(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

«Nafarroakoa eta sasoikoa» kanpaina jarri du martxan Gobernuak Komunitateko nekazaritzako elikagaiak kontsumi daitezen sustatzeko asteartea, 2019.eko otsailak 12


Gertuko eta garaiko produktuak kontsumitzearen onurak nabarmentzen ditu kanpainak


Transcripción textual del video

«Nafarroakoa eta sasoikoa» goiburuaren pean, Exekutiboak kanpaina bat jarri du martxan Nafarroan ekoizten diren elikagaiak garaian kontsumitu daitezela sustatzeko; izan ere, garaian garaikoek hobeto gordetzen dituzte beren nutrizio-ekarpenak eta ezaugarri organoleptikoak, eta, gainera, Nafarroako nekazaritza-sektorea babesten dute, lurraldea eraikitzen, eta paisaia zaintzen.

Kanpainaren karteletariko bat. ( irudia handitu )

«Nafarroakoa eta sasoikoa» goiburuaren pean, Exekutiboak kanpaina bat jarri du martxan Nafarroan ekoizten diren elikagaiak garaian kontsumitu daitezela sustatzeko; izan ere, garaian garaikoek hobeto gordetzen dituzte beren nutrizio-ekarpenak eta ezaugarri organoleptikoak, eta, gainera, Nafarroako nekazaritza-sektorea babesten dute, lurraldea eraikitzen, eta paisaia zaintzen.

Kanpaina, Javier Aldaz Berruezo, Nafarroako Lan eta Osasun publikoko, Osasun Segurtasun, Ingurumen Osasun zerbitzuko zuzendariak aurkeztu du, Isabel Elizalde kontseilariaren ordez, izan ere osasun arazo arin batengatik ezin izan du berak aurkeztu.

Aurkezpenean kanpainako protagonistetako biren laguntzare izan du: Marta Pérez, Egozkueko Loperena gaztandegikoa; eta Jennifer Lalinde, Nafarroako Ospitale Guneko Elikadurako teknikaria. Haiek biek, Koteto Ezkurra erremontista ohiarekin batera, Nafarroako kultura gastronomikoan eta bertako nekazaritza-sektorean erreferentzia diren hiru produktu kontsumitzera gonbidatzen dute: orburua, txahal haragia eta gazta.

Orburua oso barazki osasungarria da, energia-ekarpen txikia du, eta oso preziatua da, bai Nafarroan, bai Komunitatetik kanpo. Txahal-haragiak balio biologiko handiko proteinak eskaintzen ditu, ezinbestekoak haur, nerabe, heldu eta adinekoen dieta orekaturako. Ardi latxaren esne gordinez egindako gazta proteinatan aberatsa da, eta kaltzio ugari du, baita B3, A, B9 eta K bitaminak ere.

Aldazek kontseilariaren hitzak aipatu ditu, non garaiko produktuak kontsumitzearen abantailak aipatu dituen, «ekoizten diren garaian jango ditugula; produktu horiek onenean gordetzen dituzte beren nutrizio-ekarpenak eta ezaugarri organoleptikoak, testura eta itxura hobea dute, eta, batez ere, zapore handiagoa».

Produktu iraunkorrak eta kalitatekoak

Nafarroak zazpi jatorri-deitura babestu, sei adierazpen geografiko babestu eta elikagai ekologikoak ditu, baita beste bi kalitate-ziurtagiri ere; alegia, «Nafarroako artisauak» eta «Produkzio integratua» (ziurtagiri horiek 2007an sortutako Reyno Gourmet marka dute etiketan). Haietaz gain, nekazaritzako eta abeltzaintzako produktu ugari ere eskaintzen ditu; produktu horiek eskualdeko biodibertsitatearen erakusgarri bikaina dira, eta nekazaritza-esparrua tradizionalki lantzeko moduak kalitateko produktuen gozamen sentsorialarekin duen harremana integratzen jakin duen gastronomia baten oinarria.

Elikadurako joera berriei ere erreparatuz, iraunkortasuna funtsezko gakoa izango da; hau da, elikagaiek ingurumenarekin duten harremana, ekoizten direnetik kontsumitzen edo hondakin bihurtzen diren arte.

Aldazek aipatu du gertuko produktuak, Nafarroakoak, eta garaikoak kontsumitzea aurrera egiteko modu bat dela «kulturalki iraunkorra den gizarte baterantz, iraunkortasunaren kultura barneratuta duten herritarrak izateko». Halaber esan du, «Nafarroako produktuak aukeratuta, ingurunea babesten arituko garela, gure aztarna ekologikoa txikituko dugula eta, gainera, Komunitatea garatzen lagunduko, lehen sektorea indartuko baita, Nafarroako landagunea garatzeko ezinbestekoa dena».

Azken merkatu-azterketen arabera, kontsumitzaileek gero eta interes handiagoa dute bertako elikagaietan eta haiek ekoizteko moduan; hortaz, garrantzi handiagoa hartzen dute komertzializazio-kanal laburragoek. Hori dela eta, Aldazek azpimarratu du «banakoek egiten dutenaren baturak aldaketa handiak eragin ditzakeela, eta, horren haritik, bertako produktuak, Nafarroakoak, kontsumitzea ezinbestekoa dela» kulturalki iraunkorra den Nafarroa baterantz aurrera egiteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa