(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Partikularren etxebizitza hutsak alokatzeko programa publikoak beste gorakada izan du 2018an, eta %38 igo da hiru urtetan ostirala, 2019.eko otsailak 8


Utzitako etxebizitzen Alokairu Poltsa, Nasuvinsak kudeatzen duena, 656 etxebizitzara iritsi da, 2017an eta 2015ean baino 103 eta 181 gehiago, hurrenez hurren


Nasuvinsaren bitartez eta sozietate publikoaren bermearekin alokatzea aukeratzen duten pisu hutsen jabeei zuzendutako Alokairu Poltsa programak gorakada izan du azken urte honetan, eta orain arte izan duen kopuru handiena izatera iritsi da, 656 etxebizitza, 2017an baino 103 gehiago. Halaber, kopuru horrekin 2015eko kopurua (475) %38 igotzea lortu da, etxebizitza hutsen parkea mobilizatzea eta alokairuan jartzea bultzatzeko neurriak Foru Gobernuak abian jarri baino lehenagokoa.

Hain zuzen ere, Gobernu Kontseiluak aste honetako bileran erabaki du Eskubide Sozialetako Departamentuari baimena ematea 200.000 euroko deialdia izapidetzeko. Modu horretan, helburua da etxebizitzen alokairua Nasuvinsaren esku uzten duten jabeek jasotzen dituzten diru-laguntzen urteko partida berritzea. Jabeei hileko errenta kobratzea bermatzen die sozietate publikoak.

Nafarroako Gobernuak etxebizitzaren inguruan egiten duen politikaren helburu nagusietariko bat da alokairu eskaintza areagotzea arrazoizko prezioan, etxebizitza eskuratzea errazteko. Ildo horretan, Eskubide Sozialetako lehendakariordeak hainbat erreminta aktibatu ditu Nasuvinsaren bitartez, beste sektore batzuen artean, baliabide mugatuak dituzten gazteek edo familiek alokairu-erregimenean hartu nahi duten etxebizitzen eskaera handiari erantzuna emateko.

Modu horretan, Foru Exekutiboak alokairura berbideratu du etxebizitzaren sustapen publikoa;  Nasuvinsaren Nafarroako Social Housing Planak, egun abian denak, Babes Ofizialeko 524 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du. Era berean, Gobernuak gehitu egin ditu etxebizitzak alokairuan jartzeko eraikinak birgaitzen dituzten sustatzaileentzako diru-laguntzak, eta pisu hutsen jabeen Alokairu Poltsa berraktibatu du, urtarriletik aurrera, EmanZipa eta DaVid programak ezartzeaz gain; hau da, gazte eta familia ahulei, hurrenez hurren, zuzenduak, etxebizitza izateko zuzenbide subjektiboa onartzen duen legea garatzen duten programak.

Bultzatzeko neurrien gaineko erantzuna

Zehazki, Alokairu Poltsari dagokionean, 2016. urtean, Foru Exekutiboak zenbait neurri abian jarri zituen etxebizitza hutsak eskuratzeko eta jabeek etxebizitzak uztea bultzatzeko alokairuan jartzearren; horien gaineko mantentze-lanak eta errenta kobratzea Nasuvinsak bermatzen ditu. Hartutako erabakien artean, ondorengoak aurkitzen dira: 950 eta 1.600 euro arteko berehalako ordainketaren diru-laguntza ematea, itzuli beharrik gabe, kontratua sinatzerakoan; lortutako errendimenduen gaineko %40ko desgrabazioko hobari fiskala; etxebizitzaren mantentzea; %0ko finantzaketa eraikina egokitzeko erreformak egiteko; edo higiezina baldintza onean berreskuratzeko bermea, beste abantaila batzuen artean.

Horrez gain, Nasuvinsak azalera erabilgarriko metro karratu bakoitzeko hilean bost euroko errenta ordaintzea bermatzen du, lau euro 10.000 biztanletik beherako udalerrietan, eta horiei gehitu behar zaizkie trastelekuaren metro karratu bakoitzeko beste bi euro, hileko 50 euro komunitateko eta bestelako gastuetarako, eta garaje plaza bakoitzeko.

Nafarroako Alokairu Poltsaren programa erreferentzia bilakatu da beste komunitate autonomoentzat, eta neurri horiek abian jarri zirenetik, %14 igo da programara adskribaturiko etxebizitza-kopurua. Hala ere, 2018ko datuek beste %19ko igoera erakusten dute, eta, egun, 656 etxebizitza zenbatu dira.

Hirigintza-helburuen artean, pisu hutsak eskuratzeko politikak, gutxiegi erabilitako edo erabili gabeko etxebizitzak merkatuan jartzeaz eta alokairu-eskaintza areagotzeaz gain, sendotutako hiria dentsifikatzen laguntzen du lurraren okupazio berrien aurrean, edota hiriko kasuak dinamizatzen.

Lankidetza publiko-pribatua

2018an zehar programan sartutako 103 pisutatik aipatzekoak dira Erripagaina auzoan Palo Alto enpresa sustatzaileak utzitako 26 etxebizitza, prezio tasatuko alokairuko etxebizitzak gehitzera bideratutako lankidetza publiko-pribatuko formula berriaren arabera. Nasuvinsa, egun, antzeko hitzarmenak negoziatzen ari da etxebizitzan inbertitu nahi duten beste sustatzaileekin, ondoren alokairu publikoan jartzeko.

Poltsan sartutako etxebizitzen %92a Iruñerrian kokatzen da, nahiz eta Gobernuak programa Foru Komunitate osora hedatu duen, eta kasu askotan Udalekin egindako hitzarmenen bitartez, Nafarroako herri ezberdinetan alokairuaren eskariari erantzuna eman ahal izateko etxebizitza hutsak eskuratzeko eta inguruko gazteek edo familiek haien eskualdetik kanpora bizitzera joan beharrik ez izateko helburuarekin. Ildo horretan, Erriberan asko gehitu da utzitako etxebizitzen kopurua; egun, 31 etxebizitza daude Alokairu Poltsan.

Nafarroako Gobernuak triptiko bat atera zuen duela gutxi, herri jakin batzuetan eta etxebizitzen alokairu-eskaera handia den zonetan etxebizitza hutsak uztea indartzeko. Horrez gain, lurralde-mailan oreka handiagoa lortzearren, programak ahalegin handiagoa egin nahi du 5.000 biztanletik beherako udalerrietan etxebizitzak eskuratzeko (horietan errenta gehitu egin da), herri txiki askotan gertatzen ari den despopulatze-fenomenoa arintzearren.

Halaber, Eskubide Sozialetako Departamentuak gela bakarreko etxebizitzak lortu nahi ditu etxebizitzarik gabeko pertsonak artatzeko Housing First programarako. Gaur egun, bi pertsona daude alokairuan gizarteratzeko etxebizitzen modalitatean, eta beste etxebizitza bat prestatzen ari dira, Alokairu Poltsan ez baitira gela bakarreko pisu asko izaten; modu horretan, departamentuak horrelakoak lortzea bultzatu nahi du.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa