(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak, pasaden urtearekin alderatuta, 116 milioiko superabitarekin eta 187 milioiko zor-murrizketarekin itxi du 2018ko ekitaldia


ostirala, 2019.eko otsailak 8


Aurrekontu-egonkortasuneko helburuak bete dira, eta Nafarroako Gobernuaren estimazioen arabera, KPIren % 2,4an zehaztutako gastuaren araua ere bai.


Nafarroako Gobernuak aurrekontu-egonkortasuneko helburuak betez amaitu du 2018ko ekitaldia, hots, 116 milioi euroko superabitarekin (KPIren % 56a), eta KPIren % 16,8ko zorrarekin, zehaztutako % 17,7ko mugaren azpitik.  Zorpetzea 3.441 milioi eurokoa da, gehienez onartutakoaren 202 milioi azpitik, eta 2008az geroztik zorra murriztea lortu da lehenbizikoz, aurreko urtearekin alderatuta 187 milioitan hain zuzen. Gastu arauari dagokionez, behin betiko datuak ez ditugu urrira arte ezagutuko, baina Nafarroako Gobernuak balioetsi du % 2,4ko helburua bete dela.

Horrela iragarri du Mikel Aranburuk Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak, eta, aldi berean, azpimarratu du zorra murriztea zeinen garrantzitsua den etorkizuneko belaunaldiek zama hori jasan beharrik ez izateko. Jakinarazi du azken 10 urteotan zorrak goraka egin badu ere, legealdi honetan gelditu egin dela, eta, gainera, 2018an murriztea lortu dela aurreko urtearekin alderatuta. 2008az geroztik ez da horrelakorik gertatu.

Aranburuk 2018ko itxierako datuak positiboki baloratu ditu, “kontu saneatuak” erakusten dituelako eta “zehaztasunez kudeatuz gero, kontu publikoen jasangarritasuna eta gastu sozialerako baliabideak areagotzea bateragarriak izan daitezkeelako”. Esaterako, Hezkuntza, Osasuna eta Gizarte Eskubideetarako partida 2015ean baino 384 milioi euro handiagoa da. Ildo horretatik, Aranburuk gogoratu du 2018an gastuaren sabaia pasadan urtekoa baino % 4,26 eta 2015ekoa baino % 15,5 handiagoa dela.

Behin-behineko datuak dira, eta behin betikoak maiatzean osatuko dira azkeneko ohar eta ikuskaritzekin. Edonola ere, aldaketa txikiek ez diote superabitaren portzentajeari eta KPIren gaineko zorrari eragingo. Gastu araua, bestalde, urrira arte ez da zehaztuko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Declaraciones del consejero Aranburu
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa