(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Santa María la Real elkarteak egoitzaren pisua Alokairuko Etxebizitza Sozialerako Foru Funtsari (gizarteratzeko taldeak) eman dio astelehena, 2019.eko otsailak 11


Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak eskertu du erakundearen jokaera, eta higiezinaren giltzak jaso ditu etxebizitza berritzeko eta jada 124 etxebizitzatik gora dituen programarako erabiltzeko


Laparra lehendakariordea Santa María la Real, Gurutze Gorria eta Proyecto Hombre erakundeetako ordezkariekin bere bulegoan. ( irudia handitu )

Santa Maria la Real etxekoandreen, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarte historikoak, 50. urteurrena duela gutxi ospatu ondoren, amaiera eman dio Iruñako delegazioan egindako ibilbide zabalari, eta Estafeta kalean egoitza bezala erabiltzen zuten pisua Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Sozialerako Foru Funtsari ematea erabaki du.

Gizarteratzeko etxebizitzen programan, egun, titulartasun publikoko 125 etxebizitza daude, eta alokairua kudeatzeaz erakunde kolaboratzaile ezberdinak arduratzen dira, ohiko etxebizitza galdu eta babes publikoa behar dutenei etxebizitza normalizatua emanaz, gizartetik baztertzeko arriskuan aurkitzen diren pertsonak artatzen laguntzen baitute.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak  gaur goizean hartu ditu Nafarroako Jauregian duen bulegoan Santa Maria la Realeko hainbat ordezkari, eta orain arte etxekoandreen egoitza izan den etxearen giltzak emateko entrega sinbolikoa egin dute. Elkartearen estatutuetan agertzen da, elkartea banatuz gero, erakundearen ondarea, higiezinak nahiz likido funtsak, helburu sozialetarako emango dituztela.

Topaketan, Gurutze Gorriko eta Proyecto Hombreko ordezkariek ere hartu dute parte; hots, Santa Maria la Real elkartearen kontuen likidaziotik eratorritako dohaintza ekonomiko bana jaso duten erakunde ongileak. Elkarteak Caritas erakundeari ere zati bat eman dio.

Laparrak eskerrak eman ditu elkarteak izandako jokabide eta sentsibilizazio sozialarengatik; izan ere, pisua merkatuan besterendu ordez, Nafarroako Gobernuak 2015ean Nasuvinsa etxebizitzaren sozietate publikoaren bitartez abian jarritako programarako ematea erabaki du. Horren helburua da gizartetik baztertzeko arriskuan aurkitzen diren talde eta pertsona ezberdinei erantzuna ematea, haien gizarteratze-prozesuan, etxebizitza bat behin-behinean behar izateagatik, gizarteratzeko beste helburu batzuen artean, haien bizimodua normalizatzeko, autonomia pertsonala finkatzeko eta gizartearen barneko elkarbizitzara egokitzeko oinarrizko baliabide gisa.

Hirugarren etxebizitza bat etxerik gabeko pertsonentzat

Etxebizitza Sozialerako Foru Funtsera gehituko zaion pisu (Estafeta kalean) horrez gain, Nasuvinsa sozietateak bigarren etxebizitza bat hitzartu berri du Xilema fundazioarekin, lehen esperientzian izandako emaitza onak ikusita, eta etxebizitzarik gabeko pertsonen artapen eta gizarteratzeko Housing First programarako erabiliko da.

Etxebizitza Sozialerako Foru Funtsak egun 125 etxebizitza ditu –gaur emandako pisua barne-, eta horien alokairuaz Nasuvinsa sozietate publikoa arduratzen da, irabazi asmorik gabeko 14 erakunderekin -Foru Komunitatean interes sozialekoak deklaratuak-, Etxebizitzan Gizarteratzeko Taldearekin (EISOVI) eta udalerri ezberdinetako oinarrizko gizarte-zerbitzuekin elkarlanean.

Foru Gobernuaren gizarteratzeko etxebizitza-programan, Nasuvinsaren ehun etxebizitza baino gehiagoren alokairu-kudeaketan esku hartzen duten erakundeen artean, honako hauek aurkitzen dira: Gurutze Gorria, CEAR errefuxiatuentzako laguntza-batzordea, Xilema, Ilundáin, París 365 eta Santa Lucía fundazioak, ANFAS elkarteak, Aita Menni klinika psikiatrikoa, Síndrome Down eta ANASAPS, baztertzeko arriskuan aurkitzen diren emakumeak artatzeko Itxaropen Gune elkartea, Antox desintoxikazio zentroa eta Caritas.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa