(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

AQUILA a-LIFE proiektuak ikastaro bereziak eskaintzen ditu elektrokuzio bidez hiltzen diren hegaztien heriotza-tasa murrizteko asteazkena, 2019.eko otsailak 6


Ingurumenak istripuak etengabe zaintzen eta Nafarroako linea elektrikoak egokitzen jarraitzen du


Bonelli

Bonelli arranoa. Argazkia: GREFA. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioaren Departamentuak hegazti-fauna zaintzen jarraitzen du Foru Komunitatean linea elektrikoekin talka egitearen ondorioz elektrokutatzeko arriskuaren aurrean; era horretan, horren inguruan prestakuntza jasotzeko eskaintza berri bat egin du espezialista eta interesatuentzat, istripuak prebenitu eta hegaztiak ez hiltzeko irtenbide onenak aurkitu ahal izatearren.

Zehazki, Nafarroako Gobernuak GAN-NIK enpresa publikoaren bitartez garatzen duen AQUILA a-LIFE proiektuaren ekimena da. Enpresa Bonelli arranoa babesten aritzen da, eta hiru ikastaro-mota eskaintzen ditu interes ezberdineko taldeentzat: bat oinarrizkoa, bestea sektore elektrikoko profesionalentzat eta hirugarrena ingurumen-sektoreko espezialistentzat.

AQUILA a-LIFEren prestakuntza-proposamenean lehenik eta behin oinarrizko ikastaro bat dago arazoa nolabait ezagutu nahi dutenentzat; hau da, tartean egon daitezke naturaren zaleak, ingurumen-arloko edo arlo teknikoko karreretako ikasleak, ingurumen GKEak, sektore zinegetikoko eta nekazaritza eta abeltzaintzako profesionalak eta Udaletako teknikariak, besteak beste. Bigarren ikastaroa sektore elektrikoko profesionalentzat da: konpainia elektrikoetako teknikariak eta langileak, kontratak, material elektrikoaren hornitzaileak eta abifaunaren babesekoak, e.a. Hirugarrena, berriz, ingurumen-sektoreari zuzendutako ikastaro aurreratu da; zehazki, Herri-administrazioetako ingurumeneko teknikari eta agintarientzat, ingurumen-poliziarentzat (basozainak edo Ingurumeneko agenteak, Seprona, Polizia autonomikoa), ingurumen-aholkularitzako enpresentzat eta hegaztien kontserbazioarekin loturiko proiektuetan lan egiten duten elkarteko edo GKEtako kideentzat.

Ikastaroak online egiten dira, eta modulu ezberdinetan egituratzen dira. Informazio osoa zein izena emateko inprimakia proiektuaren web orrialdean aurkitzen dira. Matrikula doakoa da, eta amaieran dagokion titulua ematen da. Prestakuntza-eskaintza urtarrilean jarri zen abian, eta 2022an proiektua amaitu arte egongo da. Orain arte, 200 pertsonak egin dute eskainitako ikastaroren bat, eta dagoeneko 1.400 inskripzio baino gehiago egin dira.

Ikastaro horiek antolatzearen helburua da hegaztiak linea elektrikoetan hiltzea saihesteko irtenbide eraginkorrenak aurkitzeko ezinbesteko prestakuntza sustatzea. Halaber, herritarrek eta espezie askorentzat (askotan babestuak) arazo handienetarikoa dena konpontzen bereziki inplikaturiko sektoreek elkarrekin errazago lan egitea ere lortu nahi da.

Babestutako hegaztien heriotza-tasaren lehen kausaren aurkako zaintza

Gainera, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuak, Bonelli arranoa bezalako harrapari babestuak elektrokuzio bidez izugarri hiltzen direla jakinik, jarduera ezberdinak garatzen ditu abifauna eta linea elektrikoak zaintze aldera; alegia, batez ere, linea arriskutsuen prospekzioa eta inbentarioa egin eta horiek zuzentzen ahalegintzen da.

Alde batetik, azken hilabeteetan, Nafarroako Gobernuak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu Iberdrola eta Endesa enpresa elektrikoekin, goi tentsioko linea elektrikoak egokitzeko lanak egiteko. Eta, bestetik, aldi berean, Nafarroan linea elektrikoekin abifaunaren heriotza erregistratzen den bakoitzean, Departamentuak eskaera bat egiten dio enpresari eta horrek linea berrikusi eta egokitzen du kasu bakoitzean.

Europako AQUILA a-LIFE proiektua Bonelli arranoarentzat

Europako AQUILA a-LIFE proiektua Bonelli Arranoa babesteko sortua da, eta GAN-NIK enpresa publikoak garatuko du 2022. urtera bitarte. Aurretik LIFE Bonelli izenekoa zegoen (2014-2017) baita ere harrapari hori babesteko. Proiektuaren helburua da mendebaldeko Mediterraneoan Bonelli arranoa (Aquila fasciata) berreskuratzea, joera atzeragarria lehengoratuaz.

Bonelli arranoa Europan gehien mehatxatutako hegazti harraparietako bat da, eta leku askotan atzeratzen ari da. Harrapariaren puntu ahulenetariko bat da elektrokuzio bidezko heriotza-tasa altua izatea, horien goiko aldean pausatzeaz gain, gurutzeten beheko aldeak ere erabiltzen baititu, beste arrano handiek ez bezala, eta horietan arriskua biderkatu egiten da.

Kasurik berriena Zoiletillan gertatutako heriotza da, Kasedan 2018ko maiatzean libre utzitako 5 txitatariko bat; elektrokuzio bidezko heriotza Leridan egiaztatu zen pasa den abenduan.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa