(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2018ko zerga-bilketa % 4,4 gehitu da kopuru homogeneoetan, ekonomiaren portaera onarekin bat eginik osteguna, 2019.eko otsailak 7


2017arekin zuzenean erkatuz gero, efektu negatiboa erakusten jarritzen du ordainketen eta itzulketen egutegian egindako enpresen mesedeko aldaketaren ondorioz


Nafarroako zerga-bilketa likidoa 3.483 milioi eurokoa izan da 2018an. Kopuru hau 199,7 milioi euro txikiagoa da 2017an bildutakoa baino (-% 5,42). Hala ere, Ogasunak argitu duenez, 2018an aplikaturiko ordainketa eta itzulketen erritmo desberdinak eragin du jaitsiera hori.

Iazko ekitaldian, Ogasunak lan-atxikipenak eta hileko BEZa ordaintzeko egutegia aldatu zien enpresei. Horren ezarritako erritmo berriaren ondorioz, 2018an, 11 hilabeteko bilketa baizik ez da egin, urtean egin ohi diren 12 bilketen aldean. Horrekin batera, Ogasunak ETEei eta enpresa handiei BEZaren itzulketak aurreratzeko konpromisoa bete du. Erritmo aldaketa honen eraginez, 14 hilabetetako itzulketak egin dira, normalean egin ohi diren 12 itzulketen aldean. Halaber, Sozietateen gaineko Zergaren itzulketa egiteko egutegia aurreratu da: 2018ko urtarrilean 2016ko kanpainari dagokiona itzuli zen, eta azarotik abendura, 2017koa.

Neurri hauei esker, 242,2 milioi eurotan hobetu da enpresen likidezia, baina kontabilitate arloko kostua ekarri dio urte bukaerako balantzeari. Kopuru honi gehitu behar zaizkio Estatuarentzako abenduko diru-bidalketarako konprometitutako diru-sarrerak (akta bakarrengatik, helbide aldaketengatik, etab…), baina urtarrilaren hasierara arte iritsi ez zirenez gero, kontabilitateko balantzetik kanpo gelditu dira. Hortaz, konparaketa zuzena eginez, zerga-bilketa likidoa aurreko urtekoa baino txikiagoa izan da, baina Nafarroako Zerga Ogasunaren arabera, kopuru homogeneoetan, 2017koa baino 286,1 milioi handiagoa izan da, % 4,4ko igoera tarteko.

PFEZ eta Sozietateak

Ekonomiaren bilakaera onak dagokion ondorioa ekarri du PFEZaren eta Sozietateen gaineko Zergaren bilketan. Balio hauek adierazle makroekonomikoekin bat etorri ohi dira eta zerga zuzenei buruzko datuetan islatu dira: PFEZari atxikitako zerga-bilketa % 4,91 gehitu da, baina kopuru homogeneoetan igoera % 8,2koa izango litzateke. Gehikuntza hau lan-merkatuan zein enpresari eta profesionalen jardueretan izandako hobekuntzak eragin du, 2017ko errenta kanpainaren emaitza onarekin batera. Bestetik, Sozietateen gaineko Zergak bi kanpainatako itzulketa ekitaldi honetan egin beharraren ondorioa pairatu du, % 24,78ko jaitsierarekin, baina kopuru homogeneoetan % 3 igo da.

Gainerako zerga zuzenetan, berariaz azpimarratu behar dira zenbatekoengatik Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren bilketan izandako igoera, urteko lehen hiruhilekoko aurrerapen efektuaren ondorioz, eta Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergarena, % 33,51eko igoera nabarmenarekin, batik bat zergadun bakar baten helbide aldaketaren eraginez.

BEZ

Zehakako zergen bilketa likidoak % 10,41eko jaitsiera izan du 2017ko zerga-bilketaren aldean. Kasu honetan ere, beherakada hori egutegiaren aldaketarekin eta Estatuarentzako bidalketaren atzerapenarekin lotuta dago. Gorabehera horiek gabe, zerga-bilketa % 2,1 handiagoa izango litzateke kopuru homogeneoetan.

Zehazkiago esanda, kudeaketa zuzeneko BEZean nabaritu da gehien diru-sarreretan eta itzulketetan izandako aldaketaren eragina, baina atal honetan izandako % 54,37ko beherakada nafar enpresen esportazioek izandako gorakada bortitzarekin ere lotuta dago.

Estatuarekin likidatutako BEZak beherakada hori arintzen lagundu du, izan ere, diru-sarrerak 2017koak baino % 9 handiagoak izan dira. 2017arekin zuzenean konparatuz gero, BEZaren bilketa likidoa % 12,68 txikiagoa izan da, baina kopuru homogeneoetan, zerga-bilketa % 2,3 handiagoa izango litzateke, Nafarroako Ogasunak argitu duenez.

Zerga bereziei dagokienez, ez da ia aldaketarik 2017tik 2018ra. Alde nagusia Estatuarekiko doikuntzetan gertatu da. Atalan honetan sartu ziren hidrokarburoen 2017ko aparteko erregularizazioko 73,8 milioi euroak, eta horren kariaz, 2018arekiko konparazioan, % 54ko jaitsiera gertatu da.

Azkenik, Ondare Transmisioan eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren portaera nabarmendu behar da, estu-estu lotuta baitago jarduera ekonomikoarekin oro har, eta bereziki higiezinen merkatuarekin. Zerga honi dagokion bilketa dexente gehitu da –% 18,17 eta % 111, hurrenez hurren–, baina Egintza Juridiko Dokumentatuen kasuan ere, konparaketaren eragina dela esan liteke, 2017an egindako itzulketa garrantzitsuen ondorioz. Txostenean, zerga berri bat bildu da, 2018ko uztailean indarrean sartu zen Hondakinen gaineko Zerga, eta kasu honetan, oso-osorik bete da aurreikusita zegoen portaera, 600.000 eurotik gorako bilketarekin; baita “zentimo sanitarioa” itzultzera behartzen zuen Europako epaiaren ondorioz, Hidrokarburoen Txikizkako Salmentaren gaineko Zergan egin beharreko itzulketa gehienen bukaera ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa