(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Solana kontseilariak Erronkariko Julian Gayarre Ikastetxe Publikoko obren erritmo ona egiaztatu du asteartea, 2019.eko otsailak 12


Ikasleen beharrei erantzuteko eta ikasgelak metodologia berritzaileei moldatzeko asmoz ikastetxeko zuzendaritza taldea aktiboki ari da parte hartzen proiektuan


Roncal

Solana kontseilaria Hezkuntzako arduradun eta Erronkariko ordezkaritzarekin batera. ( irudia handitu )

Erronkariko ikastetxearen eraikin berria sortzeko lanak 2018ko irailean hasi ziren. Maria Solana, Hezkuntza kontseilariak obrak bisitatu ditu gaur eta horien erritmo ona ikusi ahal izan du. Kontseilariarekin batera bertan izan dira Hezkuntza Azpiegitura zerbitzuko zuzenendari, Eneko Ardaiz Ganuza eta Erronkariko alkatea Jose Aitor Garmendia Eizagirre, ikastetxeko zuzendari, Maider García de Acilu Chamorro; ikasketa buru Mariana Zubiri Sanz eta Tomas Sucunza Lazcano, ikuskariarekin batera.

Hezkuntza departamentuak 3.225.207, 27 euro aurreikusi ditu eraikitzen ari den azpiegitura berrirako, eta Departamentutik gauzatzen ari diren obra guztiak bezala, honek ere energia kontsumoa gehienera murrizteko irizipidea jarraituko du, eta jangelarekin batera patiora irteera duen gimnasio handia ere izango du, estalitako jolaslekuarekin batera.

Rio Valle Construcción y Obra Pública S.L, enpresa ari da obra garatzen eta lanen zuzendaritza taldeak azaldu die gaur Hezkuntzako arduradunei obrak aurreikusita bezela ari direla garatzen eta egun kanpoko igeltsero lanak ari direla burutzen. Hormigoizko estruktura jada amaituta dago, eta hala, datozen hilabeteetan ingurua urbanizatzeari ekingo diote, solairuan tutuak instalatu eta pladurra ezartzeari, gainontzeko lanekin batera.

Erronkariko ikastetxe berriak Akordio Programatikoan hartutako konpromezuei erantzuten dio eta zentzu horretan kontseilariak azaldu duenez, “hasieran izandako zailtasun teknikoezgain, zonaldeak duen beharrari erantzun ahal izateko urteetan zehar eskatu duen azpiegitura sortzeari erantzuna eman zaio”. “Horrelako ekintzek mendialdeko eremuetan biztanlegoa finkatzeko aukera bermatzen dute, Nafarroako zonalde bakoitzetara moldatutako proposamenak eginez”, gaineratu du.

Erronkariko Ikastetxe Publikak Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak hartuko ditu, eta egun Erronkari, Burgi, Garde, Uztarroze, Bidankoze, Isaba, Urzainki eta Zaragozako Salvatierra de Escako 85 ikasle ditu: 62 ikasle ditu Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako D ereduan eta 21 A/G ereduan. Ikastetxeko zuzendaritza taldea aktiboki ari da parte hartzen ikastetxe berriaren proiektuan, beraien ideiak azalduz eta ikasgelan landuko diren berrikuntza metodologiak kontutan hartuz eta ikasleen beharrizanei erantzuna emango dieten arloak zehaztuz. Egun, ikastetxeak HEZIGARRI-PROEDUCAR programan parte hartzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa