzumen-mugapenak dituen testamentu-egilearen intimitatea (oinorde izateko duintasunik eza, eskergabetasuna eta oinordegabetasunaren erregulazio propioa ezarriz) babesten dituen sistema berri baten barnean.

Oraingo Hirugarren Liburua bi liburutan banatu da ondasunen zuzenbidea (Hirugarren Liburua) eta obligazio, hitzarmen eta kontratuen zuzenbidea (Laugarren Liburua) arautzeko, hurrenez hurren. Batean zein bestean, zenbait aldaketa tekniko egin dira; hala nola, kalte-arrisku edo krisi ekonomikoaren egoeran dauden kontratatzaile eta zordunen babesa.

Aldez aurreko pausoak

Gobernuak 2016ko apirilaren 8an ekin zion proiektu hau lantzeari, Foru Berria XXI. mendeko errealitatera egokitzeko Parlamentuko batzorde txostengilea eratu zenean, Foru Araubidearen Batzordeak aurreko martxoaren 16an hartutako erabakiaren harira.

Urte horretan berritu zen Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Aholku Batzordea, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María José Beaumont buru eta 20 legelari kide dituena. Aholku Batzordeak 18 osoko bilkura egin ditu (haren barnean sortutako lan-taldeen hainbat bileraz gain) 2016ko azaroaren 23tik 2018ko abenduaren 12ra bitartean, Parlamentuko batzorde txostengileak helarazitako erreforma proposamenak eta Foru Zuzenbide Zibilean espezializatuta dagoen Ana Clara Villanueva Latorre adituak idatzitako zirriborroak aztertu eta eztabaidatzeko.

Nafarroako Gobernuaren ordezkariak ez ezik, Kontseiluak Foru Zuzenbide Zibilarekin lotutako hainbat esparrutako ospe handiko sei kide eta Nafarroako entitate eta erakundeen proposamenez izendatutako beste bederatzi kide ditu.

Foru Lege aurreproiektuaren idazketaren ondoren, informazio publikoko aldian izan da 2018ko abenduaren 18tik 2019ko urtarrilaren 21era bitartean, eta jasotako ekarpen eta alegazioen berri eman ondoren, Gobernuak Foru Lege proiektua onartu du Parlamentura bidali baino lehen.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa