(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordeak eta Carlosena errektoreak NAITEC eta NUPen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute asteartea, 2019.eko otsailak 12


Erakundeek baliabide teknikoak eta giza baliabideak partekatuko dituzte automozioaren eta mekatronikaren inguruan ikerlanak egiteko


Ayerdi eta Carlosena hitzarmena sinatu ostean, Nafarroako Jauregian.

Ayerdi eta Carlosena hitzarmena sinatu ostean, Nafarroako Jauregian. ( irudia handitu )

Manu Ayerdik NAITEC Fundazioaren lehendakari eta Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak eta Alfonso Carlosenak Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektoreak, zentro akademikoaren eta I+G Automozioa eta Mekatronika (NAITEC) Fundazioaren izenean lankidetza hitzarmena sinatu dute, gaur, asteartean. Hitzarmen horren bidez, erakundeek kooperazioa sustatu nahi dute beren ikertzaile-taldeen artean, I+G+b jardueretan, eta, bereziki, automozioaren eta mekatronikaren diseinuari eta aplikazioari lotutako sektoreetan.

Hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du eta beste lau urtez luzatu ahal izango da. Alderdi hauek aurreikusten ditu: NUPen ikertzaileen parte-hartzea NAITECen, azpiegituren erabilera partekatua, ikerketaren kudeaketa eta jabetza industrial eta intelektuala eta argitalpenak. Horrez gain, bat egingo dute ikerketaren alorrean diharduten langileak bereganatzeko, prestatzeko eta haien talentua  garatzeko lanetan, eta elkarri ezagutzak trukatuko dizkiote.

Bi erakundeen arteko akordioak Nafarroan berrikuntza-sistema bakar bat egonkortzea du xede, oinarrizko kontzeptuetatik abiatuta, eta irtenbide aplikatuak gehitzen joatea gizarteari balioa erantsiz eta Nafarroako I+G+b sistemaren (SINAI) inpaktu zientifikoa eta gizartearen ikerlanari buruzko ezagutza areagotuz.


Talde-argazkia, NUPen eta NAITEC Patronatuaren ordezkariekin.

Talde-argazkia, NUPen eta NAITEC Patronatuaren ordezkariekin. ( irudia handitu )

Azken hilabeteotan bi erakundeak elkarlanean aritu dira, besteak beste azaroan Iruñean egin ziren  EMCren (bateragarritasun elektromagnetikoa) Espainiako IV. Jardunaldien antolaketan. Jardunaldira 120 profesional espezialista bildu ziren.

Horrez gain, hainbat ikerketa-proiektutan kolaborazioa areagotu dute, eta NUPen ingeniaritzako ikasleei NAITECen praktikaldia egitea ahalbidetu diete, baita zentro teknologikoan gradu amaierako lanak egitea ere.

Gogoratu behar da Nafarroako Gobernuaren eta NUPen arteko ekimenez sortu zela NAITEC Fundazioa, teknologia berriak garatzeko zentro teknologiko berria, Foru Gobernuaren Espezializazio Adimenduaren Estrategian lehentasunezkoak diren automozioaren eta mekatronikaren sektoreak aurrera eramateko teknologia berriak sustatzeko. Aipaturiko bi erakunde horiez gainera, Fundazioaren Patronatuko kide dira SODENA enpresa publikoa, ADITECH korporazio teknologikoa eta baita enpresa hauek ere: Iberdrola, Acciona, Ingeteam, Viscofan, Grupo Meper taldea, Laboral Kutxa, KYB, Dana, Volkswagen Navarra, Grupo Antolín eta Entecnia.

NAITECen plan estrategikoak 2025erako xede du erakundea bikaintasunezko zentro bihurtzea eta Europako aitorpena lortzea mugikortasun iraunkorraren eta fabrikazio-prozesu berrien eremuetan. Horretarako, kudeaketa hiru ardatz hauetan oinarrituko du: pertsonak, ezagutza eta negozio iraunkorra.

Zentro teknologikoak ildo teknologiko hauetan egingo ditu ikerketak:

Ibilgailuen eta material berrien arintzea.

Inprimatze funtzionala.

Sentsoreak eta datuen atzitzea.

Adimen artifiziala.

Robotika kolaboratiboa.

Egituraren, beroaren eta isurien diseinua.

Komunikazioak eta komunikazio-segurtasuna.

Balioztatzea.

Materialak.

Metatze-sistemak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa