(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Kanpo Lana" hitzarmena sinatu dute Hezkuntza Departamentuak eta Irunberriko Udalak astelehena, 2019.eko otsailak 11


LH IBPk programa aplikatuko du bizikidetza hobetzeko eta, ikasleak kaleratuak badira, herriko San Isidro Zaharren Egoitzan jarduerak egingo dituzte


Irunberri

Argazki-oinaren informazioa oharraren amaieran. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilariak, María Solana Aranak, Irunberriko alkateak, Rocío Monclús Manjonek, eta Zangotzako Eskualdeko Mankomunitateak Irunberrin duen kideak, Mauro Gogorcenak, "Kanpo Lana" programaren hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Sinatzerakoan, Carlos Chavarren Cabrero ikastetxeko ikasketa-burua ere bertan egon da. Modu horretan, Irunberri LH IBPk gelako kaleratzeen ordez lan sozialak egiteko betebeharra ezarriko du.

Kanpo Lana programaren helburua da, bizikidetzaren aurkako jarrerak edo portaera oso kaltegarriak dituzten ikasleak eskolatik kaleratu ordez, jarduera sozialak egiten jartzea, alderdi eraikitzailea izan dezaten eta ikasleei jarduera ezberdinetan esku hartzeko eta beste errealitate sozial batzuek ezagutzeko aukera ematearren. Modu horretan, ikasleak ikasteko motibatu nahi dira, etorkizunerako orientatzearekin batera, baterako hezkuntzaren ikuspegia sartuaz.

Gaur sinatutako hitzarmenean, jarduera-protokolo bat jasotzen da, "Kanpo Lana" programa bakoitzean burutu beharrekoa; bertan, Udalaz eta ikastetxeaz gain, familiek ere modu aktiboan parte hartu behar dute.

Kanpo Lana hitzarmena sinatzeko ekitaldian, María Solana Arana kontseilariak ondorengoa adierazi du: “hitzarmen hauek ez dira egin kaleratze-kopuruak bultzatuta, baizik eta ikasleei aukera integratzailea emateko eta esperientzia ezberdinen bitartez ikasteko aukera eskaintzeko xedearekin”. Gainera, programa honetan esperientzia jada dutenek; hots, “horietan parte hartzen duten Udalek eta elkarteek, modu positiboan baloratzen dutela” esan du.

Irunberriko IBP ikastetxean, ikasleak portaera txarrarengatik kaleratu ordez, Irunberriko Udalaren erakunde kolaboratzailearen jardueretan parte hartu edo lagundu beharko dute. Horrelako egoeraren bat sortzen den bakoitzean, bi erakundeak koordinatuko dira, eta ikasleek egin beharreko lanak Irunberriko Irunberri LH Ikastegi Bateratu Politeknikoak eta erakunde kolaboratzaileak adostuko dituzte.

Egoitzarekiko lankidetza

Irunberriko LH IBP ikastetxearen kasuan, ikasleek jarduerak egin ahal izango dituzte herriko San Isidro Zaharren Egoitzan; era horretan, zuzenean ezagutu ahal izango dituzte han eskaintzen diren zerbitzuak eta adinekoak zaintzearekin loturiko lan guztiak. “Ikasleek hemen garatuko dituzten jarduerak haien ikasketa-profilera egokituta egongo dira”, adierazi du Mauro Gogorcenak, egoitzako ordezkariak. Halaber, adierazi du programaren bitartez “familiei laguntzen zaiela, seme-alabak kaleratuak izatean ez baitira etxean geratzen, eta irtenbide profesionala garatzeko aukera baitute”.

Ikastetxeak ezarriko ditu ikasle bakoitzak egin beharreko lanak, eta, ikasleak, jarduera horiek egin ondoren, egindako jarduera azaltzeko memoria bat aurkeztu beharko du; prozesu horretan, ikasleak baimenduta egongo dira une guztian. Ikasturte bakoitza amaitzean, programa Ikastetxeko Bizikidetza Batzordeak ebaluatuko du, eta horren garapenaren berri emango zaio Departamentuko Bizikidetzako Aholkularitzaren Negoziatuari.

Gaur hitzarmenarekin bat egin duen Irunberriko LH IBPz gain, Kanpo Lana programa honako zentro hauek aplikatzen dute: Azagrako Reyno de Navarra DBHI, Alaitz BHI, Barañain BHI, Cintruenigoko La Paz DBHI, Corellako Alhama BHI, Lizarra BHI, Lodosako Pablo Sarasate BHI, Mendabiako Joaquín Romera DBHI, Noaingo Elortzibar DBHI, Erriberriko Vianako Printzea Ikastetxe Publikoa, Tuterako Valle del Ebro BHI eta Iruñeko Iñaki Ochoa de Olza DBHI.

Argazki-oina: ezkerretik eskuinera: Javier Cuesta, Irunberriko LH IBPko irakaslea; Rocio Monclús Manjón, Irunberriko alkatea; Carlos Chavarren Cabrero, Irunberriko LH IBPko ikasketa-burua; María Solana Arana, Hezkuntza kontseilaria; eta Mauro Gogorcena, Zangotzako Eskualdeko Mankomunitateko kidea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa