(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ixone Gil, San Fermin Ikastolakoa, ‘Margotu zure energia garbia’ lehiaketaren irabazlea ostirala, 2019.eko otsailak 15


Ayerdi lehendakariordeak eta Solana kontseilariak bizikleta elektrikoa eman diote ikasle sarituari, eta haren lan grafikoa Garapen Ekonomikoko Departamentuko teilatu lauan erakutsiko da


Ezker eskin, Solana kontseilaria, Ixone Gil irabazlea, eta Ayerdi lehendakariordea, sariarekin. ( irudia handitu )

San Fermin Ikastolako Ixone Gil ikaslea izan da ‘Margotu zure energia garbia’ lehiaketaren irabazlea, ‘Zaindu natura, berak zu zaindu zaitzan’ izeneko kartelarekin. Lehiaketa Garapen Ekonomikoko Departamentuak antolatu du Hezkuntzarekin batera, eta sarituak egiaztapen-diploma eta bizikleta elektrikoa jaso ditu ostiral honetan, Manu Ayerdiren eta Maria Solanaren eskutik.

Beste zazpi lan grafiko finalista egon dira lehiaketan; guztira 80 obra aurkeztu dira. Zehazki, honako hauek egindakoak izan dira: Iruñeko Nuestra Señora del Huerto Ikastetxeko Isabel Bastida, Urki Aristu, Alba Azcárraga, Nahia Baylon, Olaia Onsalo, Maitane Goñi eta Inma Ibarrola, Lekaroz-Baztango BHIko ikasleak.

Zazpi ikastetxek hartu dute parte iturri ez kutsatzaileek sortutako energiaren arrazoizko erabilera hedatzeko helburuarekin asmatutako diseinu eta pinturako lehiaketaren lehen edizio honetan. Aurrean aipaturiko hiru zentroez gain, honako ikastetxe hauetako ikasleek aurkeztu dituzte haien diseinuak eta marrazkiak: Santa María La Real ikastetxea (Maristak), Basoko BHI, Iruñakoak; Joaquín Romera BHI, Mendabiakoa eta Barañaingo BHI. Gogoratu irabazlearen ikastetxeak, San Fermin Ikastolak, produktu eta osagai elektrikoen sorta jasoko duela, 1.000 eurokoa, instalazioetako kontsumoa murrizteko.


finalistas

Irabazlea eta finalistak taldeko argazkian. ( irudia handitu )

Sariak banatzeko ekitaldian, Ayerdi lehendakariordeak ondorengoa adierazi du: “ilusionagarria eta itxaropentsua da zuen obrak eta zuen hausnarketen emaitza ikustea, hazkunde iraunkorrarekiko erakusten duzuen kezkarengatik”. Lehiaketari dagokionean, honela azaldu du: “Nafarroako gazteen artean kultura energetiko berria hedatzeko egiten diren ekintzetariko bat da, energia garbia eta berriztagarria izatearen eta horren erabileran eraginkorrak izatearen garrantziaren inguruan kontzientzia hartzeko”. Halaber, ikasleei ondorengo hitzak zuzendu dizkie: “ziur, askotan, energia-eraginkortasuna lantzen duzuela, iturriko ura alferrik gastatu gabe, edo etxeko argi guztiak batera piztu gabe. Baina oraindik gehiago egin dezakegu. Ibilgailu kutsagarrien mende gutxiago egon behar dugu eta garraio publikoa eta baliabide iraunkorragoak eta osasungarriagoak gehiago erabili; hala nola, bizikleta, patinak edo ibilgailu elektrikoak”.

Bestalde, Hezkuntza kontseilari Maria Solanak ikasleei eskerrak eman dizkie txikitatik energia garbiaren kontsumoarekiko kezka barneratuta izateagatik. Ezinbesteko zerbait da, eta Hezkuntza Departamentuari horren eredu izatea dagokio. Ildo horretan, energia-eraginkortasunaren irizpideak aipatu nahi izan ditu, orain horien arabera eraikitzen baitira Hezkuntzako eraikinak, edo Eskola Iraunkorren Sareari ematen zaion babesa ere aipatu du (aurten, 35 zentrok osatzen dute).

Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan eman dira diplomak, eta, bertan, izan dira baita ere hiru ikastetxe horietako irakasleak: Ana Otegi eta Oihana Lucas, San Fermin Ikastolakoak; María José Mozas, Nuestra Señora del Huerto ikastetxekoa; eta Joseba Imanol Uria eta Iñaki Beltrán, Lekaroz-Baztango BHIkoak.

Lehiaketaren antolaketa Nafarroako Gobernuak 2018ko urtarrilean onartutako Nafarroako Plan Energetikoan (Horizonte 2030) kokatu da. Dokumentuak “herritarren artean energiaren inguruan kultura berria hedatzera” bultzatzen du edota “herritarrekin komunikazio eta parte-hartze egokia sustatzea eta bermatzea”. Garapen Ekonomikoko Departamentuak nahiz Hezkuntzak ekimen hau abian jarri dute gazteen artean erabilera energetiko arduratsua hedatzeko eta gizartea energia-iturri batzuek edo besteak hautatzearen efektuen inguruan kontzientziatzeko asmoarekin.

Foru Exekutiboak bestelako neurri batzuk ere aplikatu ditu; hala nola, %30eko kenkari fiskala PFEZean eta sozietateen gaineko zergan, ibilgailu elektrikoak erosterakoan, 2019an ere indarrean dena, eta kontsumo energetikoak arrazionalizatzeari buruzko bestelako publizitate-kanpainak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa