(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

POCTEFAk mugaz gaindiko proiektuak finantzatzeko deialdi bat ireki du, eta Nafarroari 4,5 milioi euroko zuzkidura emango zaio osteguna, 2019.eko otsailak 7


Nafarroako Gobernuak informazio-gune bat du diru-laguntza horiek jaso nahi dituzten erakundeei aholkularitza emateko. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 15ean amaitzen da.


Ostegun honetan ireki da mugaz gaindiko proiektuak POCTEFA deialdira aurkezteko epea. Deialdi honetan, FEDER funtsetatik 4,5 milioi euro bideratuko dira Nafarroako erakunde publiko edo pribatuetako partaideentzat.  Enpresa edo ikerketa-zentro interesatuek beren proiektuak aurkez ditzakete apirilaren 15era arte. Denbora horretan, Nafarroako Gobernuak aholkularitza emango die, Nazioarteko Proiekzio Zerbitzuaren bitartez, mroncald@navarra.es helbide elektronikoan.

2017-2020 aldirako POCTEFAren hirugarren eta azken deialdia da. Oraingoan, deialdia fase bakarrean garatuko da eta proiektuen erakunde sustatzaileek parte har dezakete datorren apirilaren 15eko 14:00ak arte. Aurreikusten da prozedura amaituta egotea 2019a amaitu aurretik.

Deialdi honetako zuzkidura ekonomikoa, programa honetan hautatutako eskualde guztientzat, programaren % 20koa izango da gutxi gorabehera, hots, 35 milioi eurokoa. Lehen esan bezala, aurreikusita dago Nafarroari 4,5 milioi euroko zuzkidura ematea.

Programako ardatz guztietan aurkez daitezke proiektuak:

· Berrikuntza eta lehiakortasuna dinamizatzea.

· Klima-aldaketaren egokitzea eta arriskuen prebentzioa eta kudeaketa sustatzea.

· Tokian tokiko baliabideen babesa, balioa eta erabilera jasangarria sustatzea (ardatz honetan soilik 6d lehentasuneko proiektuak sartzen dira, mugaz gaindiko ekosistemen kalitatea babestea eta hobetzea xede dutenak).

· Ondasunen eta pertsonen mugikortasuna sustatzea eta eskumenak eta inklusioa indartzea lurraldeetan.

Hilaren 12an (asteartean), Jacan, sustapeneko mintegi bat egingo da 3. deialdi honi buruz informazio gehiago emateko.

14,5 milioiko zuzkidura Nafarroako proiektuentzat

Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra  (POCTEFA 2014-2020) Programak gaur egun 120 proiektu planifikatu ditu bi deialditan, guztira Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) 142,15 milioi euroko zuzkidurarekin.  Proiektu horietatik 50ek Nafarroako partaidetza dute, eta 14,6 milioi euro bideratu dira Nafarroako erakundeentzat.  Programa horren barruan proiektuetarako bi deialdi egin dira oraingoz. Lehenengoan, Nafarroako 27 proiektuk FEDERen 8.338.999 euroko zuzkidura jaso zuten, hasierakoaren % 42,7, laguntza teknikorik gabe. Bigarren deialdian, 23 proiektuk eduki zuten Nafarroako partaidetza, eta FEDERen 6.244.516 milioi euroko finantzaketa, hasierakoaren % 32, laguntza teknikorik gabe.

Gogoratu behar da POCTEFA programak Espainia-Frantzia-Andorra mugako zonaren integrazio ekonomiko eta soziala indartu nahi dituela zonako agente sozioekonomikoek burututako lankidetza-proiektuak batera finantzatzearen bidez. POCTEFA 2014-2020 lankidetza-eremuan daude lurralde hauek, Espainian: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Errioxa, Huesca, Zaragoza, Lleida, Girona, Bartzelona eta Tarragona; eta Frantzian: Pirinio Atlantikoak, Ariège, Garona Garaia, Pirinio Garaiak, Ekialdeko Pirinioak; eta Andorra.

Europako Batzordeak 2015eko maiatzaren 19an onartu zuen programa, eta laguntza finantzarioa ematen den bosgarren aldia da, integrazioko proiektuak sustatzeko zona horretan. Europako laguntza finantzario horri esker, Pirinioen alde bateko eta besteko erakundeek eta agenteek elkarlanean aritzeko aukera berriak izango dituzte. Programa honen bidez aurreikusita dago FEDER funtsen 20.764.694,10 euroko inbertsioa egitea Nafarroan, 2014-2020 aldirako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa