(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

600 eskaera baino gehiago aurkeztu dira EmanZipa eta DaVid programetarako, etxebizitzarako eskubide subjetiborako laguntza berriak indarrean sartu ondoren
osteguna, 2019.eko otsailak 14


Gobernuak EmanZipa programaren "Gauza guztiek dute hasiera bat. Hasierak gogorrak dira beti" lemapeko kanpaina aurkeztu du, gazteak emantzipaziorako lehen pausoetan diruz laguntzeko xedez


Transcripción textual del video

Nafarroako etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzeko abenduaren 26ko 28/2018 Legea indarrean sartu eta hilabete eta erdi eskas igaro delarik, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak gazteei emantzipatzen laguntzea xede duen EmanZipa programaren eta etxebizitza duina izateko gutxiegitasun ekonomikoa duten familiei zuzendutako DaVid programaren balantzea egin du.

EmanZipa programaren kanpainako karteletako bat. ( irudia handitu )

Nafarroako etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzeko abenduaren 26ko 28/2018 Legea indarrean sartu eta hilabete eta erdi eskas igaro delarik, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak gazteei emantzipatzen laguntzea xede duen EmanZipa programaren eta etxebizitza duina izateko gutxiegitasun ekonomikoa duten familiei zuzendutako DaVid programaren balantzea egin du.

Laparrak Iruñean aurkeztu du gaur EmanZipa programaren “Gauza guztiek dute hasiera bat. Hasierak gogorrak dira beti” deritzon publizitate kanpaina instituzionala, gazteei emantzipatzen eta ilusioz zein konplikazioz beteriko bizitza-aldaketa horretarako lehen pausoak ematen lagunduko dieten prestazio ekonomikoak banatzeko xedez. Ekitaldian izan dira, halaber, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusi Gema Mañú eta Etxebizitza Zerbitzuko zuzendari Javier Etayo.

Kanpaina gau Funtsak Branding enpresak gauzatu du, 40.000 eurotik gorako aurrekontua du, eta irratirako iragarkiak, markesinetako publizitatea, zinema-aretoetarako iragarkiak, prentsa digitaleko iragarkiak eta sare sozialen bitartezko kanpaina barne izanen ditu. Gainera, programari buruzko gutuna bidaliko zaie etxera 1990etik 1996ra bitartean (biak barne) jaiotako gazteei.

Bi programak abian jartzearen arrakasta

Miguel Laparrak “arrakastatzat” jo ditu EmanZipa eta DaVid programak abian jarri ondorengo lehendabiziko egunak, 601 eskaera jaso baitira, guztira; 556 eskaera EmanZipak eta 45 DaVidek, eta dagoeneko 338 eskaera onartu dira. Eskaera horietarako ez da inongo dokumentaziorik eman behar eta era telematikoan egin daitezke, sei minutu baino gutxiago erabiliz, Nafarroako edozein lekutatik, eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan.


Beste kartel bat. ( irudia handitu )

Lehendakariordeak oso positiboki baloratu du berrikitan onarturiko Legea, programa horien abian jartzea ahalbidetu duen neurrian eta funtsezko aurrerapausoa baita etxebizitza pertsonen duintasunezko bizimoduarekin estu-estu lotuta dagoen oinarrizko ondasuntzat jotzeko, eta ez soilik ekonomia edo inbertsio arloko ondasuntzat.

Etxebizitzarako eskubide subjektiboari buruzko Legean ezarritakoaren arabera, era subsidiarioan, laguntza ekonomikoa emanen da errentamenduan hartutako etxebizitzaren ordainketa errazteko, eta laguntza hori errentaren gaineko zerga negatibo gisa emango da, kuota diferentzialean dagokion kenkaria aplikatuz. Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskadi dira etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzeko sistema bat inplementatua duten autonomia-erkidego bakarrak, baina Nafarroaren kasuan, zerga-kenkaritzat gauzatzen da. Sistema honek ez du parekorik Europa osoan eta Nafarroak zerga arloan dituen berezko eskuduntzei esker gauzatu ahal izan da.

Emakumeek EmanZipa programari buruzko jakinmin handiagoa agertu dute

Programa honek herritarren artean sorturiko jakinminaren adibide garbiak dira lehendabiziko egun hauetan emanzipa@navarra.es eta davidvivienda@navarra.es posta elektronikoetan erantzun diren 1.153 eskaerak.

EmanZipa programan bildutako 517 eskaera baliodunetatik, 322 eskaera, % 62, emakumeek sinaturikoak dira, nahiz eta gizonek baino diru-sarrera txikiagoak izan ohi dituzten: 12.567 euro emakumeen kasuan eta 13.726 euro gizonen kasuan. Halaber, sarrera-tarteen arabera, eskatzaile gehienak 9.000 eta 18.000 euro bitarteko tarteari dagozkie.

Guztira, Nafarroako 63 herritako alokairuei buruzko datuak bildu dira, datuen % 54,16 Iruñekoak direlarik, eta alokatzeko kontratuen batez besteko errenta 500 eurokoa da.

EmanZipa eta DaVid programetan partekatutako baldintzak

Hauexek dira EmanZipa zein DaVid programetarako bete beharreko baldintzak: 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak izatea, Nafarroan erroldatuta egotea, etxebizitza baten jabea ez izatea (zenbait salbuespen ezarri dira; esaterako, etxebizitza desegokiena) eta azken bost urteotan etxebizitzarik eskualdatu ez izana (90.000 eurotik beherako diru-sarrerak eragin dituztenak salbu), etxebizitza baten jabea ez izatea (90.000 eurotik beherako ondasunak eta eskubideak izatea izan ezik), errentatzailearekiko ahaidetasunik ez izatea (odolkidetasunaren edo ezkontza-ahaidetasunaren bigarren mailaraino), etxebizitzaren gehienezko alokairua hileko 650 eurokoa izatea eta kenkaria urtero berritzea, ematea ala ukatzea baldintzak betetzen jarraitzearen arabera erabakiko baita.

Horrekin batera, programa bakoitzak baldintza espezifikoak ditu.

EmanZipak etxebizitzarako sarbidea izateko eskubide subjektiboa errentamenduan gauzatzea proposatzen du, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n 23 eta 30 urte bitarteko adina duten gazte emantzipatuei edo emantzipatu nahian dabilatzanei zuzenduta dago.

Halaber, programa honetarako sarbidea era telematikoan baino ezin izango da eskatu, eta ez da beharrezkoa izango Nasuvinsak kudeaturiko etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan aldez aurretik izena emanda egotea. Laguntza honen gehienezko iraupena hiru urtekoa da, baina ez dute ondoz ondoko urteak izan behar. Errentariak 20.000 euroko gehienezko diru-sarrerak izan behar ditu (zerga oinarriaren zati orokorra gehi salbuetsitako errentak), edo 30.000 eurokoak, bi kide edo gehiagoko familia-unitateen kasuan. Gainera, etxebizitza partekatu ahalko da, eta kasu honetan, dagokion zatia emango da, errentamendu kontratuan dauden titularren kopuruaren arabera. Laguntzaren zenbatekoa alokairuaren % 50a da; gehienez, 250 euro hilean.

DaVid programan sartzeko betekizun espezifiko eta baldintzei dagokienez, kontuan izan behar da programa honek etxebizitzarako sarbidea izateko eskubide subjektiboa errentamenduan gauzatzea proposatzen duela, eta errenta maila jakin baterainoko diru-sarrerak dituzten pertsonei eta familiei zuzenduta dagoela. Halaber, era telematikoan edo presentzialean eskatzen ahal da Nasuvinsaren bulegoetan (San Jorge Etorbidea 8, Iruñea), aldez aurreko hitzordua eskatuz, eta nahitaezkoa izanen da Nasuvinsak kudeaturiko etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan aldez aurretik izena emanda egotea.

Gutxienez, urte bateko antzinatasuna behar da urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean. 2019rako, aldiz, bi urteko gutxieneko antzinatasuna eta adingabeak kargupean izatea eskatuko da 2019ko urtarrilaren 1eko dataz egindako izen-emateetan. Familiaren gehienezko diru-sarrera haztatuak SARA (Errenta Egokiaren araberako Erosteko Nahikotasuna, 2017an 8.120 euroko balioa zuena) halako 1,7 izango dira.

Bestalde, DaViden iraupena mugagabea da, urtero ematen baita, ezarritako baldintzak betetzen jarraitzen den neurrian.

Etxebizitzarako eskubide subjektiboaren kontrola

Bi laguntza programa hauetaz profitatzeko, errenta aldez aurretik ordainduta egotea eskatuko da, eta banku-ziurtagiriaren bitartez egiaztatu beharko da.

DaVid programaren ordainketa hilero egitea aurreikusi da, eta EmanZiparena hiru hilez behiz egingo da, urtarrilean, apirilean, uztailean eta urrian.

Hala ere, DaVid edo EmanZipa laguntza bakarra emango da etxebizitza bakoitzeko. Bi programa hauek ez dira bateragarriak etxebizitza babestua alokatzeko dirulaguntzekin edota errentamendua ordaintzeko aparteko edo larrialdiko laguntzekin.

EmanZipa eskatzeko, laguntzarako email honetaz balia daiteke: emanzipa@navarra.es, eta era telematikoan egin beharko da. Horretarako, ziurtagiri digitala eskatu behar da, edo IFZ+PIN identifikazio sistema erabili, eta eskaera www.vivienda.navarra.es webgunean egin behar da.

PIN doan eta erraz lor daiteke hemen klik eginez eta Nafarroako Zerga Ogasunak etxera bidaliko du.

Halaber, ez da dokumentaziorik eraman behar. Hala ere, gomendagarria da alokatzeko kontratua eskura izatea horko datu batzuk adierazteko, bereziki honako hauek (baita datu pertsonalak, ekonomikoak eta familiari buruzkoak ere, kasuen arabera): alokatutako etxebizitzaren helbidea eta logela kopurua, errentatzailearen IFZa eta izena, kontratuaren hasierako data, ordaindutako hileko errenta eta errentariaren eta errentatzailearen banku-kontuaren zenbakia

Azkenik, programa honetan parte hartzeko eskaera aurkeztu ondoren, tramitatu eta onartu arte itxaron behar da, eta horri buruzko jakinarazpena posta elektronikoaren bitartez bidaliko da. Eskaera onartu ondoren, ordainketen banku-ziurtagiriak modu telematikoan aurkeztu beharko dira. Nahitaezkoa da banku-ziurtagirietan eskaeraren titularrari dagokion errentaren ordainketa islatzea.

DaVid programarako sarbidea eskatzeko, laguntzarako email honetaz balia daiteke: davidvivienda@navarra.es. Gainera, NASUVINSAren bulegoetan tramitatzu behar da, 948 012012 telefonoan aldez aurreko hitzordua eskatuz.

Era telematikoan ere egin daite, baina horretarako, ziurtagiri digitala eskatu behar da, edo IFZ+PIN identifikazio sistema erabili, eta eskaera www.vivienda.navarra.es webgunean egin behar da.

EmanZiparen kasuan bezalaxe, ez da dokumentaziorik eraman behar, baina gomendagarria da alokatzeko kontratua eskura izatea EmanZiparako ere behar diren datuak bete ahal izateko.

Azkenik, www.vivienda.navarra.es webguneak urtarrilean bildutako bisita kopurua nabarmendu nahi izan da, % 65 gehitu baita (55.050 bisitatatik 90.607 bisitatara). Erabiltzaile berrien artean, % 70 emakumeak ziren, % 74 ordenagailu batetik sartu da, % 23,9 mugikor batetik eta % 2,36 tableta batetik. Gainera, webgunean eskaera baten alta egiteko batez besteko denbora bost minutu eta hogeita hamabost segundotakoa da, eta sarreren kopurua dexente jaisten da asteburuetan eta gora egiten du astegunetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa