Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Otsaileko zein martxoko ostegun guztietan kontzertua eskainiko dute 4.mailako ikasleek Fernando Remacha Entzutegian, arratsaldeko 19:30ean eta dohainik
Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan 4. mailan dauden 24 gazteek guztira 6 emanaldi eskainiko dituzte, ikasturte amaierarako kontzertuen aurrerapen gisa. Espezialitate klasikoetan bonbardinoa, kantua, klarinetea, txirula, gitarra, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronpa, tronpeta, txistua, biolina eta biola musika tresnez gozatu ahalko dute bertaratzen direnek.
Bihar ostegunarekin hasiko da Nafaroako Kontserbatorioak antolatzen duen Interprete Gazteen IV.zikloa. Aurten 6 emanaldi eskainiko dituzte guzira, otsaileko zein martxoko ostegun guzietan, arratsaldeko 19:30etan hasita Fernado Remacha entzutegian. Sarrerarik ez da ordaindu beharko.
Lehen ostegun honetan Laura Ferrer biolin jotzailearen txanda izanen da, Julen Carrero tronpeta jotzailea, David Abaigar perkusioan eta Iker Ayensa saxofoiarekin. Édouard Laloren ‘Sinfonía Española’ , biolinarentzako ‘Partita’ nº2 (Johann Sebastian Bach), ‘Fantasía Eslava’ (Carl Höhne), Jacques Ibert Ganbara kontzertua, ‘One Study’ (John Psathas) eta konpositore espainiarraren ‘La Céleste’ lanak eskainiko dituzte
Programa osoa
2016an hasi zen Kontserbatorioa ziklo hau eskaintzen eta dagoeneko ohiko bilakatu daf Iruñeko musika programazioan. Bi hilabeterako programak izen hauek biltzen ditu:
Otsailaren 14ean: Beñat Isasti, Elena Olmos, Miriam Guillén, Nieva Villar.
Otsailaren 21ean: Adrián Aznarez, Ainara Martinez, Ana Lasaosa y Jon Ander Arcenillas
Otsailaren 28an: Gorka Alduante, Rinaldo Zhok, Sara Guerrero y Pablo Quiñonero
Marxoaren 7an: Leire Unzué, Itziar Calvo, Beltrán Muerza y Amaia Valdés
Martxoaren 14ean: Daniela Sagastibeltza, Pablo Viana, Iker Idoate, Cynthia Nieves
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen