(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako museoek eta bilduma museografiko iraunkorrek 214.417 bisita erregistratu dituzte 2018an astelehena, 2019.eko otsailak 11


Gainera, Erregistroan inskribatutako hamahiru zentroek antolatu dituzten hedapen- eta prestakuntza-jardueretan 70.000 pertsona inguruk parte hartu du.


Nafarroako Museo eta Bilduma Museografiko Iraunkorren inguruko Foru Legeak aitortutako  Nafarroako hamahiru museo ekipamenduek 214.417 bisita erregistratu dituzte haien erakusketetan, eta antolatu dituzten hedapen- eta prestakuntza-jardueretan 69.999 pertsonak parte hartu du.

Datu horiek erakusten digute bisita kopurua nabarmen igo dela (%50,29) 2017ko 142.667 bisitekin alderatuta. Igoera horren funtseko arrazoiak bi dira: batetik, apiriletik urrira egin zen Museatu! eta bidaiatu pasaportearen baterako hedapen-kanpaina, eta, bestetik, Nafarroako Unibertsitate Museora bisitak, 2017ko azken hiruhilekoan soilik kontabilizatu zirenak, Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan sartzearekin batera. Gauza bera gertatzen da Henri Lenaerts Zentroarekin eta Artetan dagoen Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoarekin, bisitak 2017an hirugarren eta laugarren hiruhilekoan bakarrik erregistratu baitzituzten. Datu negatiboen kapituluan, aipatu behar da obrak direla-eta Gustavo de Maeztu Museoa itxita dagoela ekainetik, eta horrek bisiten kopuruan ere eragin duela.

Foru museoentzat urte berezia

Foru Administrazioaren jabetzako bi museok, Nafarroako Museoak eta Karlismoaren Museoak hain zuzen, erakusketa iraunkorrak berritzeko proiektuak gauzatu dituzte 2018an, eta, horretarako, beren instalazioak osorik edo partzialki itxi behar izan dituzte urte osoan zehar, egoera horrek abenduan nabarmen eragin duelarik. Horregatik, urte berezia izan da beraientzat.

Bisitariaren profila

2018ko bisitariaren profila honakoa izan da: Nafarroan bizitokia duen bisitaria (% 54,63), bakarkako bisitak egiten dituena (% 74,01), goizez (% 66,81) eta doako sarrerarekin (% 72,76). Bisita gehienak martxoan, apirilean eta maiatzean erregistratu dira, Aste Santuarekin eta Museatu! eta bidaiatu kanpainaren hasierarekin bat etorriz.

Foru-erkidegotik datozen bisitariak erdia baino gehiago dira, eta % 29,52 turista nazionalak dira. Publiko atzerritarraren kasuan, goranzko joera mantentzen da eta dagoeneko % 15,85era iritsi da, 2017an baino ia 4 puntu gehiagorekin.

Sistema estatistikoa

Hamahiru museo-zentroek 2016az geroztik publikoaren datu-bilketarako sistema berdina erabiltzen dute, bereizi egiten dituenak, batetik, bisitaria —zentro baten behin-behineko erakusketa eta/edo erakusketa iraunkorraren museo-funtsak bisitatzen dituen publikoa— eta, bestetik, erabiltzailea —zentroak eskainitako beste edozein zerbitzu eskuratzen duen publikoa, erakusketa iraunkorra eta/edo behin-behinekoaz kanpo—. Bisita bakoitzeko kontaketak museora sartzen den pertsona bakoitzak zentroak eskainitako erakusketei emandako erabilera islatzen du. Erabilera hori bakarra izan daiteke, zentroek erakusketa iraunkor bakarra dutenean, edo askotarikoa, zentroak behin-behineko erakusketak antolatzen dituenean.

2019an, Museoen Zerbitzuak publikoaren datu-bilketarako sistemari bisitariaren adierazlea gehitu dio. Adierazle horrek zentrora doazen bisitari guztiak zenbatzen ditu, bisita berean erakusketa iraunkorrera eta/edo behin-behineko erakusketara doazenak bereizi gabe.

Museoen pasaportea

Azkenik, gogoratu behar da 2018an banatutako museoen pasaportea eskura dutenek 13 zentroak bisitatzen jarrai dezaketela aurten ere, eta zigiluak lortzen, bisitaren oroigarri gisa.  Zentro bakoitzaren web-orria begiratzea gomendatzen da, bisita antolatu aurretik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa