(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Najerako Santa Maria La Real Patronatuaren bileran parte hartu du osteguna, 2019.eko otsailak 7


Patronatuak monasterioa zuzenean kudeatu duen lehenengo urtea izan da 2018a, han bizi ziren frantziskotarrek alde egin eta gero


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, Najerako Santa Maria La Real Patronatuaren bileran parte hartu du gaur goizean, Errioxako Gobernuko presidente Jose Ignacio Cenicerosekin batera. Bileran, besteak beste, monasterioa bisitatu duten pertsonen kopuruaren gorakada nabarmendu da; 2018an, kopuru hori 43.629 lagunekoa izan zen.

taldea

Patronatuko kideak, Santa Maria La Real monasterioko klaustroaren aurrean. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, Najerako Santa Maria La Real Patronatuaren bileran parte hartu du gaur goizean, Errioxako Gobernuko presidente Jose Ignacio Cenicerosekin batera. Bileran, besteak beste, monasterioa bisitatu duten pertsonen kopuruaren gorakada nabarmendu da; 2018an, kopuru hori 43.629 lagunekoa izan zen.

Barkos eta Cenicerosez gain patronatuaren lehendakaritzan txandakatzen direnez gain, gainerako kideen ordezkariek ere parte hartu dute bileran, hain zuzen ere: Kultur Ministerioko Arte Ederren eta Kultur Ondasunen Zuzendaritza Nagusiko, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiko eta Najerako Udaleko ordezkariek.

Patronatua 1959an sortu zen, monasterioa kontserbatzeko xedearekin, bai eta bere ikuspegi historiko, artistiko eta kulturala hedatzeko jarduerak sustatzeko eta antolatzeko ere.

Bilerari hasiera eman baino lehen, Barkos Lehendakariak adierazi du Nafarroako Gobernua «harro» dagoela Najerako eta Errioxako biztanleekin monumentu hori eta historia komun bat partekatzeaz, bai eta etorkizunari begira monasterioa kontserbatzeko aukera edukitzeaz ere.


bilera

Bileraren momentu bat. ( irudia handitu )

Horrez gain, Lehendakariak 2018an gertatutako aldaketa ere nabarmendu du, monasterioa kudeatzeari dagokionez. Patronatuak berak hartu du monasterioa kudeatzeko ardura, hura mantentzeaz arduratutako frantziskotarrek handik alde egin eta gero. Alde horretatik, Lehendakariak adierazi du eredu berri horrek «monumentu eder hori kontserbatzeko eta Errioxak bisitariei monumentu hori eskaintzeko lan egiten  lagunduko digulako» konfiantza duela, «frantziskotarrek hori guztia egin ohi zuten kalitate berarekin».

Patronatuak monasterioa zuzenean kudeatuko duen lehenengo urtea

Urtero egiten den bileraren xede nagusiak 2018an egindako jardueren txostenaren eta urte honetarako aurreikusita dauden jardueren egutegiaren berri izatea dira.

Patronatuko kideek monasterioa bisitatu duten turisten bilakaeraren berri izan dute; bisitek gora egiteko joera dagoela ikusi da. Zehazki, 43.629 lagunek bisitatu zuten monasterioa 2018an. Hortaz, 2015ean (41.574 bisita egin ziren urte horretan) baino % 5 gehiagok bisitatu dute monumentua.

Halaber, Errioxako Gobernua egiten ari den digitalizazio-lanaren berri ere izan dute kideek. Momentuz, monasterioaren fondo bibliografiko eta dokumentalaren 2.500 liburuki digitalizatu dira, eta Errioxako Liburutegiak hartuko du liburuki horiek gordetzeko ardura. Izan ere, monasterioan ez dago liburukiak gordetzeko baldintza teknikorik, ez eta langile espezifikorik ere.

Azkenik, frantziskotarrek betetako gelen etorkizuna zehaztu da, gela horiek hondatu ez daitezen.

Ondare historiko eta artistiko garrantzitsua

Najerako Santa Maria La Real eliza eta monasterio multzoa ondare historiko eta artistiko enblematikoa da, eta Erdi Aroko mendeetako lurralde horien garrantziaren lekuko da.

Najera, arabiarrek emandako izenetik eratortzen dena Náxara (harkaitzen artean dagoen lekua) , Iruñeko errege Santxo Garces I.ak konkistatu zuen berriro X. mendean, eta bere seme eta Najerako erresumaren fundatzaile Garcia Sanchez I.ari utzi zion 924. urtean.

Leku hori Frantziako Donejakue Bidea egiteko toki ezin aproposago bihurtu zen XI. mendean. Aldi horretan, Santxo III. Handia zen erregea. Errege horrek erresumako hiriburu bihurtu zuen Najera. Gainera, foru eta txanpon propioak eman zizkion, eta distira handia eman zion hiriari.

Santxo III. Handiaren seme eta errege Garcia Sanchez III.ak Santa Maria La Real tenplua eraikitzeko agindua eman zuen. Multzo horren lanak 1052an amaitu ziren, eta, une horretan, apezpiku-hiri eta errege panteoi bihurtu zen. Izan ere, Najera-Iruñeko erresumako Nafarroako erresuma, beranduago erregeen eta infanteen gorpuzkiak daude han.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa