(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erakunde publiko eta pribatuek ahaleginak batu dituzte Nafarroako Donejakue bidea indartzeko ostirala, 2019.eko otsailak 8


Donejakue Bidearen Mahaiak txosten bat jaso du gaurko saioan, turisten esperientzia hobetzeko datu eta proposamenak biltzen dituena


Instante de la sesión de la Mesa del Camino.

Mesa del Camino saioko instantzia. ( irudia handitu )

Donejakue Bidearen Mahaia bidea sustatu nahi duten administrazio, enpresa eta elkarteen koordinazio- eta lankidetza-organoa da, eta, gaur, ostirala, hura osatzen duten erakunde guztietako 43 ordezkari bildu ditu.

Saioan, txosten bat aurkeztu zaio Mahaiari, ibilbidearen, ostatuen eta administrazioak koordinatzearen inguruko kopuruak eta haiek hobetzeko moduak ezagut ditzan, Nafarroako erakargarri turistiko hau bultzatzeko eta erromesen esperientzia hobetzeko.

Txostenetik ondorioztatzen denez, Donejakue bideak urtean 17.307.368,67 euroko eragin ekonomiko zuzena du Nafarroan.

Donejakue bidearen eragin ekonomiko zuzenaz gain, txostenak eguneko gastua ere kalkulatzen du pertsonako; alegia, 35,74 eurokoa oinez doazen erromesei dagokienez, eta 54,97 eurokoa bidea bizikletan egiten dutenei dagokienez. Nafarroan, batez beste, 6,2 eta 2,3 gau egiten dituzte, hurrenez hurren. Erromesen % 60k Santiago de Compostelaraino iritsi nahi dute; gainerakoek zati jakin bat baino ez dute egiten, astebetean edo bi astetan.

Bidea egiten duten turista gehienek mugikorretarako aplikazioak erabiltzen dituzte informazioa jasotzeko, nahiz eta % 20k gida bat daramaten paperean. Egindako inkesten arabera, guzti-guztiek oso ongi baloratzen dute esperientzia turistikoa.

Saturazioa: mito bat

Ostatuei dagokienez, urtean 4 milioi plaza eskaintzen dituzte gaua igarotzeko. Haietatik, urtean 400.000 eta 500.000 artean betetzen dira; horrek garbi uzten du bidea ez dagoela masifikatuta. Hori guztia gorabehera, maiatzetik irailera bitartean Orreaga eta Zubiri beteta egoten dira zenbait asteburutan; hortaz, neurriak hartu behar dira elkarrengandik hurbil dauden establezimenduak koordinatzeko.

Eskari handiena duen ostatu-modalitatea aterpetxea da. Bezeroei egindako inkestaren arabera, aterpetxeek 4,5 puntu dituzte, 5etik. Establezimenduen % 96k erreserba egiteko aukera ematen dute; eta haietatik % 67,9k Internet bidez ere bai.

Bidearen Mahaiari aurkeztutako lanak hainbat gomendio ematen ditu. Oro har, aholku hauek eskaintzen ditu, besteak beste: Donejakue bidea behe-denboraldian bultzatzea; etaparen kontzeptua desagerraraztea, eta erromesaldia eta abiapuntua/helmuga pertsonalizatzea; ostatuei eragiten dien araudia are gehiago sinplifikatzea; eta Baztango eta Ebroko zatiak ibilbidearen zati ofizial gisa jasotzea. Bestalde, promozio-kanpaina bat egitea gomendatzen du, Nafarroa bideko lehenengoa dela sustatzeko, haren kokapen estrategikoa oinarritzat hartuta, eta saturazioa desmitifikatzeko.

Horretaz gain, Foru Komunitateak Donejakue Bideko Udalerrien Elkartean partaidetza handiagoa izatea proposatzen du. Elkarte horretan, bideak zeharkatzen dituen autonomia-erkidegoetako udalerriak biltzen dira.

Bigarren saioa

Donejakue Bidearen Mahaia 2018ko ekainean eratu zen, bere lehenengo saioan, baliabide turistiko honekin erlazionatutako erakunde guztiak biltzeko asmoz, eskaintza egituratzeko, zerbitzua profesionalizatzeko eta Nafarroa zeharkatzen duten erromesen esperientzia turistikoa hobetzeko.

Mahaia Nafarroako Donejakue bidearen gobernantza-eredua lantzen ari da. Denen iritziz, lidergoa Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak hartu behar luke bere gain, eta organo erabakitzailean udalek eta ostalaritzako eta turismoko erakundeek hartu behar dute parte. Beharrezkotzat jotzen da, halaber, jardunbideak lehenestea eta koordinatzea, baita eskumenak ere Administrazioko sailei dagokienez. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren egitura osatzen duten zuzendaritza nagusietatik bederatzik bidea kudeatzeko eskumenen bat dute, edo bideko erromesen segurtasuna edo arreta bermatzeko eskumenen bat.

Hauek izan dira Mahaiaren bigarren saioan: Maitena Ezkutari, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia; Eva García Balaguer, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia; Dori López Jurío, Kultura-Vianako Printzea Erakundeko zuzendari nagusia; Luis Gabilondo, Osasuneko zuzendari nagusia; eta Babes Zibileko, Foruzaingoko eta Suhiltzaileetako ordezkariak. Bestalde, hauek izan dira toki-erakundeen ordezkari gisa: Koldo Leoz, Lizarrako alkatea; Ricardo Murillo, Ledeako alkatea; Iruñeko, Vianako eta beste udal batzuetako teknikariak; eta partzuergo turistikoetakoak (besteak beste, Erdialdeko partzuergokoak). Haietaz gain, aterpetxeen, ostalaritzako establezimenduen eta turismo-enpresen elkarteetako ordezkariak izan dira saioan. Nafarroako Donejakue bidearen lagunen elkarteetako ordezkariek, artzapezpikutzakoek eta Orreagako Kolegiatakoek ere hartu dute parte. Foru Komunitatetik kanpo, Donejakue Bideko Udalerrien Elkarteko ordezkariak izan dira saioan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa