(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk
asteazkena, 2019.eko otsailak 13


Desadostasuna ikurren foru lege proposamenarekin. TETRA hitzarmenaren sinaketa Vianako Udalarekin larrialdien baterako kudeaketarako. Herrilurren desafektazioa Cabanillasen eta Ameskoabarrenan.


Nafarroako Gobernuak honako gai hauek onartu ditu gaurko bilkuran:

Desadostasuna Nafarroako ikurren foru lege proposamenarekin.

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran onartutako erabakiaren arabera, desadostasuna adierazi du, Nafarroako Alderdi Popularreko Foru parlamentarien taldeak aurkezturiko Nafarroako Ikurren lege proposamena aintzat hartzearekin. Exekutiboak argudiatu duenez, horri buruz 2017an onarturiko arauaren indarraldi ezin laburragoaren harira, “ez da gomendagarria legealdi berean bazterturiko araua modu ia mimetikoan errepikatzen duen testua berriz ere eztabaidatzea, batez ere kontuan harturik legegileak iraganeko egoerak gainditzeko eta akordio insitutuzional berria irekitzeko borondate argia agertu duela”.

Gainera, ikurren errespetuari eta zigor-prozedurari buruzko V. Kapituluari dagokionez, Gobernuak uste du “oinarrizko legerian jasotako hauteskunde mailako eskubideen aurkako erasoa dela”, eta bertan zehaztutako zigor-prozedurak arautzeko modua “errefusagarria dela ikuspuntu teknikotik”.

Gobernuak larrialdiak batera kudetazeko eta Poliziaren Informazio Sistema erabiltzeko hitzarmena sinatuko du Vianarekin

Nafarroako Gobernuak Vianako Udalarekiko lankidetza hitzarmena onartu du larrialdiak Foruzaingoarekin batera kudeatzeko eta Poliziaren Informazio Sistema zein poliziaren interesekoak diren tokiko datu-baseak erabili ahal izateko. Horrekin batera, baimena eman dio Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María José Beaumonti aipaturiko hitzarmena sina dezan.

Cabanillas eta Ameskoabarrenako herrilurren desafektazioak onartu dira

Nafarroako Gobernuak onarturiko bi erabakiren arabera, Cabanillasko Udalaren eta Ameskoabarrenako Barindao, Zudaire, San Martin eta Eskalako kontzejuen herrilurrak desafektatu ditu.

Cabanillasen kasuan, 5.000 metro koadroko herrilurra da, ‘Corraliza Arguedas’ deritzon eremuan kokaturikoa, eta Avícola Cabanillas, S.L. enpresari emanen zaio oilaskoak gizentzeko abeltegia handitzeko. Zesioaren epea 30 urteko izanen da eta beste 20 urtez luzatu ahalko da.

Ameskoabarrenako Barindao, Zudaire, San Martin eta Eskalako kontzejuen kasuan, 3.409,49 metro koadroko herrilurren zatian, inguruko elektrizitate-hornidura hobetzeko bide-zorra ezarriko da. Lurra “Electra Saltea S.L,” enpresari emanen zaio “Zudaire-Eulate” deritzon 20 kv-ko aireko linea elektrikoa berritzeko. Horretarako, 261,97 metro koadro desafektatuko dira Barindaoko Kontzejuan; 1.927,21 Zudairen; 1.087,30 San Martinen eta 133,01 Eskalan.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren egituraren zatikako aldaketa

Foru Exekutiboak gaur onarturiko erabakiaren arabera, zatikako aldaketa eginen da Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren egituran. Zehazkiago esanda, Lurralde eta Ingurumen Iraunkortasunari buruzko Berrikuntza eta Ezagutzaren Zerbitzuari atal bat kendu eta Ekosistemari buruzko Estatistika-Behatokia deritzon atala sortu da lurralde eta iraunkortasunari buruzko datuak lantzeko. Atal berri honen eginkizuna izanen da departamentu honetatik zein Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuetatik iraunkortasunaren aldeko zeharkako politiken aplikazioari buruzko datuak eta informazio garrantzitsua bildu eta horiek aztertzea, Europako zein nazioarteko politikak barne harturik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa