(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

% 2,25 egin du gora Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileen soldatak asteazkena, 2019.eko otsailak 6


Estatuak 2019rako onartutako gehienekoa da eta otsaileko nominan aplikatuko da


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu duen erabaki baten arabera, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2019rako ezarritako ordainsarien % 2,25eko baliokidea igoko zaie soldata Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako Administrazioko langileei.

Igoera hori sektore publikoaren zerbitzura dauden langileentzat Estatuko legeriak baimentzen duen gehienekoa da, eta Nafarroako Gobernuak onartu egin du, legegintzaldi honetako aurreko ekitaldietan egin duen bezala, María José Beaumonten ardurapean dagoen Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Sailak proposatutakoari jarraikiz.

Horrela, gutxienez % 6 egin dute gora langile guztien ordainsariek. Ehuneko hori legegintzaldi honetako lau urteetan ordainsariek izan dituzten gorakadak batuta lortzen da; hau da, 2016ko % 1a, 2017ko % 1a, 2018ko % 1,75a eta 2019ko % 2,25a.

Gainera, gogorarazi behar da 2012tik atxikitako aparteko ordainsaria ordaindu zitzaiela langileei eta igoera nabarmenak aplikatu zaizkiela talde zehatzei, lanpostu bakoitzaren ordainsarian egindako egokitzapenak bat etor daitezen haren ezaugarriekin (zailtasun tekniko berezia, arduraldia, erantzukizuna, arriskugarritasuna edo nekagarritasuna). Haien artean, Funts osagarriak banatzeko akordioak eragindakoak nabarmendu behar dira. Akordio hori 2018ko urriaren 4an sinatu zuen Beaumont kontseilariak LAB, CCOO eta UGT sindikatuekin.

Langileen aldeko apustua

Kontseilariak, Gobernuaren bilkura osteko prentsaurrekoan gogorarazi duenez, “horrek guztiak Gobernuak sektore publikoaren eta sektore publikoko langileen alde egin duen apustua, bai gehieneko soldata-igoerak aplikatu dituelako, bai Estatuko legeriak baimentzen dituen gehieneko lan-eskaintza publikoak onartu dituelako», oporraldiei, lizentziei, baimenei eta lanaldi-murrizketei buruzko araudien aldaketak ahaztu gabe, abuztuaren 23ko 71/2017 eta 72/2017 foru-dekretuen bidez.

Gaur onartutako igoera langile guztiei aplikatuko zaie, baita izendapen askeko langileei, goi-kargudunei eta behin-behineko gainerako langileei ere, eta otsaileko nominan jasoko da.

Gobernuak 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legean ezarritakoan oinarrituta hartu ahal izan du erabaki hori. Foru Legearen arabera, «2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariek gehikuntza izanen dute; hain zuzen ere, Estatuko legediak sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat 2019rako ezartzen duen gehieneko gehikuntza orokorra».

2019ko urtarrilaren 29an, sektore publikoko ordainsarien inguruan premiazko neurriak onartzen dituen abenduaren 21eko 24/2018 Errege Lege Dekretuko Baliozkotze-akordioa argitaratu da BOEn. Haren 3.2 artikuluaren arabera, 2019an, sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen ordainsariek ezin izango dute izan % 2,25etik gorako igoera orokorrik; hain zuzen ere, ehuneko hori onartu du Gobernuak gaurko bilkuran.

27,5 milioi euro

2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean ere badago Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako Administrazioaren zerbitzura dauden langileen ordainsarien % 2,25 inguruko kopuru baliokidea. Kopuru hori 27.499.069 eurokoa da.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa