(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Turismoak city break segmentuan dituen indarrak aztertu ditu ostirala, 2019.eko otsailak 8


Autonomia Erkidegoak 2019ko irtenbide onak ditu eta 2018an turismo enpresen salmenten hazkunderik altuena izan zuen Autonomia Erkidegoa izan zen


Ponentes de la jornada- De izquierd a derecha: Larraza, Espinosa, Ezkutari y Zoreda.

Jardunaldiko hizlariak. Ezkerretik eskuinera, Larraza, Espinosa, Ezkutari eta Zoreda. ( irudia handitu )

Nafarroako turismo eskaintzari loturiko barnealdeko komunitate eta hiriko helmugen kopuruek hobera egin dute 2018an eta negozio-aurreikuspen onak iragartzen dituzte 2019rako, Estatuko “eguzki eta hondartzaren” turismoak 2018ean kopuruetan behera egin duelarik, Garapen Ekonomikoaren Ostiralak deritzon hitzaldi-zikloko saio batean gaur eguerdian ezagutzera eman dutenez.

Izan ere, autonomia-erkidegoka, Nafarroako enpresa turistikoak dira 2018ko salmenten nahiz emaitza enpresarialen hobekuntzaren buru, 2017koak baino % 4,5 hobeak izan baitziren, nahiz eta portaera arras aldakorra izan zen enpresa eta azpisektoreen arabera.

Hauexek dira Exceltur erakundeak landutako 2018ko balorazio turistiko enpresarialari buruzko eta 2019rako aurreikuspenei buruzko txostenetik ateratako datuetako batzuk. Exceltur Espainiako turismo arloko eragile nagusietako batzuek osaturiko erakundea da, turismoaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzea xede duena. Erakunde horretako lehendakariorde exekutibo José Luis Zoredak parte hartu du Garapen Ekonomikoko Departamentuak antolaturiko topaketan.

Zoredak Exceltur-en azterlanaren beste gako batzuk ere argitu ditu. 2018an, emaitza hobeak lortu zituzten barnealdeko autonomia-erkidegoek: “Gaztela-Mantxa, Nafarroa, Madril, Extremadura eta Aragoi dira 2018an emaitza enpresarialetan hobekuntzarik handiena lortu zutenen buru”. Horien aldean, Zoredaren hitzetan, “galtzaile atera ziren eguzkia eta hondartza uztartzen dituzten helmugak, nahiz eta azkenean, turismo sektorearen joera orekatu eta BPGari % 2ko hazkundea eragin zion”.

Respecto a los resultados previstos para 2019rako aurreikusita dauden emaitzei dagokienez, Zoredak argi utzi du hiriko zein barnealdeko turismoaren goranzko joera mantenduko dela eta “zuhurtzia handiagoa” dagoela kostaldeko enpresa turistikoen artean. Nafarroako turismo arloko enpresa-sareak 2019an emaitzak % 3,6 gehitzea espero du.

Nazioartekotzea hobetzea

Topaketa irekitzeaz arduratu da Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Maitena Ezkutari, sektoreak 2018an Nafarroan izandako magnitude batzuen testuingurua zehazteko. Horrela, 2018an Nafarroara etorri ziren turista eta txangozale guztien artean, % 74 Espainiako egoiliarrak ziren eta % 26 ez egoiliarrak. FRONTUR (Espainiako egoiliarrak ez diren bisitariei buruzko aurreikuspenak lantzen ditu) operazio estatistikoaren kalkuluen arabera, datuek % 1,72 hobetu dute 2017rako aurreikuspena eta % 12,78 2016koa. Datu hau bat dator Nafarroako sistema turistikoan sektorea nazioartekotzearen alde egindako aldaketarekin, adierazi duenez.

Ezkutarik emandako bestelako kopuruen artean, nazioarteko turistek iaz Nafarroan egindako guztizko gastua azpimarra daiteke: 257,37 milioi eurokoa, 2017an baino % 37,51 handiagoa. Pertsona bakoitzaren batez besteko gastua 681 eurokoa izan zen (623 eurokoa 2017an). Nazioarteko turistaren eguneko batez besteko gastua 115 eurokoa izan zen, 2017koa baino 3 euro gutxiagokoa, baina bidaien batez besteko iraupena % 12,93 gehitu zen.

Respecto al subsector de city breaks edo bidaia laburren azpisektoreari dagokionez, Ezkutarik nazioarteko turistak erakartzeko Turespañarekin izenpeturiko lankidetza-protokoloa gogoratu du. Segmentu turistiko horrek kultura zein hiri baliabideak uztartzen dituzten helmugak eskatzen ditu, Iruñea edo Tutera bezalakoxeak.

Iruñea eta Tutera

Puntu honetan, Turismoko Zuzendaritza Nagusiko soziologo Itziar Larrazak eta in2Destination kontsultoretzako Nagore Espinosak Iruñeko eta Tuterako turisten geolokalizazio eta mugikortasunari buruzko txosten baten eta bertan bildutako datuak gastuari buruzko aldagaiekin erkatzearen ondoriozko emaitzak aurkeztu dituzte. Hartara, egindako inkesten arabera, ostatuak kontuan hartu gabe, pertsona eta egun bakoitzeko batez besteko gastua 51 eta 100 euro bitartekoa izan da bi hirietan.

Nafarroako hiriburuak Espainiako egoiliarrak erakartzen ditu nagusiki, 40 eta 59 urte bitartekoak, hiria lehendabiziko aldiz eta bikoteka bisitatzen dutenak, eta kultura eta ekitaldiak agertu ohi dira bidaien zergatien artean. Inkestaren arabera, espainiar nazionalitatea duten pertsonak egonaldia probestu ohi dute beste herri batzuk ezagutzeko, han-hemenka jateko eta Iruñea arratsaldez bisitatzeko.

Iruñea beste gune interesgarri batzuk bisitatzeko abiapuntutzat hautatzen dutenak Zugarramurdiko Leizeak, Iratiko Oihana edota Irunberriko Arroila bisitatzera joaten dira, nagusiki.

Tuteran, egonaldian kilometro gehiago egin ohi dituzten turistak biltzen dira, eta egun bakar batean, Iratiraino iritsi edo Zaragoza bisita dezakete, arratsaldez Tuterara itzuli baino lehen.

Erriberako hiriburutik, batez ere, Errege bardeara joaten dira. Adin handiagoko turistek beste herri batzuk ezagutzeko ikusmin handiagoa izan ohi dute gazteen baino. Azken hauek Estos (18-30 urte) Tuteran egon nahiago dute.

Tuterara berriz ere etortzen direnek hiru ordu eta erdi erabiltzen dute batez beste hiria bisitatzeko, aurretiaz egon ez direnen denboraren erdia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa